2013/07/31

Prentsa Oharra: TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO



Prentsa Oharra:
TERRAZEN UDAL ORDENANTZA IRUZURRA PARTE ZAHARREKO AUZOTZARRONTZAKO

Joan den uztailaren 24an onartutako terrazen gaineko udal-ordenantza, sozialki, iruzurra da, hiritarren ezkutuan egin delako eta ostalaritza jarduerak auzoan eta auzotarron osasunean (fisiko zein psikikoan) duen eragina –itzela- albo batera uzten duelako

Onartu dutenek ez dituzte kontuan izan Parte Zaharraren ezaugarri fisiko bereziak. Eta, are gutxiago, auzo-elkartetik egindako ekarpenak; auzotarron  atsedena, aisiarako espazioak eta irisgarritasuna bermatu nahi zuten ekarpenak, hain zuzen.

Ordenantza honek eskubide horiek errespetatzen dituela adierazi dute; baina araudiaren artikuluetan ez dago horiek bermatzeko inolako neurririk. Hori adieraztea arduragabekeria handia da araudia bultzatu eta onartu dutenen aldetik (PP, PSE-EE eta EAJ-PNV), aisialdirako industriak Parte Zaharrari ekartzen dion ingurumen-erasoa sistematikoki eta zinikoki ezkutatzen edota ukatzen baita.

Politikarien ohiko hika-mikek (hiriaren eta hiritarren arazoak kudeatzerakoan zeinek jokatzen du zuzenago eta zeinek okerrago) denbora alferrik galtzea besterik ez dakarte; auzoa jasaten ari den galerari (bizi-kalitatean eta bizigarritasunean) aurre egiteko behar dugun denbora, hain zuzen.

Era berean eta arrazoi bertsuengatik, kezkatzen gaitu Udal Administrazioak arau-hausteen aurrean egiten duen gestio antzuak. Arau-hauste horietako asko auzotarren salaketek utzi dituzte ageria, beste batzuk zehaztasunez dokumentatu ditu gure Auzo Elkarteak; eta hala ere… salaketa horiek ez dute erantzunik edo eraginik izaten.
Ikaragarri iruditzen zaigu, gure eskubideak zaindu beharko lituzkeen erakundeek beste aldera begiratzea, sistematikoki, Parte Zaharrean ematen diren zenbait jokabide (indibidual eta kolektiboen) aurrean. Jokabide horiek hiriko beste edozein tokitan emango balira ez lirateke ulertuko, eta berehala erreprimituko lituzke
 
Donostia, 2013-07-30 

Prentsa oharra gaztelaniaz, hemen

2013/07/30

Bainua kaian galarazi nahi dute. Kanpotarren belaontzietarako toki gehiago behar dute



Azken asteotan Ertzaintza kaian barrean dabil han bainatzen eta uretan ari diren gaztetxoei bertan ez bainatzeko agintzen (arriskutsua delako). Agindu ez ezik, 300 euroko isuna jarri diezaieketelako abisua eman diete..

Zenbait hedabidek ere horren inguruko berriak eta erreportajeak atera dituzte, gehienetan Jaurlaritzako arduradunen hitzak eta arrazoiak jasoz.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak proposamen bat egin zien uztailaren erdialdean Jaurlaritzari eta Udal Arduradunei kaian bainu segurua ziurtatze aldera hainbat gune zehaztu eta mugatu ditzaten eskatuz
Atzo Radio San Sebastianen elkarrizketa luzea egin zioten Almudena Ruiz de Angulo Andereari, Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituraren Zuzendaria ; Portu Zuzendaria, alegia. (Erreportajearen barnean gure iritzia eta proposamena azaltzeko tarte labur bat izan genuen. Erreportajea osorik entzun ahal izateko klik egin hemen)
Argigarriak eta harrigarriak suertatu zaizkigu Jaurlaritzako Portu Zuzendariaren hitzak. Laburbilduz bi arrazoi eman ditu kaian bainua galarazteko:

