2013/01/14

Mugikortasuna, auzotarren eskakizun batzuk gauzatzen ari dira: San Juan kalea libratu dute


Ekainaren 5ean (Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak antolatuta) Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarra egin genuen. Bertan auzotarren gure eskaerak eta proposamenak aurkeztu genizkien han zeuden Udal Arduradunei.
Aste batzuk geroago Udal Arduradunek proposamen horitako batzuk onartzen zituztela jakinarazi ziguten, horren berri eman genuen blog honetan eta auzoko kaleetan zabaldutako ohar baten bidez
Bada, proposamen horietako batzuk gauzatzen hasi dira: jan zen astean geroztik San Joan kalean zegoen motorretako aparkalekua kendu dute. Orain kalearen alde batean txirringentzako aparkalekua dago eta bestea libre dago. Honela motorren zaratek eragindako eragozpenez eta gehiegizko okupazioak sortzen zituen segurtasun arriskuez libratu gara. Bitartean, motorrentzako aparkaletu zabal bat presatu dute Argentinako Errepublikaren Etorbidean.
Ea onartutako gainerako proposamenak ere gauzatzen doazen!