2019/03/25

Parte Zaharrean Bizi elkartea eta Kaialde eraikinaren zesioa. Zenbait xehetasun.

 Parte Zaharrean Bizi elkartea eta Kaialde eraikinaren zesioa. Zenbait xehetasun.

Euskarazko testua ulertzeko zailtasunak badituzu itultzaile automatiko hauetako bat balia ditzakezu:

Puedes utilizar uno de estos traductores automáticos si tienes dificultades para entender el texto en euskera: 

Kaialde eraikina hamabi urtzez hutsik eman ditu. 2018ko irailaren hasieran auzoko Gazte Asanbladak eraikina okupatu eta bertan Gaztetxea martxan jartzeko proiektuari ekin zion. Horrez geroztik ekimen ugari garatu dira bertan, batzuk Gaztetxeko kideek sustatuta, auzoko bete eragileren bat sustatuta beste batzuk.

Kaialderen okupazioaren harira irailean idazki bat argitaratu genuen, non…

·     Auzoaren ekipamendu gabezia, beste behin, salatzen genuen

·     2014an Kaialde eraikinean Auzo Etxea eraikitzeko proiektu zapuztua gogora ekartzen genuen

·     Udalari proposatzen genion lan mahai bat eratzea (auzoko eragileak eta udal ordezkariak bilduko zituena) auzoko ekipamendu beharrei behingoz irtenbidea bilatzeko; eta bitartean Gaztetxea eraikitzeko proiektuan ziharduten gazteekin hizketan has dadin


Abenduaren bukaeran Udalak ebazpen bat onartu zuen eraikina ‘berreskuratzeko’ espedienteari hasiera emateko eta eskatzeko Kaialde eraikinaren erabiltzaileei jarduerak egiteari utz ziezaiotela edozein jarduera. Honen aurrean auzo elkarteak:

  • Udalari eta Hezkuntza Sailari idazki bat bidali zien non auzoak dituen ekipamenduen beharra azpimarratzen genituen ets eskatzen genien: “‘berreskuratzeko’ prozesua etetea eta eraikinaren erabilera-eskubidea auzoko eragileen esku uztea”


Egoera honen aurrean Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak honako hauek adierazi nahi ditu:

o   Zerbitzu publikorako eraikinak horretarako erabili behar dira. Eta Kaialde eraikina heziketa-, aisialdi- eta kultura-jardueretarako propio sortutakoa izanda, halako jardueretarako erabili behar da.

o   Agintari publikoen ardura da ondare publikoa zaintzea eta zerbitzu publikorako diren eraikinak horretarako erabiltzea, bai eta herritarren beharrei erantzutea, herritarren hitza entzutea eta haien ekimenak babestea ere.

o   Utzikeria da zerbitzu publikorako eraikin bat 12 urtez hutsik egotea eta hondatzen uztea.

o   Arduragabekeria da eraikin hori abandonatuta uztea, erreferentziazko lokal egonkorrik ez izateagatik auzotarron behar asko asetu gabe dauden bitartean.

o   Parte Zaharrak badu eraikin hori  ‘berreskuratzeko’ beharra; berez izan beharko lukeen erabilerarako berreskuratu, hain zuzen: heziketa-ez formala eta informala, aisialdia, kultura…

o   Erreferentziazko gure iraunkorra behar dugu auzoa biziberritzeko: auzo-bizitza sendotzeko, auzotarron elkarbizitza eta kohesioa indartzeko, auzogintza- eta kulturgintza-jarduerak garatzeko…

Eta oraingo korapiloari askabide eraikitzailea emateko eta Ikusirik oraindik ez dela definitu eraikin horren erabilera publikorako proiektu zehatzik, honako hau proposatzen diogu Udal Gobernuari:

o   Orixe Ikastolaren egoitza izan zen Kaialde eraikin hori ‘berreskuratzeko’ espedientea eta ekimenak bertan behera utz ditzan.

o   Kaialde eraikinaren erabilera-eskubidea auzoko eragileen esku laga dezan, bertan heziketa ez formala zein informaleko eta auzogintza eta kulturgintzako jarduerak garatzen jarraitzeko.

  • Parte Zaharrean auzogintzan, kulturgintzan, astialdian eta heziketa informal zein ez formalean diharduten beste zenbait eragilerekin  harremanetan jarri ginen auzoko ekipamenduez batera lan egiteko eta aipatu lan mahaiaren oinarriak jartzen joateko.

Urtarrilaren amaieran Alkatetzak bilera bat proposatu zigun gaiaz hitz egiteko. Bileran ekipamenduen gabeziek epe-ertain luzeko irtenbideez hitz egiteaz gain, Kaialde auzoko eragileen esku uztea eskatu genuen. Alkateak Kaialderen kudeaketa (behin-behin, adinekoentzako apartamentuen obrak hasi bitartean eta ‘cesion en precario’ formula baliatuz) auzo elkartearen esku uzteko aukeraz hitz egiteko prest zeudela adierazi zigun. 
Guk azaldu genion, hartzekotan, hartzailea ez zela izango auzo elkartea bera, auzoko eragileak elkarlanean baizik.  Hilabeteko epea eman genion elkarri ideia lantzen joateko.


Otsailean eta martxoan zehar elkarlanean aritu gara auzoko eragileak. Zesioaren inguruko irizpideak lantzeaz eta partekatzeaz gain, Auzoa Berreskuratu Eguna ekimena jarri dugu abian, otsailaren 23ko saio izan zen ekimen horren lehen emaitza eta laster izango dira berriak.

Bileratik hona harremanetan izan gara alkatetzarekin: eragileok idatziz helarazi dizkiogu udalari gure irizpideak, entzun ditugu udalaren proposamenaren nondik norako nagusiak. 

Orain proposamen zehatz eta artikulatu baten zain gaude, hitz egiten jarraitzeko eta auzoarentzat onuragarri izango den adostasun batera iristeko.

Prentsara ailegatu da zesioaren proposamenaren berri. Eta hobetsi dugu erantzuna auzo elkartearen izenean baino eragile guztion izenean ematea. Hau da auzoko eragileok egin dugun adierazpena: http://partezaharreanbizi.blogspot.com/2019/03/parte-zaharreko-eragileon-prentsa.html

Zenbait hedabidek jaso dute jada gure adierazpenaren berri.


Esan bezala, Alkatetzak agindu digun zesio akordio zehatzaren zain gaude hurrengo urratsak emateko. Jasotakoan eragileon aztertu eta erantzun bateratua emango dugu. Izango duzue horren berri. Espero dezagun laster izatea eta baikorra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario