2018/07/10

Kontaminazio Akustikoa Parte Zaharrean

Kontaminazio Akustikoa Parte Zaharrean

Txostenaren aurkezpena eta eztabaida
Presentación del informe y mesa-debate
  • NOISMART
  • Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea 
  • Uztailak 12 Julio 2018
  • 19:00etan
  • KRIPTA, San Jeronimo kalea


Bideoa ikusteko, klikatu hemen





Bideoa gaztelaniaz: klikatu hemen




ZARATAREN ARAZOA DONOSTIAKO PARTE ZAHARREAN



·         PZB elkarteak egindako azterketa teknikoak erakusten du udalak ezarritako mugak egunero gainditzen direla
·       Egungo zarata indizeak arriskutsuak dira Donostiako Parte Zaharreko bizilagunen osasunerako.

Zaharrak berri
2015ean Donostiako Udalak Parte Zaharrean gaueko aisialdiak sortzen dituen arazoen azterketa (1) eginarazi zuen, PZB elkarteak egindako alegazioen ondorioz.
Lortutako emaitzek auzokideok bagenekiena berretsi zuten: egunak aurrera egin ahala, auzoko aisialdi jarduerak eraginda, eta bereziki asteburuko gauetan, zarata mailak gainditu egiten ditu kalitatezko helburu akustikoak (OCA deiturikoak).
Datuok erabatekoak, zehatzak eta eztabaidaezinak zirenez, PZB elkarteak ekintza plan bat eskatu zuen araututa dagoen kalitate akustikoa eskuratzearren. Ezinbestekoa zen neurri bereziak martxan jartzea eta halaxe proposatzen zuen azterketa akustikoak berak ere.

PZBk bere neurketa
Pasa dira 2 urte txosten ofizial hori egin zenetik.
Gure ustez Udalak ez dio zarataren arazoari beharko lukeen neurrian aurre egin (2) eta, egoera ez dela hobetu iritzita, PZB elkarteak enpresa bat (NOISMART) kontratatu zuen joan den udan gure etxeetara iristen den zarata mailaren neurria beste behin hartzeko (gure web orriko lotura)
Horretarako enpresa honek sonometroak kokatu zituen auzuneko 10 etxebizitzen kanpoaldean (9 kalerantz eta 1 patio ireki batean, ostalari batzuek baliatzen dutena).
Guztira 3 asteko (2017/08/22tik 2017/09/10era) datuak jaso zituzten, etenik gabe eta egun osoko 24 ordutan.



 Datu horiek, taula eta grafikoen bidez erakusten dute besteak beste, bataz besteko zarata mailak, jasotako balio gorenak, alarmak eta hauen iraupena, eta guzti hori, sonometroa ezarri zen etxebizitza bakoitzerako. (3) (Txosten osoa ikusgai gure web orrian)
 
___ ___ ___
Azterketa berria laburki:
Txostenaren egileek ateratako ondorioetatik eta egindako gomendioen artetik honako hauek azpimarratu nahi genituzke.
1.     Gaueko zaratak loa behin eta berriro eten dezake
Gauero, eta sonometroa ezarri diren toki guztietan, zaratak 55 dBA gainditzen ditu.
OMSek 55 dBAko muga gaindiezinezkotzat ezartzen du gauerako, kutsadura akustikoak eragindako gaixotasunak saihestu nahi badira.
2.     Gau ordutan 25.521 alarma erregistratu dira 65 dBAtik gorakoak
Zarata bat alarma gisa erregistratzeko muga zehatz bat gainditu behar du (gurean 70 dBA goiz eta arratsaldez, eta 65 dBA gauez) eta 3 segundotik gora iraun.
3.     Asteburuak dira zaratatsuenak
Ostiral, larunbata eta igandeak, atsedenerako egunak, zaratatsuenak dira. Gaueko 11etatik goizeko 7tara erregistratu dira alarma gehienak.
4.     Jaiegunetik kanpo jasotako zarata mailarik gorena: 104 dBA (rock kontzertu bat edo petardo baten parekoa)
5.     Udal Ordenantzak ezarritako helburu akustikoak (OCA) ez dira errespetatzen. Ezarritako mugak egunero gainditzen dira.
Aztertutako 22 egunetan, une batean edo bestean, 65 dBA gainditzen dira ordutegi guztietan, egunez eta gauez.
Araudiaren mugak: goiz eta arratsaldez <65 dBA eta gauez <55 dBA
6.     22 eguneko epean EAEko 213-2012 Dekretuak (4) urte osorako onartzen dituen mugak gainditzen dira
7.     Etxe arteko patio irekiak ostalaritzako biltegi gisa erabiltzeak (Narrika kalean ikusi bezala) zarata gogaikarria eragiteaz gainera, ezarritako OCA neurriak gainditzen ditu gauez: 55,6 dBA bataz beste.
Udal araudiak debekatu egiten du patioak biltegi gisa erabiltzea.

