2017/12/06

Auzo Batzarra, abenduaren 11n (19:00etan San Telmon): Parte Zaharreko azaroentzako konponbide bila.

   

 Auzoan arazo larriak ditugu. Aspaldi ari gara konponbide bila lanean, hainbatetan aipatu dugu Auzorako Plan Integrala behar zela, arazoak bere osotasunean aztertzeko eta auzotarron bizi-kalitatea lehenetsiko zuten neurriak abian jartzeko.
Orain udalak auzoaren Kudeaketa Integralerako Plan Parte Hartzailea jarri nahi du abian: auzoko egoera era luze-zabalean aztertu eta etorkizunerako oinarriak definitzeko. Beti ere, auzoko eragile askoren parte hartzearekin. Betalde, Bretxako arrandegia eraikinerako proiektu berria abiatuko dela dirudi; bertako zenbait gunetan auzoko beharrei erantzungo dieten ekipamenduak jar daitezke.
Abagune egokia izan daiteke auzotarron ahotsa entzun dadin eta auzoa hobetzeko gure proposamenak egiteko. Parte Zaharrak, etorkizunean ere, bizitzeko auzoa izan behar duela aldarrikatu eta hori bermatuko duten neurriak abian jartzeko.
Auzoko Batzarrean honetaz guztiaz hitz egiteko parada izango dugu:

  • Abenduaren 11n, astelehena
  • 19:00etan, San Telmon


No hay comentarios:

Publicar un comentario