2012/12/18

Udalarekin bilera, zenbait lorpen:

Auzo Elkarteak hainbat bilera izan ditu azken hilabeteotan Udal Arduradunekin (teknikariak zein zinegotziak) Oinarrizko ekipemandu eta zerbitzuez hitz egin dugu batez ere, baina baita kultur jardueraz eta haur eta gazteentzako eskaintzaz eta lokalaz ere.
Azkeneko bileran Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen zinegotziarekin izan zen, joan zen ostegunean. Gai askori buruz hitz egin genuen eta dirudienez horietako batzuk onbideratzeko neurri zehatzak hartuko dira datozen egunotan:

* Garbitasuna: 

  • Pixa kalean eta garbitasuna Santo Tomas Festan: Irailean (estropaden inguruan) hasitako kanpainari jarraipena emateko eta Santo Tomas egunari begira gaiari erantzun zabala eta egokia emateko eskaera aurkeztua genuen. Bileran gaiari helduko diotela (Santo Tomas egunean ez ezik, beste hainbat festa-egun eta aste burutan ere) etz besteak beste abenduaren 21erako honelako neurriak hartuko direla
    • Komun kimikoak (100) jarriko dira hiriko hainbat gunetan: Boulevardean (Bretxa eta Kiosko ondoan), Gipuzkoa plazan, Konstituzio plazan, Okendo plazan, Sarriegi plazan, Trinitate plazan, Abuztuaren 31 kalean (San Vicente elizaren parean) eta Portaletasen. 
    • Era berean, feria ospatzen den inguruetako komun publikoak irekita egongo dira, ohiko ordutegiak mantenduz:  Trinitate plaza, Boulevard (aparkamendua), Santa Catalina plaza
    • Zaborra: Zakar gutxiago sortze aldera udalak edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu. Gainera olioa  eta beira jasotzeko kontenedoreak jarriko dituzte
    • Sentsibilizazio-kanpaina ere egingo da. Kartelak jarriko dira kaleetan eta 
    • Hau guztiaren berri emateko pretsa-aurre bat emangu du udalak bihar eguerdian. Auzo Elkartekoei prentsa aurrean parte hartzera gonbidatu gaitu, elkartea izan baita neurri hauen eragile. Prentsa aurrean parte hartzeko asmoa dugu
* Paperontziak: aspalditxo desagertu ziren paperontziak auzoko kaleetatik, Auzo Elkarteak horrelakoak jartzeko eskaera egin zuen. Irailaean probako hiru paperontzi jarri omen ziztuzten eta diotenez erabilera ez zen sobera egokia izan; barnean eta inguruan zaborra uzteko joera antzema zuten. Elkarteko ordezkariek esan zuen paperontziak, hala ere, beharezkoak direla eta horiek jartzeaz gain komunikazio- eta sentsibilizazio-lana ere agian egin beharko liratekeela. Gaiari helduko diotela esan zuten.
* Harlauza irristakorrak: zenbait kaletan haurlausa irristakorrak badira eta jendea erori egiten da, arazoari konponbidea jartzeko eskatu genuen. Jakinaren gainean daudela eta konponbide bila ari direa adierazi ziguten.
Sarriegi plazan eman diren gertakariez ere hitz egin zen. Plaza biziberritzeko beharra zegoela eta horri begirako hainbat neurri aztertzekotan geratu ziren