 ___ ___ ___ ___ ___ ___
Ondorio nagusiak:
·       Aztertutako kokaleku guztietan bizitegi-guneetarako Udalak ezarritako zarata mugak gainditzen dira
·       Egungo zarata indizeak arriskutsuak dira Donostiako Parte Zaharreko bizilagunen osasunerako.
·       Sosegua eragozteaz gainera bizilekuaren bortxa-ezintasuna eta atsedenerako eskubideak urratzen dituzte (5)
·       Arauak arau, elkarbizitza eta elkarrenganako errespetua eten gabe oztopatzen dira (6)
Gomendioak:
·       Udalak berehala eta zorrozki eskuhartu beharko luke, EAEko kutsadura akustikoari buruzko Dekretuak (4) dioenari jarraituz.
·       Donostiako Parte Zaharra Babes Akustiko Bereziko Gune (Zona de Protección Acústica Especial) izendatu beharko litzateke, bertan ez baitira betetzen udal araudiak aurreikusitako kalitate akustikoaren helburuak (OCA)
-Araudiaren arabera, bide publikoan edo eraikinen kanpoaldean sortutako zarata, hiritarren elkarbizitzak eskatzen eta hurkoari zor zaion errespetuaren mugen baitan zaindu beharko da (6)
·       Ondorioz, Plan zonal akustikoa sortu beharko litzateke, helburu horiek bidezko epe batean lor daitezen, beharrezko neurri eta ekintzen bidez.
          -Ekintza hauek kutsadura akustikoa zuzendu eta aurreikusi beharko lukete           (bereziki ostalaritzak eragindakoa) globalki kudeatu ahal izateko bide    publikoaren kontsumo erabilera eta baita turismorako ostatuak ere.
          -Plan zonal honek ezinbestekoa lituzke bideragarritasun ekonomikoaren     azterketa, plangintza eta ebaluaketa (zarataren mapa zehatzak eta           ebaluaketa akustikoak)
          -Zarataren kontrol ardura dutenek, udaltzainek, unean uneko egoera ezagutu beharko lukete, eta kasu larrietan modu arin eta eraginkorrean jardun, zarata kaltegarriak ekiditeko
·       Plan zonalaren emaitzek zarata murrizteko balioko ez balute, eta OCA mailak berreskuratuko ez balira, aztertu beharrekoa litzateke Egoera Akustiko Bereziko Gune izendapena (Zona de Situación Acústica Especial)

Arazoa larria da:
Azterketa honek Parte Zaharrak bizi duen arazo larria berresten du, denborak areagotu duena. 
Udal Gobernuek ez dute konponbiderako neurririk hartu, nahiz eta erakunde publikoei dagokien ordenantzak betearaztea.
Araudiak zehazten duen kalitate akustikoa eskuratu nahi bada, egungo Gobernu taldeak ezinbestekoa du ekintza plan bat landu eta proposatzea, aintzakotzat hartuz PZB elkartearen proposamenak.


Donostian 2018ko martxoa
PARTE ZAHARREAN BIZI Elkartea







Aipatutako dokumentuak:
1. Gaueko aisialdiko arazoen diagnostikoa Donostian (Lotura)
2. Martxoaren 8an, Udalak zarataren indizeak hobetu egin direla azken bost urtean Donostian argitaratu du bere web orrian. Artikulua irakurtzen duena aisiak sortutako zarata ez duela neurtu (“zarataren foku hauek hartu dira kontuan: kaleetako eta errepideetako trafikoa, trenbideko trafikoa eta industria jarduera”), 2015eko txostena ahaztu egin duela ohartuko da.
3. Informe sobre el ruido del ocio en la Parte Vieja de Donostia-San Sebastián (lotura NOISMART)
4. DECRETO 213/2012 de 16 de octubre, de contaminación acústica de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que regula "actividades y obras sometidas a licencia, autorización, comunicación previa o declaración responsable"
"Evitar, prevenir o reducir los efectos nocivos de la contaminación acústica sobre la salud humana, el sosiego público y el medio ambiente"
(Las autoridades locales) "deberán extremar las medidas tendentes a paliar los efectos de la contaminación acústica de los locales en los que se instale cualquier actividad"
5. Sentencia del Tribunal Europeo de Derechos Humanos de 16 de noviembre de 2004, (lotura caso Moreno Gomez contra Reino de España)
6. Sentencia del Tribunal Constitucional 119/2001 (lotura)