2012/07/08

Terrazak, Udal Gobernuaren proposamena

Terrazei buruzko proposamena helarazi zion Auzo Elkarteak dal Gobernuari Ekainaren 15ean
Aste honetan jaso dugu udal gobernuaren erantzuna, hemen duzue:
Laburbilduz, idazkian hau diote:

  • Ekainaren 28ko Udal Batzak terrazei buruzko Ordenantza berri bat egitea erabaki zuela
  • Udal Gobernuak posizio ezberdinak hurbiltzea ahalbidetuko duen kontsentsua bilatzea hobesten duela
  • Hori dela eta, Ordenantza berria prestatzeko Prozesu Partehartzailea abian jarriko dutela. Honla hiriko kolektibo guztiek beren proposamenak plazaratzeko aukera izango dute
Mahaiak, aulkiak eta sonbrilak kalean pilatuta larunbata eguerdian Udaletxearen parean

Udalaren erantzuna Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarrean adierazitakoei


PRENTSA OHARRA
Donostiako Udal Gobernuak zera jakinarazi du publikoki, lehengo ekainaren 5ean Parte Zaharreko auzokoek burututako batzarrean egindako eskaera gehienak aintzat hartu dituela, hain zuzen ere.   
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak gobernu taldearen ahalegina eskertu nahi du eta, era berean, udaleko beste alderdiei dei egin nahi die onartutako eskaera hauen alde egin dezaten.
Auzotarren eskaera hauek aurrera egiteko PP, PSE eta PNVren babesa ezinbestekoa da, beraien esku baitago  garrantzitsuenetako batek aurrera egitea:  Bulebarretik Abenidara arteko gunea bertako auzokoentzako aparkatzeko gune bilakatzea, alegia.
Bestalde, auzokook bertako autoen erregistro bat egitea eta baimenik eskatu gabe  etxeraino hilean hiruzpalau aldiz iritsi ahal izatea eskatu genuen. Erantzuna baiezkoa bada ere, ez da erabateko baiezkoa.
Udal Gobernuak autoen erregistroa egingo du eta hilean 4 aldiz atariraino sartzea baimenduko du, baina murriztutako ordutegi baten barruan bada, soilik. Gaueko 21:00etatik biharamuneko goizeko 7:30era, igandea eta osteguna bitarte eta 15 minutuz.
Andia kaleko norabide aldaketa ere onartu du, honela mendebaldeko kaleetako auzokoek (Mari, Kanpandegi…) aparkatu ezinik dabiltzanean, ez dute San Martineraino joan beharrik izango Salamanca Pasealekura itzultzeko.
Halaber, motorren aparkalekuak gune irekiagoetara eramateko eskaera onartzea ere positibotzat jotzen dugu. San Juan Kaleko aparkalekua, zehazki, Salamanca Pasealekua eta República Argentina delakora eramango dute.
Udal Gobernuak, era berean, hartutako erabakien jarraipena egiteko konpromisoa agertu du. Horretarako, udazken hasieran mugikortasun teknikariekin eta auzokoekin bilera egingo du eta lehen balorazioa eginda eta egoera aztertuta, dagozkion aldaketak egingo lituzke, beharrezkoak balira.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearentzat auzokoen bizi baldintzak hobetzea etengabeko eta lehen mailako helburua da eta, jakina, gure auzoa benetako oinezko gunea izatea horietako bat da. Gure ustetan, neurri hauen jarraipena eta egin daitezkeen hobekuntzak udalbatza osoak eta auzokoek partekatu beharreko ahalegina izan behar dute.
Donostian, 2012ko uztailaren 4an
Parte-Zaharrean-bizi-logo_web_banner-20.png