  • ·        Bainua arriskutsua  eta arauz kanpokoa da.
  • ·         Kaia jarduera ekonomikoetarako utzi behar da eta kirol-ontzietarako leku gehiago prestatu behar da kaian. Hori hiriko ekonomiarako (ostalaritzarako) onuragarria izango baita

2013/07/27

Terrazen Araudi berria, elkartekideen hainbat iritzi

Joan zen asteazkenean Udalbatzak eztabaidatu eta onartu zuen terrazen araudi berria. Irutxuloko Hitzan iraur dezakezue horren kronika
Ezaguna denez gure elkartea oso kritikoa da onarutako araudi berri horrekin, zenbait arazoi direla medio:
  • Saturazio-egoeran sakontzeko neurri ugari biltzen baititu: ordutegiak zabaldu, mahai eta aulki gehiago jartzeko aukerak...
  • Ez baitu  auzotarron atsedenerako eskubidea eta segurtasuna bermatzeko neurri egokiak jasotzen (txosten teknikoek proposatutako gutxieneko baldintza batzuk ez dira araudian aintzta hartu, suihiltzaileen kamioietarako gutxieneko pasabide librea esaterako)
  • Auzotarron bizitza eta ostalaritza-jardueren arteko elkarbizitza orekatua izan dadin neurriak hartu beharrean, ostalaritzaren esplotazio intentsiboa errazteko neurriak biltzen baititu
Araudian jasotakoak eta plenoak esandakoak  komentatzeko eta kritikatzeko hainbat iritzi-artikulu idazi dute elkarteko zenbait kidek, jarraian dituzue horietako batzuk:
Iritzi gehiago idazten edota argitaratzen badira hemen jasoko ditugu. Jaso ez dugun besteren bat ezagutzen baduz, bidali erreferentzia eta hemen jasoko dugu
irutxuloko.hitzatik hartutako irudia


Auzoan Bizi Gara, Ikus dezatela: Pijamak balkoira, arropa leihoetara




2013/07/24

Sutea Kale Nagusiko taberna batean. Larrialdietan segurtasuna bermatuta al dugu?

Gaur goizaldean, Kale Nagusiko Xirimiri tabernan sutea izan da eta auzolagunak etxetik atera behar izan dituzte. Gertaeraren berri irakur dezakezue irutxuloko hitzan

Suteak auzotarron ohiko kezkak mahai gainean jarri ditu berriz ere:
  • Larrialdi egoeretan auzoko kaleek baldintza egokiak ote dituzte suhiltzaileak eta abar sartzeko?
  • Auzoko kaleez jabetu diren terrazak, mahaiak, aulkiak, kupelak edo apalak, lorontziak, harbelak eta gainerako "apaingarriak" ageriko oztopoak dira larrialdi zerbitzuetako ibilgailuentzako. Nor arduratzen da honelako oztopoei behar-beharezko dituzten mugak jartzeaz?
  • Udalbatzak gaur onartu duen terrazen araudi berriak auzotaron segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak jasotzen al ditu? Edo  horri ez diote erreparatu, kalean bestelako jarduerek lehentasuna eduki behar dutelakoan?
Larrialdi egoeretan kalean toki libre nahikoa edukitzea ezinbestekoa da, adibide gisa hona hemen gaur goizean hartutako hainbat argazki:




Sutea hiruzpalau ordu beranduago suertatu izan balitz (alegia, mahai, aulki, apal, harbel eta gainerako guztiak jarrita baleude), suhiltzaileek sartzeko eta lan egiteko tokia izango zuten?

Ez dezagun ostrukarena egin! 
Bizi-baldintza egokiak behar ditugu!!!

