2013/05/28

Ekainaren 2an: ZATOZ!



Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea orain dela urte bete sortu zen eta gure lehen urteurrena ospatzeko modurik egokiena ikus entzunezko parte hartzaile baten grabaketa izan zitekeela erabaki genuen. Auzoa bizia eta sortzailea denez gero, “artista” asko bizi dira bertan eta haiekin harremanetan jarri ginen auzotarrok ekimen honi forma emateko. Zinegileak, aktoreak, musikariak, dantzariak eta auzotar asko lanean jarri eta Alde Zaharrean ditugun behar eta arazoak nola islatu lantzen hasi ginen. Ikus entzunezko alaia egin nahi genuela garbi genuen, koloretsua eta parte hartzailea. Auzoak zer duen hobetzeko eta zer eskaintzeko erakutsiko duena, dena musikak eta irudiak lagundurik.

Grabazio eguna iritsi da, ekainaren 2an, igandea, izango da eta gauza handirik argitu nahi ez badugu ere, lau jende errenka edo multzo abiatuko dira igande eguerdi honetan Konstituzio Plazara (Plaza Berrira) beste hainbeste tokitatik. Lau multzo horiek lehen esandako behar edo arazo horiek irudikatuko dituzte dantzak eta musikak lagundurik. Lau errenka hauek Konstituzio plazan (Plazan Berrian) elkartuko dira grabazioa bertan bukaera emanez.

Badago beraz, Alde Zaharrean zer ikusi eta entzun igande honetan, eguerdian. Auzoak sortutako ikus entzunezko xumea bezain dibertigarria.