2013/08/29

Irailaren 15ean Kizki Eguna (Jai Herrikoia Donostiako Parte Zaharrean)


Sagar biltze herrikoia kizkiarekin. 500 kizki-lagun baietz! 


Parte hartu: 

· Desafioan: etorri 12.30ean Plaza Berrira (Konstira), zure kizkia erosi (4 €), sagarra hartu eta altxa! 

· Herri Bazkarian: 14:00etan, Trinitate Plazan 

· Gainerako ekitaldietan:

  •  Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua: 10:30ean    

  • Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa: 11:30ean  

  • Herri Kirolak: 12:00ean

Antolaketan lagundu nahi al duzu? Ongi etorria! 

Etorri ostiral honetan (abuztuak 30) egingo dugun bilerara. 

·         Goizeko 11:00etan 
·         Arrano Elkartean (ikatz Kalean)



 Zer da Kizki eguna?

Sagar biltze herrikoia kizkiarekin, eta
Desafioa: kizki hartuko duen jendea (kizki-lagunak) elkartzea, aurreko urteko marka hobetzeko
Gurea 5. Kizki eguna izango da, eta iaz Hernanin lortutako marka (500 lagun) hobetu nahi dugu. Aurreko urteetan Oiartzunen, Goizuetan eta Astigarragan ospatu da Kizki Eguna
Kizkia altxa, sagarra hartu, kizkia erakutsi eta sagarra bota; hori da erronka
    Kizki egunari buruzko informazio gehiago:


 2013ko Kizki Egunaren egitaraua


  • 10:30ean: Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua
  • 11:30ean: Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa
  • 12:00etan: Herri Kirolak
  • 12:45ean: Desafioa
  • 14:00etan: Herri Bazkaria

 

2013/08/22

"Sirimiri" tabernaren sutea eta "The Parranda"ren terraza. Auzo Elkartearen ekimenak

Sirimiriko sutea: udalari azalpen eske

Uztailaren 24an sutea izan zen Kale Nagusiko Sirimiri tabernan, ondorioz suhiltzaileek bizilagunak etxetik atera behar izan zituzten. Suteak Sirimiri tabernari ez ezik, Atari tabernari ere eragin zion; bien arteko loturaren bat omen zegoen-eta.
Gertaera horren aurrean Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak idazki bat bidali dio udalari eskatuz ikerketaren emaitza ezagutzera eman ditzan eta gertaerak sortarazitako galderei erantzun zehatza eman diezaien. Hona hemen udalari luzatutako galderetako batzuk (Idazkia osorik hemen):


  1. Sutearen jatorria zirkuitulabur bat ("korto" bat alegia) izan omen da. Nola eman daiteke korto bat instalazio berri batean? (urtebete baino berriagoa) Zorigaiztoa izan da ala defektuten bat zuen instalazioak?
  2. Sutea detektatzeko eta alarma emateko instalazioak ondo funtzionatu al zuen?
  3. Sutea Sirimiri tabernan eman zen. Nola liteke Atari tabernak ere kalteak izatea? Egia al da zurrumururek diotena: bi tabernen arteko lotura zegoela? Hala balizt, baimena ote zuten horretarako? Zeinek emanda? Udal zerbitzuen kontrol teknikoak gainditu al zituen?... Eta horrela ez balitz, zigorren bat jarri edo jarriko al zaie?
  4. ...
  5. ...
  6. ...
  7. Etxea hustutzerakoan bertan pentsio ilegal bat ere agertu zela esaten da. Egia al da? Hala balitz, zigor-neurriren bat hartu ala hartuko al da?
===

"The Parranda" pubaren terraza, araudiaren barnean?

Uztailaren amaiera aldean ireki zuten "The Parranda" puba (Narrika eta San Bizente kaleen kantoian, lehen Txintxarri taberna zegoen tokian)
Terraza handi bat jarri dute. Dirudienez horretarako baimena lortu dute. Baina gure elkarteak argi ikusten du terraza horren osagaiak ez datozela bat araudiak ezarritakoarekin.
Arau hauste horiek zerrendatzen dituen idazki bat aurkeztu dugu udaletxean azalpen eske.
Arau hauste horien laburpena:
  • Araudiaren arabera, 2013an mahai altuak jarri daitezke Narrika kaleko tabernetan; baina ez alde horretan, bestean baizik (zenbaki bakoitietan bai, bikoitietan ez. "The Parranda" bikoitia da)
  • Ez du uzten libre suteetarako gutxieneko pasabide (3,5 m)
  • San Bizente kaleko azken mahaiak informazio-panel bat ikusteko (San Bizente elizari buruzko informazioa ematen duena) oztopo da
  • San Bizente kalean mahaiak ez ezik, apalak ere jarri dituzte. Honelako apalak jartzea galarazita dago. Eta gainera apal horiek, 3,5 metro baino estuago den pasabidea, are gehiago estutzen dute
  • Mahai horiek guztiek tabernaren espazioa 28 metro karratutan areagotuko dute
  • ...
    Idazki osoa hemen duzue.