2019/04/08

"Erraza da. Lehen hitza euskaraz" kanpainaren berri

Udalak duela hiru bat aste abian jarri zuen "Erraza da" ekimena. https://www.errazada.eus/ 

Ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko asmoa du:  bezeroen eta langileen arteko hizkuntza hautuak euskararen alde egin dezan sustatu nahi dute. http://www.donostiaeuskaraz.eus/merkatari/euskara-ikasi/sekzioak/erraza-da/lang/eu 

Parte Zaharreko  tabernetan garatzen ari dira ekimenaren lehen kanpaina, eta hurengoetan beste auzoetara zabaltzeko asmoa dute.

Kainpainaren xede zehatza hau da: "Ostalaritzan lan egiten duten pertsonak euskarara hurbiltzea eta bezeroek euskaraz eska dezaten ateak zabaltzea."


Horretarako hau proposazten diete langileei: "Egunean bi hitz ikasita, 3 hilabeteko epean, 200 hitz ulertzeko gai izan daitezen"



Hitz horiek ikas ditzaten hiztegi berezi bat banatu dute tabernako langileen artean. 




Ekimenean sartuta dauden tabernak identifikatzeko karteltxo hau prestatu dute. 
Gainera tabernako jabeek Hizkuntza paisaia- errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak:jasotzeko aukera badute 




Auzotarrok eragile aktibo izatea eta tabernetan euskaraz aritzea espero dute antolatzaileek 

No hay comentarios:

Publicar un comentario