2012/10/28

Asteazkenenean Auzotarrak Plazara

Auzoko lagun hori: 
Dakizunez, lehengo astelehenean, hilak 22, “PARTE ZAHARREAN BIZI” auzo elkarteak auzo-batzarra burutu zuen San Telmo Museoan. Bertan, terrazen inguruan udalak egin behar duen arautegi berria dela-eta auzokoek esandakoa eta bertaratu ziren lau alderdietako ordezkariek adierazitakoa entzun eta aztertu ahal izan genuen (Bildu, EAJ, PSE, PP). Udalak urriaren 31rako ezarri du proposamenak egiteko azken eguna eta gure elkarteak bere proposamen idatzia eramango du egun horretan bertan udaletxeko erregistrora eta aurkeztuko die Udal Batzako lau alderdiei. Batzarraren aurretik eta ondoren eginiko lana eta proposamenak biltzen ditugu geure proposamen horretan. 
Gainera, lan hau ezagutarazteko prentsaurreko bat ematea iruditu zaigu egokiena eta PRENTSAURREKORA dei egiten dizuegu, ASTEAZKENA 31n, PLAZA BERRIAN (KONSTIN), ARRATSALDEKO 17:30ean. Komunikabideak deitu ditugu eta ahalik eta auzoko gehien biltzea komeni da, udalean dauden indar politiko guztiek ikus dezaten auzo honek zuzenean eragiten dioten aferetan baduela zer esanik. ETOR ZAITEZ

 Kaixo vecino-vecina: 
Como sabes, el pasado lunes, día 22, la Asociación de Vecinos “PARTE ZAHARREAN BIZI” celebró una asamblea de vecinos en el Museo San Telmo. En la misma, pudimos escuchar la opinión de los vecinos y lo que nos quisieron contar los representantes de los cuatro partidos (Bildu, EAJ, PSE, PP) que acudieron sobre la NUEVA NORMATIVA DE TERRAZAS que va a elaborar el Ayuntamiento. 
Éste fijó el día 31 de octubre como última fecha para hacer propuestas. y PARTE ZAHARREAN BIZI Auzo Ekartea tiene elaborada una en base a la aportación de nuestros socios y a las propuestas hechas en la asamblea por los vecinos. 
Al mismo tiempo, hemos pensado que además de registrar esta propuesta en la fecha indicada y hacerla llegar a todos los partidos de la corporación, es interesante darla a conocer públicamente para emplazar al equipo de gobierno y al resto de partidos de la oposición a responder también públicamente. a la prensa 
Con ese fin vamos a convocar en una RUEDA DE PRENSA en la PLAZA NUEVA (Plaza de la Constitución) para el miércoles 31 a las 17:30 h. Es importante que acudamos muchos vecinos para que todas las fuerzas políticas que conforman el Ayuntamiento se den por enteradas de que este barrio tiene mucho que decir en lo que respecta a las terrazas como en otros temas que le afectan directamente.

2012/09/08

"Ez egin pixa kalean" kanpaina


"Ez egin pixa kalean" sentsibilizazio-kanpaina martxan jarri dugu. Zer egiten ari gara?
  • Karteltxo batzuk prestatu (kopia bidaltzen dizuegu) pixatoki bihurtzen diren tokietan jartzeko, jendetza biltzen den egunetan. Igandean (estropadak) jarriko ditugu lehenengo aldiz. Jartzeko hitz ordua: 9:30etan Narrika / Kalbeton izkinean, ongi etorria izango zara. Kartelak plastifikatuta daude
  • Prentsa-ohar bat bidali hedabideetara (kopia bidaltzen dizuegu). Oharraren ondorioz ETB 2ko Euskadi Directo saiotik deitu ziguten. Erreportajetxo bat grabatu dute. gaur (ostirala) 14:30eko saioan eman dute (eta,agian, 20:30ekoan errepikatuko dute). EITB nahieran ere laster ere egongo da ikusgai. Erreportajean arazoa eta kanpaina aurkezteaz gain, kalena zebiltzan hainbat auzokideren iritziak ere agertzen dira.
  • Udalari eskaera bat egin, komun portatilak jar ditzaten.
Kanpaina eragina izaten ari dela dirudi. Hedabideetan izan duen oihartzunaz gain, Udalak erantzun azkarra eta egokia eman dio komunak jartzeko eskaerari:
Bihar 12 komun jarriko dituzte
auzoko hainbat tokitan. Hemen duzue eman diguten erantzuna:

---
Kaixo Xxx,
Jakin dezazuela igande honetarako 12 wc jarriko direla Alde zaharrean.

4 - 3 mutilentzako lekua dutena.