2013/07/21

Parte Zaharrean Bizi nahi det

Auzotarrok egindako flasl mob-a. Auzoko egoera eta bertan bizitzeko nahia erakusteko
2013ko ekainean grabatua
Jatorrizko bertsioa hemen
Gaztelaniazko azpitituluekoin, hemen Frantsesezko azpititulekin, hemen Ingelesezko azpititulekin, hemen

2013/07/20

Atsedenerako eskubideare alde... ZINTZILIKATU PIJAMA BALKOIAN

Jasaten ditugun zaratez ohartarazteko, auzoan petsonak bizi garela nabarmenarazteko eta atsedenerako eskubidea aldarrikatzeko ekinbide berri bat jarri dugu martxan
Balkoietan pijamak zintzilik jartzea
  • Animatu zaitez: ZINTZILIKATU PIJAMA BALKOIAN (LEIHOAN)
  • Eta...ANIMATU ZURE AUZOLAGUNAK



2013/07/18

DONOSTIAKO PARTE ZAHARRA LARRIALDI-EGOERAN, AUZO ELKARTEAREN KANPAINA EGOERA HORRI AURRE EGITEKO



Elkarteko kideei eta auzotarrei deialdiak:

  • Kartelak jartzeko: Larunbatean (uztailak 20) 12:30etan, Zuloaga Plazan
  • Udal Batzan ("Plenoan") agertzeko: Uztailaren 24an (asteazkena) 13:00etan Udaletxeko Batzar Areto Nagusian
  • Uztailaren 27an (larunbata), gauerdian, ??? ekintza sorpresa ???

=== === === === === === === 
PRENTSA OHARRA

DONOSTIAKO PARTE ZAHARRA LARRIALDI-EGOERAN,

AUZO ELKARTEAREN KANPAINA EGOERA HORRI AURRE EGITEKO

Asteburu honetan Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak kanpaina bat abiaraziko du Donostiako Parte Zaharreko biztanleok jasaten dugun egoera negargarria ikusgarri egiteko eta auzotarron parte hartzea eta engaiamendua sustatzeko. Egoera larria izan bada, zenbaitek sistematikoki ukatzen edota zinikoki ez ikusiarena egiten badute ere. Nork ukatzen du egoeraren larria? Auzoa bere interes ekonomikoen menpe nahi duen sektoreak: turismoaren eta aisialdiaren industriak, eta horren buru den ostalaritzak

Uztailaren 20tik aurrera auzotarrok, aldi baterako, zientifiko bihurtuko gara, osasunerako larrialdi-egoera honi irtenbidearen bila. Aisialdi-industriak –Parte Zaharrean bereziki-- sorrarazi duen ingurugiro-erasoak eragotzi egiten du denon arteko elkarbizitza eta guztion bizi-kalitatea.

Hainbat kartel jarriko ditugu auzotarrei eta bisitariei elkarlanean aritzea proposatuz, elkarlan horren xedeak hauek:

  • Auzoa kontsumo intentsiborako gunea baino, bizitoki atsegina izan dadin
  • Espazio publikoa ez dadin saltokiaren ataritzat hartu
  • Soinu kutsadura basatiaren aurrean, jendearen osasunerako eta atsedenerako eskubidea lehenets dadin
  • Terrara hanpatuek ez dezaten irisgarritasuna oztopatu
  • Bizikidetza-arau batzuk egon daitezen, eta Udal Arduradunek (izan Udal Gobernukoek, zein oposizioko taldeek: EAJ-PNV, PSE-EE eta PP) arau horiek betearaz ditzaten

Uztailaren 24an jarraituko dugu kanpainarekin; izan ere egun horretan aztertu eta bozkatuko baita Udal Batzan Terrazen Araudi berria (egungo egoera nabarmen okertuko duena)

Kaian bainurako eta ur-jolasetarako guneak egokitzearen alde

Kaian bainatzea arriskutsua al da?
Hainbat berri atera dira azken egunotan hedabideetan Donostiako kaian bainatzeak omen duen arriskuaz. Ertzantza ere badabil kaian barrena gaztetxoei ez bainatzeko esanez.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak bere iritzia eta erakundeei egiten dien eskaera ezagutzera eman nahi du. Eskaera hau da: kaian bainurako eta ur-jolasetarako guneak egokitu daizezen.
Arrazoiak: (Idazkian azaltzen den bezala eta atxikitako argazkiek erakusten duten moduan) arrantza ontzi handiak joan direnez geroztik kaian tokia bada eta neurri txiki baztuk hartuta bainu-gune seguru eta atsegina izan daitezke.

