2013/11/28

Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar da

Bagerak (Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak) bidalitako gonbitea duzue hau:

Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar dugu


Kaixo lagun,

Mezu honen bidez, Auzoko egitasmoan zure parte hartzea eskatu nahi dizugu. Orain dela hiru urte AUZOKO egitasmoa Antiguan martxan jarri genuen Donostiako beste auzoetara zabaltzeko asmoarekin. AUZOKO egitasmoaren helburu nagusia, euskaratik urrun bizi direnen eta euskaraz bizi nahi dugunon arteko topaguneak sortzea da. Bertan modu ludiko batez euskara ez dakienak euskarara hurbiltzea nahi dugu eta lagunen arteko topagune horren bitartez euskarari beste bide bat zabaldu.

Hau horrela, iaz Intxaurrondon beste talde bat martxan jarri genuen, Plazara Goaz euskara elkartearekin batera, eta orain gure asmoa Parte Zaharrean martxan jartzea da. Horregatik zuzentzen gara zuregana, Parte Zaharreko topagune honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugulako.

3-4 euskaldun lortu nahiko genituzke, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara Elizaran ikastetxeko lokaletan (Santa Maria elizaren ondoan) biltzeko. Lagun gehiagok izena eman ezkero maiztasuna txikiagoa izango litzateke (hamabostean behin adibidez).

Informazio gehiago atxikita duzu eta nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezke ere 943467181 telefonoan.

Mila esker eta laster arte,

Zuriñe Gonzalez Agirre
BAGERA Elkartea
---

2013/11/27

Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoen bilera

Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera egingo dugu azaroaren 30ena (larunbata) eta haien gurasoekin abenduaren 9an (astelehena)

Gaztelekuko  erabiltzaile izan nahi duzu?
Etorri azaroaren 30eko bilerara 

Gaztelekuaren erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera bat egingo dugu:
·      azaroaren 30ean (larunbata), 17:30ean, Gaztelekua n.
Bilera Gaztelekuaren funtzionamenduaz, erabiltzaileen ardurez, eskubideez  eta betekizunez hitz egingo dugu.
Bileran parte hartzen duten gazteei Gaztelekua ren erabiltzaile izateko fitxa banatuko zaie.
Fitxa hori gurasoek bete eta sinatuta ekarri beharko dute abenduaren 9ko gurasoen bilerara (19:00etan)

Gaztelekuaren Batzordea

2013/11/26

Euskararen Nazioarteko Eguna: ekitaldi ugari Parte Zaharrean

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren arira, aurreko urteetan bezala, zenbait jarduera antolatu dira gure auzoan. Hemen egitaraua


AZAROAK 29 , ostirala 
  •  18:00 “Euskaraz eta kolorez… euskararen aldeko kartelkanpaina bat sortu” 11-16 urtekoentzat San Telmo museoan. Antolatzailea: San Telmo Museoa 
 AZAROAK 30 , larunbata 
  •  12:00 haurrentzako film proiekzioa Haurtxokoan (Bretxako azokan). 
  •  12:00 kantu jira, joaldunak eta albokariak lagunduta Konstituzio plazatik abiatuta. 
  •  13:30 Pintxo jana Arrano Beltza Euskal Tokiaren atean. 
  •  18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaina jotzaileek lagunduta Zuloaga plazatik abiatuta. AZAROAK 30 , larunbata 
  •  18:00 Kontzertua: Mikel Kartonen  eta Djak Big Time Sound System, Herria Kultur Elkartean.
  • 18:30 Herriko dantzak Piter Ansorena musikariarekin konstituzio plazan. 18:30 Txokolatea haurrentzat Zuloaga plazan.  
  • 19:00 Gaztetxoentzako film proiekzioa Gaztelekuan (Bretxako azokan). 
 ABENDUAK 1 , igandea 
  •  12:15 Txistu emanaldia: “Euskararen abestiei eskainia” Donostiako Udalaren Txistulari Banda Konstituzio plazan. 
  •  19:00 Antzerkia: kokakola eta barea Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa aktoreekin San Telmo museoan. 
Antolatzaileak: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako Guraso Elkartea, Kai Harripe elkartea Herria kultur elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Arrano Beltza Euskaltokia, Karmengo Jai Batzordea, AZGA (Alde Zaharreko Gazte Asanblada), HARA!NO astialdi taldea, San Telmo Museoa, Donostiako Udaleko Txistulari Taldea

Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jarduerak eta Ekitaldiak: abendua

2013/11/12

Gizatxarrak!


 Arauak betetzen ez dituzten ostalariei,  hala interesatuz gero toki publikoa (denona dena) beraiena balitz bezala jarduten dutenei zein adjektibo kalifikatzaile eman? Beraientzat dena hartzen dute eta bizilagunak eta bizikidetasuna bost axola zaizkie. Soilik beraiena dihoakie.