6 WC normalak edo estandarrak

2 Polibalenteak edo ezinduek erabiltzeko prestatuak daudenak.

Konstituzio plaza, Portaletas, San Juan Kalea, Bulebarra, San Vicente -n egongo dira.

besteik gabe ondo izan

Xxx Xxx Xxx

Teknikari laguntzailea
Donostia Kultura Festak

---

Hedabideetan:
Irutxuloko Hitza:http://irutxulo.hitza.info/2012/09/07/kalean-txiza-ez-egiteko-eskatuko-dute-parte-zaharreko-bizilagunek/ 
Euskadi Directo, Eguerdikoa eta gauekoa:
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/182812317700  (09:30 minututik aurrera)
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1828297610001  (15:40 minututik aurrera)

2012/08/30

Donostia 1813

Bihar abuztuaren 31 dugu, datorren urtean 200 urte beteko dira hiri hartu eta erre zutenetik. Azken hilabeteotan gertaera horiek argitzeko hainbat ekimen izan dira. Hemen horietako batzuen berri:

"1813-08-31 Donostia sutan" Hitzaldiaren bideoa:


D. Kamino liburutegian Inaki Egañaren hitzaldia, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaien bertsoekin lagunduta

Informazio iturriak:

* http://donostia2013.wordpress.com/ 

* http://donostia1813-2013.blogspot.com.es/ 

.

2012/07/08

Terrazak, Udal Gobernuaren proposamena

Terrazei buruzko proposamena helarazi zion Auzo Elkarteak dal Gobernuari Ekainaren 15ean
Aste honetan jaso dugu udal gobernuaren erantzuna, hemen duzue:
Laburbilduz, idazkian hau diote:

  • Ekainaren 28ko Udal Batzak terrazei buruzko Ordenantza berri bat egitea erabaki zuela
  • Udal Gobernuak posizio ezberdinak hurbiltzea ahalbidetuko duen kontsentsua bilatzea hobesten duela
  • Hori dela eta, Ordenantza berria prestatzeko Prozesu Partehartzailea abian jarriko dutela. Honla hiriko kolektibo guztiek beren proposamenak plazaratzeko aukera izango dute
Mahaiak, aulkiak eta sonbrilak kalean pilatuta larunbata eguerdian Udaletxearen parean

Udalaren erantzuna Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarrean adierazitakoei


PRENTSA OHARRA
Donostiako Udal Gobernuak zera jakinarazi du publikoki, lehengo ekainaren 5ean Parte Zaharreko auzokoek burututako batzarrean egindako eskaera gehienak aintzat hartu dituela, hain zuzen ere.   
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak gobernu taldearen ahalegina eskertu nahi du eta, era berean, udaleko beste alderdiei dei egin nahi die onartutako eskaera hauen alde egin dezaten.
Auzotarren eskaera hauek aurrera egiteko PP, PSE eta PNVren babesa ezinbestekoa da, beraien esku baitago  garrantzitsuenetako batek aurrera egitea:  Bulebarretik Abenidara arteko gunea bertako auzokoentzako aparkatzeko gune bilakatzea, alegia.
Bestalde, auzokook bertako autoen erregistro bat egitea eta baimenik eskatu gabe  etxeraino hilean hiruzpalau aldiz iritsi ahal izatea eskatu genuen. Erantzuna baiezkoa bada ere, ez da erabateko baiezkoa.
Udal Gobernuak autoen erregistroa egingo du eta hilean 4 aldiz atariraino sartzea baimenduko du, baina murriztutako ordutegi baten barruan bada, soilik. Gaueko 21:00etatik biharamuneko goizeko 7:30era, igandea eta osteguna bitarte eta 15 minutuz.
Andia kaleko norabide aldaketa ere onartu du, honela mendebaldeko kaleetako auzokoek (Mari, Kanpandegi…) aparkatu ezinik dabiltzanean, ez dute San Martineraino joan beharrik izango Salamanca Pasealekura itzultzeko.
Halaber, motorren aparkalekuak gune irekiagoetara eramateko eskaera onartzea ere positibotzat jotzen dugu. San Juan Kaleko aparkalekua, zehazki, Salamanca Pasealekua eta República Argentina delakora eramango dute.
Udal Gobernuak, era berean, hartutako erabakien jarraipena egiteko konpromisoa agertu du. Horretarako, udazken hasieran mugikortasun teknikariekin eta auzokoekin bilera egingo du eta lehen balorazioa eginda eta egoera aztertuta, dagozkion aldaketak egingo lituzke, beharrezkoak balira.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearentzat auzokoen bizi baldintzak hobetzea etengabeko eta lehen mailako helburua da eta, jakina, gure auzoa benetako oinezko gunea izatea horietako bat da. Gure ustetan, neurri hauen jarraipena eta egin daitezkeen hobekuntzak udalbatza osoak eta auzokoek partekatu beharreko ahalegina izan behar dute.
Donostian, 2012ko uztailaren 4an
Parte-Zaharrean-bizi-logo_web_banner-20.png