Hau da prentsari eta Udaleko zein jaurlaritzako arduradunei bidaliko diegun idazkia:

Prentsa oharra euskaraz (Gaztelaniazko itzulpena beherago):

Bainua Kaian (Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartearen prentsa-oharra, 2013-07-18)

(gaztelaniazko itzulpena jarraian)
Donostiako kaian bainatzea seguru izan dadin behar diren neurriak har daitezela eskatu du Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak
Azken egunotan Ertzaintza kaian barrean dabil han bainatzen eta uretan jolasean (Kaiko pasealekuko hasierako eskaileretan edo kaiarripe ondoko arrapalan) ari diren gaztetxoei bertan ez bainatzeko agintzen. Ematen dieten arrazoiak: arriskutsua dela, ez dela segurua. Agindu ez ezik, 300 euroko isuna jarri diezaieketelako abisua eman diete..
Hedabideetan ere agertu da, Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzak hiritarroi eskatzen digu kaian ez bainatzeko, segurtasun arazoak direla-eta
Kaian arrantzarekin lotutako jardueraz gain, betidanik bainatu eta jolasean aritu dira Donostiarrak. Eta orain zergatik ez?
Han bainatzeak ez du, orain arte, arrisku berezirik eragin. Orain bai? Negu honetan lonja ixtearekin batera arrantzako azken itsasontzi handiak joan egin dira gure kaitik. Eta haiek betetzen zuten tokia libre dago orain. Non dago arriskua?
Eta arriskurik balego irtenbidea zein da, bainu eta uretako jolasak galaraztea eta zigortzea? Edo jarduera horiek segurtasunez egin daitezen behar diren neurriak hartzea, arriskua sortzen duenari muga argiak jarriz?
Bainurako gune seguruak egokitzeko tokia bada
Gure iritziz irtenbidea hau da: bainurako eta ur jolasetarako zenbait esparru zehaztea eta mugatzea. Honela hiriko beste hainbat bainu-guneren saturazioa (hondartzak, nautikoko eskailerak) arinduko litzateke eta jada arrantza-jardueretarako erabiltzen ez diren kaiko gune horiek biziberrituko lirateke.
Horregatik honako hau eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzaren Portu Zuzendaritzari:
·      Betiko arrantza-jarduera itzultzen ez den bitartean, horretarako erabiltzen ziren kaiko guneak herritarron zerbitzura jartzea eta, batez ere, bainurako eta ur-jolasetarako erabili daitezela (hau da, betidanik izan duten bigarren erabilerarako) eta ez daitezela gutxi batzuen erabilera pribatu eta esklusiborako (hots, erabilera baztertzailerako) baliatu
·      Zehazki honako gune hauek:
o  Kaiko pasealekuko hasierako gunea (lehen eskaileratik “portaviones” ondoko eskaileraraino). Gune hori “itsas-igerileku” gisa balia daiteke (Parisen Senako kaiak ibai-hondartza moduan baliatzen diren antzera)
o  Kaiarripe ondoko arrapala. Gune hori porlanezko hondartza moduan baliatuko litzateke, urtetan egin den bezala
Honako hau Donostiako Udaleko Gobernu Taldeari eta gainerako Talde Politikoei:
·      Erabilera horien aldeko udal-akordioa egin dezaten
·      Jaurlaritzaren aurrean gestioak egin ditzaten helburu hori gauzatzeko
Eta honako hau Jaurlaritzari zein Udalari:
·      Gune horiek bainurako eta ur-jolaserako gune seguruak eta goxoak izan daitezen, gutxieneko baliabide batzuk jar ditzaten: iturria eta dutxak, bainu-gunea mugatzeko buiak…