2013/11/11

Loseta irrisgarriak

Hiri azpiegitura eta zerbitzuetako zinegotziarekin eta teknikoekin izandako bilkuretako batean, hainbat kaletan erortzeko arriskua mahaigaineratu genuen. Euri-pitin bat egiten duenean alboetako eta erdiko harlauzak (San Juan kaletik Kale Nagusira abiatzen diren kaleetakoak, hain zuzen) oso irristakorrak bihurtzen dira.
Harlauzen irriskortasuna lehorrean eta bustian neurtu zituzten (ikusi emaitzak) eta Enbeltran, Esterlines eta Fermin Calbeton kaleetan gutxieneko neurrira ez direla ailegatzen konprobatu zen. Udalak harlauza horiek pikatzera eta irristatzeko arriskua ekiditzera konpromezua hartu du eta urtea bukatu baino lehenago burutuko duela konfirmatu digu. Dagoeneko, Enbeltran kalean hasi dira. Konponketa luzatu bada ere, berri ona da.
Hasi dira konpoketa lanak





2013/11/10

TELP tailerra, Parte Zaharreko hezitzaileontzat. Matrikula irekia



TELP tailerra:
Euskaraz eroso nonahi eta noiznahi sentitzeko,
hizkuntza-jokaera asertiboetan trebatu
(Parte Zaharreko hezitzaileontzat)


Nori zuzendua:
Haur eta Gazteekin dihardugun helduak (gurasoak, irakasleak, kirol- edo astialdiko hezitzaileak...)
Euskaraz bizi nahi, eta nahi hori erosoago gauzatu ahal izateko trebetasunak garatu nahi ditugunak
Haur eta gazteen aurrean euskararen erabiltzaile aktibo eta koherente agertu nahi dugunak
Zergatik
·         Haur eta gazteen hizkuntza-jokabidea interesatzen zaigulako. Gure seme-alabak, ikasleak... euskararen erabiltzaile aktibo izan daitezen nahi dugulako
·         Helduon hizkuntza-jokabideak eragin handia duelako umeen hizkuntza jokaeran. Gugandik ikas dezakete-eta hizkuntza-erabiltzaile aktiboak (eta proaktiboak) izaten
·         Geuk ere hizkuntza erabiltzaile proaktibo izate aldera, aurrerapausoak eman ditzakegulako. Eta, horretarako, jokabide proaktiboetan trebatu gaitezkeelako.

matrikula egiteko, bete fitxa hau: 

TELP tailerrari buruzko informazioa bideo honetan:



2013/11/09

Berriro salatu beharko dugu?


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak establezimenduen terrazez erregistratutako 5 salaketa erantzun dizkigu Udalak: Gott, Torre de pizza, Kantoi, Giroki, Kenjisushi.

Erantzutea ondo dago (nahiz eta hori egitea normala izan beharko zen) eta batez ere, gure salaketak oinarriak dituztela iruditzea hobeto dago.

Etengabeko gertaerez, ez behin-behinekoez, Udalak berak ezagututakoez, ebazpena emateko Auzo Elkartearen salaketa erregistratu behar izatea gaizki dago. Eta eskasagoa da salatutako puntu guztiei ez erantzutea. Are okerragoa, puntu guztiei ez erantzuteko etorkizuneko Ordenantzari bidaltzea, egungo araudia betearaztea baztertuz.

Baina ebazpenak ez badira betearazten eta tarteka gertaera berdinak salatu beharrean egon beharko badugu, hori hainbat txartoagoa izango da. (Udalaren ebazpenak ikusi)
Jarraitzen du dagokion baino toki gehiago okupatzen


2013/11/05

UDALDIA AMAITU DA!


Ostalaritza-establezimenduek, terraza gune publikoan kokatzeko, bai urte osorako bai “udaldirako” lizentzia eskatzeko aukera dute (udaldia Donostian oso denboraldi luzea da, Ostegun Santutik urriaren 31a arte irauten baitu, 7 hilabate baino gehiago aurten). Beren aukera da. Agerikoa da, urriaren 31a arte lizentzia eskatu duenak azaroaren 1ean ez duela ipini beharko. Eta, hala ere, batzuek egin egiten dute. Agerikoa da ere, Udalak urriaren 31a arte lizentzia ematen badu, azaroaren 1ean behatzeko beharra gauzatu beharko duela eta ezin duenak ez duela terrazarik ipini egiaztatu beharko duela. Eta, hala ere, ez du egiten.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak arrazoi honengatik honako salaketa aurkeztu du.

GARRANTZIZKOA! Urriaren 31an ere terrazen “udaldiaren” ordutegia bukatu zen. Hemendik aurrera eta Aste Santuaren asteazkena arte, terrazak kenduta egon beharko dira:
  • igandetik ostegunera: 23,30ean
  • ostiral, larunbata eta jai bezperetan: 24etan
Hainbat ostalariren “ahazteak” eta ezbetetzeen aurrean udal pasibitatea ezagutuz, zalantzarik ez izan: 092ra deitu (udaltzainak) eta salatu, ezbetetzeari argazkia atera edota Parte Zaharrean Biziri kopia pasa salaketa guk geuk egiteko eta salaketaren jarraipena egin ahal izateko.
Gure eskubidea da eta gure esku dago.