2012/06/27

Terraza gehiago? EZ, Gainezka Gaude!!!

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak terrazen auziari buruz duen iritzia helarazi die udaleko arduradun politikoei (Udal Gobernuari, zein oposizioko hiru alderdiei).
Egoera neurrira ekartzeko, ordena jartzeko, arauak betearazteko eta gehiegikeriei muga jartzeko eskatu die. Hori da, auzoaren bizi-kalitatea zaintzeko eta auzotarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea.

Auzo Elkarteko lan talde batek gaia landu du eta egungo egoerari buruz txosten hau prestatu du, hemen duzue
·    Gehiegikeriak eta arau-hausteak biltzen dituen eranskina
·    gehiegikeriak eta arau-hausteak Konstituzio Plazan jasotzen dituen beste eranskin bat
·    Salatutakoa erakusten duten argazkiak:

Kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hemen ikus dezakezue:
Hesiak, loreontziak, arbelak...


  • Parte Zaharrean, gaur egun…
    … 6.000 lagun Bizi gara, eta
    ·   2.200 terraza-plaza daude             
      640 Konstituzio Plazan
    ·   117 taberna eta jatetxe
    ·   18 elkarte gastronomiko
    Espazio publikoa denona da! denok erabiltzeko!
     



2012/06/17

Udalaren erantzuna Auzotarren proposamenei


Auzotarrak Parte Zaharraren egoera aztertzen
Argazkia: donostia.org
Udazkenean (udalak bultzatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen ekimenaren barnean) bi batzar egin genituen Pate Zaharrean. Lehenengoan auzoaren egoeraren diagnosia egin eta hobetu beharreko alderdiak identifikatu genituen. Bigarrenean egoera hobetzeko proposamenak egin genituen. Diagnosia eta proposamenak jaso zituen Udal Gobernuak eta erantzutekotan geratu zen.
Bi saio horietan hitz egindakoa hemen duzue laburtuta



Erantzuna aurkezteko ekitaldia,
Argazkia: Irutxuloko Hitza


 Bada, Udal Gobernuaren erantzuna prest dago, ekainaren 16an aurkezteko ekitaldia egin zuten (hemen Irutxuloko Hitzaren kronika) eta parte hartu genuenok laster jasoko dugu dokumentua gure helbide elektronikoan.

Aztertutakoan horren berri emango dugu






Erantzunak:

Auzotarren diagnostikoa eta proposamena zein Udalaren erantzunak biltzen dituen aldizkari hau presatu du Udalak:
Erantzunekiko aldizkaria PDF formatuan euskaraz jaisteko klik egin hemen, gaztelerazkoa jaisteko hemen

Erantzunen erakusketa:


Auzo/Herria
Lekua
Ekainak 18-30
Parte Zaharra
Bretxa Azoka
Astelehenetik larunbatera:
8:00 – 21:00

Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarraren akta

Auzo Batzarra deitzeko kartelak zintzilik jartzen





Ekainaren 5en Mugikortasunari buruz egin genuen Auzo Batzarraren akta hemen duzue: gazteleraz edo euskaraz