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak pide que se adopten medidas para posibilitar el baño seguro en el puerto donostiarra
Estos últimos dias la Ertzaintza recorre el muelle donostiarra advirtiendo a las y los jóvenes que allí se bañan (en las escaleras del inicio del paseo del puerto o en la rampa junto a Kaiarripe) que el baño está prohibido por razones de seguridad y avisándoles de que de seguir bañándose pueden recibir una multa de 300 euros.
Los medios de comunicación también han recogido la noticia: la Dirección de Puertos del Gobierno Vasco advierte a los ciudadanos que es peligroso el baño en el puerto.
En el puerto Donostiarra siempre han convivido el uso pesquero y el uso lúdico (baño y juego). ¿Esa convivencia no es posible ahora? ¿Por qué?
Bañarse en el puerto no ha supuesto hasta ahora ningún riesgo especial. ¿Ahora sí? Este invierno tras el cierre de la lonja se ha interrumpido la actividad pesquera en el puerto. Y el espacio que ocupaban las mayores embarcaciones pesqueras está ahora libre, la zona pesquera está casi vacia. ¿Dónde está el peligro?
¿Y si hubiese algún peligro, cuál sería la solución: prohibir el baño y el juego en el agua y castigar a quien lo hace; o adoptar medidas para que esas actividades sean seguras, poniendo límites a quienes generan el peligro?
Creemos que la solución es habilitar zonas de baño y juego y delimitarlas .
Esto serviría, además, como alternativa a la saturación de otras zonas de baño de la ciudad (playas, escaleras del náutico) y para revitalizar los espacios portuarios infrautilizados tras el cese de la actividad pesquera
Por ello, pedimos a la Dirección de Puertos del Gobierno Vasco:
·      Que, mientras no se reanude la actividad pesquera tradicional, adopte medidas para que los espacios que a ella se dedicaban se pongan al servicio de toda la ciudadanía y se utilicen, principalmente, para  el baño y el juego (la que siempre ha sido su segunda actividad tradicional). Que no se destinen a actividades privadas, exclusivas para unos pocos y excluyentes para la mayoría.
·      En concreto, proponemos que se dediquen al baño y al juego:
o  La zona inicial del Paseo del Puerto (desde las primeras escaleras hasta las escaleras situadas frente al “portaviones”). Esa zona se utilizaría como “piscina portuaria” (de manera similar a cómo en Paris se habilitan las riberas del Sena como playa urbana)
o   La rampla situada junto a Kaiarripe. Esta zona se utilizaría como “playa de cemento”, tal y como se ha utilizado durante años y años
Pedimos al Gobierno Municipal y a los Grupos Políticos Municipales que
·      adopten un acuerdo en esta direccón
·      hagan gestiones ante el Gobierno Vasco para posibilitar esos usos
Al Gobierno y al Ayuntamiento:
·      Que habiliten pequeños equipamientos y servicios que hagan más segura y agradable esta actividad: boyas delimitando los espacios de baño, fuentes y duchas junto a la rampa …
 

2013/07/16

Terrazen araudi berriaren proposamena eta Atsedenerako eskubidearen aldeko sinadura-bilketa

Atzo Udal Batzordeak terrazen araudi berri baten proposamena onartu zuen, oposiziaren botoekin. Proponamen hori "malguagoa" omen da Diario Vasoren iritziz: http://www.diariovasco.com/v/20130716/san-sebastian/oposicion-impone-gobierno-local-20130716.html. Besteak beste, honako aldaketa hauen elkarriko lituzke:
  • Terrazak beranduago ixtea
  • Arkupetetan terrazak jartzeko baimena
  • Terraza itxiak (akristalatuak) jartzeko baimena
  • ...
Proposamen hau, segur aski, datorren astean (uztailaren 24an) eztabaidatuko da Plenoan.

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak gure iritzia agerrarazteko eta terrazen egoera bere onera etor dadin eskatzeko hainbat lan eta mobilizazio egingo ditu datotzen egunotan. Laster emango dizuegu horren berri.

