2019/10/03

Lokal hau ez da zurea,ezta? Ba, kontuz ibili, norbait etorri eta erosi dezake zu kalean utzita


Gure bazkide den Agusek idatzia:

"Laister 9 hilabete beteko dira Rekalde uztera behartu gintuztela. Bizitzaren txorakeriak: Atzo bi gertaera eman ziren Pandoran. Eguerdian, Aldamar 32. eraikinetik kanporatua izan zen 92 urteko Bittor laguna bisitan etorri zitzaigun lehenbiziko aldiz. Poza handia eman zigun bera berriz ikusteak, nahiz eta nabarmen ahulago ikusi, noraezean bezala.
Hiru ordu beranduago Bittorren eta beste pertsona askoren egoeraren erantzule nagusienetariko bat Pandorako terrazan eseri zen. Jokin Errasti espekulatzaile profesionalaz ari naiz. Artatu zuen langileak ez zuen ezagutu, eta eskatutakoa atera zion. Nik, terrazan nengoela, ikusi orduko beregana jo nuen gure etxera ongi etorria ez zela esatera, modu onean. Espazio faltagatik eta jendea ez aspertzearren ezinezkoa egiten zait elkarrizketa osoa hemen botatzea. Baina para bat harribitxi konpartituko det zuekin: "dirua da jendea mugitzen duena" eta "orain arte errenta zaharrekin alde zaharrean bizi izan direnek jabeei eskerrak eman eta ixil ixilik alde egin beharko luketela" Errasti dixit. Ez naiz asmatzen ezta exajeratzen ari. Agurtzeko, ironiazko irrifar bat aurpegian zuela hauxe bota zidan: "Lokal hau ez da zurea,ezta? Ba, kontuz ibili, norbait etorri eta erosi dezake zu kalean utzita". 
Alde Zaharreko gazteok gogora ekarri ziguten Bertol Brechten esaldiak dioen bezala: "INJUSTIZIA EZ DA IZENGABEA IZENA ETA HELBIDEA DITUENEAN”

Hau da gure hiriaren suntsiketa berriaren errelatoaren lagin bat

Barkatuko didazue txapa, baina jendeak gauza hauen berri izan behar duela pentsatzen dut"

No hay comentarios:

Publicar un comentario