2012/06/01

Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarra, Ekainaren 5ean

Udalak Mugikortasunari buruzko araudi bat onartu du duela gutxi. Oposizioak araudi horren kontrako hainbat mozio aurkeztu dituzte
Auzotarrak egoera nahasian gabiltza, ez dugu informazio argirik. Dirudienen, hainbat arau martxan jarri dira, beste hainbat nonbait ez.
  • Informazio argia eta zehatza, behar dugulako
  • Araudi horri buruzko iritziak eta ekarpenak baditugulako
Auzo Batzar bat egingo dugu:
  • Ekainaren 5ean, asteartea. 19:00etan
  • San Telmo Museoan
Informazio gehiago, hemen:

2012/05/28

2012/05/22

2012ko Urteko Batzarraren Kronika Laburra

Ekainaren 3an, Auzo Elkartearen Urteko Batzarra egin genuen. Hogeita bost bat lagun elkartu ginen San Telmo Museoko Tailerrean.
Batzarreko gai nagusiak hauek izan ziren:
  • Elkarteak ordura arte egindakoa ibilbideaz informazioa ematea
  • 2012ko Urteko Egitasmoa aurkeztea eta onartzea
  • 2012rako aurrekontua aurkeztea eta onartzea. Honen barruan, bazkide-kuota zenbatekoa izango den erabakitzea
  • Elkartea ezagutzera emateko eta udaleko taldeekin kontaktuan jartzeko asmoak aurkeztea eta onartzea
Batzarra giro onean garatu zen, eta esan eta onartutakoen laburpena ondoko dokumentuan dituzue:

2012/05/11

Euskaraz Oasuntsuago!


Anbulatoriotan Familia mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko  kanpaina martxan jarri dute OEEk(osasungoa euskalduntzeko erakundea) eta BAGERAK.
Nahi duenak bere kasa egin dezake, baina nahi izanez  gero, eskaera egiteko hitz ordua jarri dute...
  • Maiatzaren 17an 
  • 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
  • Anbulatorioan

Mediku Euskaldunak Parte Zaharreko anbulatorioan:
  • Eskibel, Marian FAMILIA-MEDIKUA
  • Ojanguren Ulacia, Juan FAMILIA-MEDIKUA
  • Yetano Laguna, J. Miguel FAMILIA-MEDIKUA
  • Zabaleta Pagalday, Mercedes PEDIATRA
  •  
Informazio gehiago:
http://zuzeu.com/2012/05/09/eskatu-familia-medikua-edota-pediatra-euskalduna/ 

2012/02/29

ERAKETA-BATZARRAREN KRONIKA


Otsailaren 8an, San Telmo Museoan, egin genuen "Parte Zaharrean bizi Auzo Elkartea"ren eraketa batzarra. 
36 lagun bildu ginen bertan, eta hasteko, elkartearen izena ontzat ematen genuen. Ondoren, elkartearen estatutuak atalez atal aztertu eta eztabaidatu genituen. Aurkeztutako proposamenari hainbat aldaketatxo egin eta estatutuen testua bere osotasunean onartu genuen. Hemen dituzue elkartearen estatutuak
Jarraian, Auzo Elkartearen zuzendaritza-taldea aukeratu genuen: 
  • Presidentea - Xabier Arberas, 
  • Presidenteordea - Larraitz Mendizabal, 
  • Idazkari Nagusia - Iñaki Biain, 
  • Idazkaria - Loren Loidi eta 
  • Diruzaina - Maria Jesus Etxeberria.
  • Bokalak: lan-talde bakoitzak bat izen datuko du
Ondoren, hiru lan-talde eratu genituen eta auzoko bakoitzak gustuen edota interesik handiena zuen taldean hartu zuen parte. Hauek dira hiru lan-eremuak nagusiak:

          1) Oinarrizko zerbitzuak:
         Trafikoa, aparkalekuak
         Garbitasuna, zaborra. Zarata, kutxadura
         Espazio publikoaren erabilera: terrazak, banaketa, bizikletak...
         Kirol ekipamendua
         Merkataritza
        