Bitartean gogoratu aurrean daramagun lan-ildoetako bat: Atsedena hartzearen aldeko sinadura bilketa. Erraza da bilketan parte hartzea:
  1. Sinadurak jasotzeko orria jaitsi (klik egin hemen)
  2. Sinadurak jaso
  3. Orria auzo elkarteko egoitzaren (Bretxa, Peskaderia eraikina, 2. pisua) buzoian utzi

2013/07/09

Zaraten Mapa, Giro-Soinua Hobetzeko Ekintza-Plana eta Babes Akustiko Berezia behar duten Eremuak



DONOSTIAKO UDALERRIKO GIRO-SOINUA HOBETZEKO EKINTZA PLANARI PARTE ZAHARREAN BIZI AUZO ELKARTEAK AURKEZTU DIZKION ALEGAZIOAK
Donostiako Udalerriko Giro-Soinua Hobetzeko Ekintza-Planari alegazioak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaitu zen.

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak proposamen-bateria bat aurkeztu du planak kontuan hartzen dituen zarata iturrien artean ostalaritza jarduera intentsiboa eta gaueko aisialdia ere aintzat har daitezen, batetik, eta, bestetik, Parte Zaharra Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu (BABE) izenda dezaten

Azken urte hauetan tabernetako jardueraren parte handi bat lokaletik kanpo egiten ari da, kalera hedatu da. Taberna-jarduerak berezko esparrua gainditu egin du, eta kalean gero eta toki gehiago hartzen ari da.

Zaratak eragindako arazoei trataera espezifikoa eman nahi diola adierazten du Udalak Planean. Horrexegatik eskatzen dugu araudi berriak aisia-jarduerek eragindako zarata ere kontuan har dezan; errepideko zein trenbideko trafikoak edota industriak eragindako zaraten maila berean

Jarraian daude (laburtuta) aurkeztutako alegazioen helburuak ( dokumentu osoa ikusteko klik egin hemen):

Ø  Aisia- jarduerek eragindako zaraten mapa egitea lehenestea. Eta maparako lehen neurketak ostalaritza jardueraz saturatutako zonaldeetan egitea, Parte Zaharrean besteak beste.

Ø  Kalitate akustikorako helburuetan ezarritako soinu-maila gainditzen duten zonaldeak identifikatzea eta Babes Akustiko Berezia behar duen Eremu (BABE) izendatzea

Ø  BABEetan eta interes-zonaldeetan hartu beharreko neurriak hauek lirateke:

ü  Tabernak edo terrazak lehenago ixtea

ü  Terrazen tamaina eta kokapena egokitzea

ü  Jaiak edota musika emanaldiak egiteko eman ohi diren baimenen kopurua eta ekitaldi horiek egiteko aukeratu ohi diren tokiak egokienak ote diren aztertzea

Ø  Aisia-jarduerek eragindako zaraten mapak lantzen diren bitartean, taberna edota terraza berririk irekitzeko baimenik ez ematea

Ø  Kontzientziazio-kanpainak egin daitezela. Eta kanpaina horiek ez daitezen  mugatu “elkarbizitza eta jardueren konpatibilitatea” aldarrikatzera, atsedenerako eskubidearekiko errespetua sustatu ere egin dezaten (beste hiri batzuetan egin dira eredu gisa balia daitezkeen kanpainak). Halaber, zarata sortzen duten zergatietan eragitera bideratutako kanpainak ere egin daitezen.

Gauzak horrela, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteari  lehentasunezkoa iruditzen zaio aisia-jarduerek eragindako zaraten mapa 2013a amaitu baino lehen egitea. Egoera zein den eta Donostiako herritarrek jasaten dugun zarata-maila zenbatekoa den jakiteko, batetik, eta, bestetik, zarata jasangaitzak eta kaltegarriak desagerrarazte aldera neurriak hartzeko.

Donostia, 2013-07-08

Para ver la nota de prensa en castellano haz clic aquí 
Dokumentua euskaraz jaisteko klik egin hemen

2013/07/01

Terraza gehiago auzoan? Gainezka gaude


Urriko Auzo Batzarrean proiektatu genuen bideoa. Bertan egungo egoera (saturazioa, gehiegikeriak, segurtasuna araudien urraketa...) modu argian erakusten da, Ikusi eta zabaldu