2016/11/23

TURISMOA PARTE ZAHARREAN EZTABAIDA



  • Astelehenean, Azaroak 28
  • 19etan
  • San Jeronimoko KRIPTAN
Parte hartzen dute:
  • Nerea Kamio, Turismo ikertzailea
  • Oscar García, Turismo graduatua
  • Miren Urkixo, Irakaslea. UPV/EHU


Urtez urte Alde Zaharrak turista eta bisitarien langa gainditu egiten du.

Alde Zaharra 6.080 biztanle dituen auzoa da eta ostalaritza-establezimenduz gainezka (210) eta apartamentu-turistikoz eta ostatuz beteta dago (180). Hotel eskaintza nabarmen ari da gora egiten.

Turistei ostatu emateko kontrolik gabeko etxebizitzak ugaritzen ari dira eta bitartean, etxebizitzen salneurriek gora egin dutenez, turistak bertako bizilagunak ordezkatzen ari dira.

Gazteentzako etxebizitzen eskasiak, besteak beste, auzoa ez dela biziberritzen ari erakusten du.
Bertako merkataritzaren ordez gero eta turistentzako denda gehiago

Gure kale, etxe eta atarietako zaratak dagokigun atseden eskubidea oztopatzen du.

Alde Zaharra gainezka dagoen leku bihurtzen ari dela gero eta zabalduago dagoen irudipena da. Auzotarrentzako, bere kultura eta hizkuntzarekiko, euskararekiko, arrotz bihurtzen ari dela nabarmen geratzen ari da.

Alde Zaharra arriskuan jarriko ez duten neurriak hartzeko garaiz ote gabiltza?

Alde Zaharra salgai dago?

Zer diote auzoko bizilagunek?

Zer nolako bitarteko jarriko ditu Udalak desorekak zuzentzeko eta Alde Zaharrak bizitzeko auzoa izaten segi dezan bermatzeko?


No hay comentarios:

Publicar un comentario