          2) Hezkuntza- eta kultur-zerbitzuak, auzogintza
         Auzogunea, kultur ekipamendua, haurtxokoa, gaztelekua
         Eskola..
         Auzogintza, auzolana
        
          3) Gizarte-premiak
         Etxebizitza,
         Igogailuak
         3. adina, eguneko zentrua
        
Hiru eremu horiek bere baitan hainbat gai biltzen dituztela ikusita, zenbait  azpibatzorde eratzeko aukera aztretu genuen, eta horietako batzuk eratu ere egin ziren. Azpitalde edo batzorde bakoitzeko bozeramailea zuzendaritza taldean egongo dela proposatu eta adostu genuen, baita hurrengo bileretarako datak finkatu ere. 
Gai hautaz gain, beste lan eremu bat jorratzeko asmoa agertu zuten auzoko batzuek: "Denboraren bankua" izeneko ekimena. Bi lagun agertu ziren arlo hau lantzeko prest. Dakizuenez, hainbat herritan abian den ekimena da eta norberak eskaini dezakeen jarduera eta denbora-trukean datza, doan egindako trukea, alegia.

Batzarra bukatzeko, Auzo Elkartearen logoa izango den "pintza"ren aurkezpena egin zigun Itziarrek, diseinu originala oso eta denon gustukoa. Logorako ideiak hemen dituzue.

Horietako bat hau:

2012/02/02

2012-01-25, Aurkezpen ekitaldia, San Telmon

Urtarrilaren 25ean, 19:30etan, San Telmoko ekitaldi aretoan Auzo-Elkartearen aurkezpen-ekitaldia egun genuen.
Ia 50 lagun elkartu ginen.
Elkartearen egitasmoa aurkeztu ondoren, 3 taldetan elkartu ginen auzoaren egoeraz hiru ardatzen inguuan hitz egiteko. Ondorengo aurkezpenean egindakoaren lñaburpenak ikus dezakezu:


Ardatzetan esandakoaren laburpena laster jarriko dugu hemen:

Trafikoa, aparkalekuak
Garbitasuna, zaborra. Zarata, kutxadura
Espazio publikoaren erabilera: terrazak, banaketa, bizikletak...
Kirol ekipamendua
Merkataritza
Auzogunea, kultur ekipamendua, haurtxokoa, gaztelekua
Eskola..
Auzogintza, auzolana
Etxebizitza,
Igogailuak
3. adina, eguneko zentrua

...
Aurkezpen-ekitaldirako eta eraketa-batzarrerako deia egiteko orria:

Elkarteak azken egunotan pretsan izan duen ohiartzuna:
Noticias de Gipuzkoa, 2012-02-01: http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/01/vecinos/donostia/alde-zaharra-auzotarrontzat-ere-badela-aldarrikatu-nahi-dugu-eta-behar-batzuk-ditugula
 Gara, 2012-01-25 : Vecinos de Alde Zaharra presentan en San Telmo la asociación de vecinos
Hitza, 2012-01-24 (bi artxibo PDF)
Diario Vasco, 2012-01-24: http://www.diariovasco.com/v/20120124/san-sebastian/nace-parte-zaharrean-bizi-20120124.html
Noticias de Gipuzkoa, 2012-01-24: http://www.diariovasco.com/v/20120124/san-sebastian/nace-parte-zaharrean-bizi-20120124.html

