2019/09/10

Abuztuko 31a kaleko SOTOKO gastrodenda salatu egin dugu


Ostalaritzako establezimendu bezala funtzionatzen duelako. Gainera, Santa Maria eliza aurreko eskaileretako "terrazaz" baliatzen dira edariak kontsumitzeko.


Produktu iberikoak eta edariak saltzeko lizentzia duelako soilik. 

Eta, batez ere, jadanik zapuztutako gunea oraindik gehiago hondatzen delako. 

Gune horren egoera jasanezina bilakatu da: Atariko zerbitzariek harmailetan eseritako bezeroei kopak ematen, atseden-orduetan masifikazioa, sekulako zarata, zikinkeria, irisgarritasun eza, uzten den beirarekin arazoak, etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario