2015/04/13

APIRILAK 19: ULIAKO AUZO ELKARTEAREN 40. URTEURRENA


Uliako Auzo Elkartetik datorren igandean, apirilak 19, udal mintegietan egingo duten jaialdira gonbidatzen gaituzte. Elkarteak 40 urte betetzen ditu aurten, eta orain arte egin duten ibilbide luze hori ospatu nahi dute Donostiar guztien artean ere.


Ekitaldi asko antolatu dute egun horretarako, haur zein helduak ingura daitezen Uliako mintegietako parkera. Orain arte lo egon den parke hau jai-giroz piztuko da. Porrotx pailazoa etorriko da 11ak aldera, pintura saio bat ere izango da, argazkilaritza tailer bat ur-biltegi barnean, muxikoak eta arin arinak Xoxoteko bandarekin otordua egingo den bitartean, bisita gidatuak, Donostia 2016 desokupatu-ren inguruko eztabaida, Kortxoeneako dokumentalaren aurkezpena eta bukatzeko arpa-emanaldia zelaiean. 


Laister jarriko dute zehaztasun guztiak bere blogean (http://ulia.blogariak.net), tailerretan eta bisitetan apuntatzeko argibideekin.