2012/01/12

Parte Zaharrean Auzo-Elkartea sortzera goaz …

AURKEZPENA:
     Parte Zaharreko zenbait auzokidek auzo-elkartea sortzeko asmoz lanean dihardugu, eta Parte Zaharreko auzokide guztiak gonbidatu nahi ditugu ekimen honetan parte hartzera.
     Asmoa gutako askoren buruan zebilen aspalditik. Baina urrian hasi zen ideia gorpuzten, Udalak auzoaren egoera aztertu eta auzokideen proposamenak entzuteko antolatu zituen bi bileretan hain zuzen ere, ikusi baikenuen auzoa hobetzeko behar eta premia ugari bazirela eta baita horren alde lan egiteko gogoa ere. Geroztik, talde eragile bat lanean aritu da: auzokideekin hitz egin, ideiak argitu, kontsultak egin, egitasmoaren zirriborroa zehaztu…
     Orain unea heldu zaigu asmo hori ezagutarazteko eta auzokide guztiak proiektuan parte hartzera gonbidatzeko.
DATOZEN  EKITALDIAK:
Urtarrilak 25 asteazkena, 19:30, San Telmo Museoaren ekitaldi-aretoa.

ELKARTEAREN EGITASMOA AURKEZTEKO EKITALDIA, AUZOKIDE GUZTIEI IREKIA
•    Asmoa aurkeztu:
o    nondik sortu zen eta zein urrats eman ditugun
o    antolatzeko proposamena aurkeztu: estatutuen zirriborroa, lan-eremuak, lan-taldeak …
•    Asmoa osatzeko eta aberasteko, ekarpenak jaso, iritziak trukatu eta elkarren artean aztertu eta eztabaidatu
Otsailak 8, asteazkena, 19:30. San Telmo Museoaren ekitaldi-aretoa.

ELKARTEAREN ERAKETA-BATZARRA, ELKARTEKO BAZKIDE IZAN NAHI DUTENEI ZUZENDUA
•    Estatutuak eztabaidatu eta onartu
•    Elkartearen lan-eremuak eta lan-taldeak erabaki
•    Zuzendaritza-taldea aukeratu
•    Elkartea ezagutzera emateko eta bazkide gehiago egiteko bideak definitu
•    2012rako ekintza-plana eztabaidatu eta onartu 

GONBIDAPENA:
Antolatutako ekitaldietan parte hartzera, eta…
Bitartean, auzo-elkartearen informazioa jaso nahi baldin baduzu, bidali zure helbide elektronikoa (e-posta helbidea) partezaharreanbizi@gmail.com era.

=== === ===

Parte Zaharrean, Asociacion Vecin@s, en construcción
INTRODUCCIÓN
     Vecin@s de la  Parte Vieja  estamos trabajando para crear una asociación del barrio, y tod@ l@s vecinos estáis invitados a formar parte de la misma.
     Much@s de nosotr@s residentes  en la Parte Vieja,  sentíamos  la falta  de una asociación que trabajara por los intereses del barrio, y, al hilo de las reuniones vecinales convocadas en octubre por el Ayuntamiento, un grupo de trabajo ha iniciado el proceso de puesta en marcha de un proyecto asociativo basándonos en los temas priorizados por l@s vecin@s ,y organizándonos para que nuestro trabajo sea más efectivo.
     Para ello os invitamos  a tod@s l@s vecin@os a participar en esta reunión PROXIMAS ACTIVIDADES:

25 Enero, miércoles, 19:30h Museo San Telmo Salón de actos.

PRESENTACIÓN DEL PROYECTO DE LA ASOCIACION.ABIERTO A TOD@S L@OS VECIN@S
•     Exposición de la propuesta
o    origen y pasos realizados.
o    esquema de organización: borrador de estatutos, grupos de trabajo, áreas de trabajo….
•     Construir, recoger e intercambiar  opiniones, debatirlas  etc.

8 Febrero, miércoles, 19:30h. Museo San Telmo, Salón de actos.

REUNIÓN PARA LA FORMACIÓN DE LA ASOCIACIÓN, PARA AQUELL@S QUE QUIERAN SER SOCI@S
•    Debatir y votar las propuestas que se presenten.
•    Decidir las áreas y los grupos de trabajo
•    Concretar y definir las estrategias para aumentar el número de socios.
•    Planificar y organizar las actividades del año 2012
 

INVITACIÓN:
Participa ….
Si quieres recibir información sobre la asociación, envíanos tu correo electrónico a: partezaharreanbizi@gmail.com