2020/11/23

Ongi etorri EUSKARALDIA Parte Zaharrera

 

Alde Zaharreko programazioa aurrera doa.



Hurrengo emanaldia bertso saioa izango da: azaroaren 28an, larunbata, 19:00etan, Plaza Berrian.

50 lagunentzako tokia izanen du. azeuskarabatzazpi@gmail.com helbidean eman dezakezu zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia adierazita. Youtube bidez ere jarrai dezakezu.

Animatu eta parte hartu!

Hemen duzue programazio osoa.



2020/11/07

6 urte zain! Anbulatorio berria noizko?

(gaztelaniaz hemen, en castellano aquí)

Parte Zaharreko anbulatorio berria behin eta berriz atzeratzen ari den proiektua da. Ez dago zalantzarik, udalak beste lehentasunak ditu eta bitartean, gure auzoak zain eta zain jarraitzen du.

Udal hauteskundeetako programetan proiektu hau lehentasun gisa aurkeztu dute sarri askotan eta hurrengo legealdian egia bihurtuko zela agindu izan digute. Lanen amaiera data jartzera ere, behin eta berriz ausartu dira. Zenbat aldiz atzeratu dute, ordea?

 

 Azter dezagun hemeroteka. 2013an, Bilduren udal gobernuak Arrandegi eraikina erabilera publikorako berreskuratzea erabaki ondoren, 2015eko maiatzean, EAJ-PSEko udal gobernu berriak kontzesionariarekin berriz negoziatu eta aurreko akordioa geldiarazi egin zuen. Ondorioz, eraikinaren azaleraren ia %50 kontzesionariaren esku utzi zituen (3.200 m2). Bien bitartean, anbulatorioari 2.185 m2 esleitu zitzaizkion eta kirol ekipamenduei 1.240 m2.

Merkataritzarako esleitutako 3.200 m2 horietatik, lehen solairuan, 820 m2 utziko dira oso garbi ez dagoen erabilera baterako (“Tokiko produktua eta euskal gastronomia sustatzeko proiektu baterako gunea”), ostalaritzarekin zerikusia izango duen gune baterako, alegia. Oraingoan ere, auzoaren beharrak baztertu eta interes pribatuak nagusitu dira. Beharra handia dela ikusita, auzoko eragile askok eta askok behin baino gehiagotan salatu dugu ez dugula ez non bildu, ezta gure jarduera non aurrera eraman ere. Tamalgarria da.

2016ko uztailean, udalak adierazi zuen 2019rako aurreikusten zuela anbulatorioaren lanen amaiera.

Urteak aurrera joan ahala, epe muga behin eta berriz atzeratu dute. 2018ko irailean agindu zuten 2019ko Gabonak baino lehen anbulatorio berria amaituta egongo zela eta kontsultak 2020an hasiko zirela bertan egiten. Horrekin batera, baserritarrei buruz zera esan ziguten, 2019ko uda baino lehen, kokagune berrian arituko zirela lanean.

Atzerapen hauen guztien azken kapitulua orain gutxi iritsi zaigu prentsaren bidez. 2020ko urrian esan berri digute 2023ko maiatzean zabalduko direla anbulatorioa eta kiroldegia.

Idatzi honen bidez, gure egonezina eta kezka adierazi nahi dugu. Noiz arte egon beharko dugu anbulatorio berriaren zain? Ez da onargarria Parte Zaharrean bizi garenok zain eta zain jarraitu beharra.

2020/11/03

Osasungintza publikoa defendatu

 

“Osasungintza publikoa defendatu” plataformak kontzentrazioa deitu du biharko, azaroaren 4an, asteazkena, 19:00etan, Parte Zaharreko anbulatorioaren aurrean, osasun publikoaren alde.

Errebindikazioarekin bat egiten dugu eta kontzentrazioan parte hartzera animatzen ditugu auzoko bizilagun guztiak.

 


La plataforma “Osasungintza publikoa defendatu” convoca una concentración para mañana miércoles 4 de noviembre a las 19:00 horas delante del ambulatorio de la Parte Vieja en defensa de la sanidad pública

Estando de acuerdo con la reivindicación, animamos a todas las personas residentes del barrio a participar en la concentración.

2020/09/23

Kalitatezko osasun publiko baten alde!



Osasunaren sektore publikoko langileak mobilizatzen ari dira lehen mailako eta ospitaleko arreta indartzeko premia eta beharra aldarrikatzeko, OSAKIDETZAn, eta Eusko Jaurlaritzak egin dituen murrizketen aurka, ahaztu egiten baitu osasun-arloan pertsonak, pazienteak edo langileak, direla arreta-zentroa.



2020/09/06

Ostegunean, 17:30ean elkarretaratzea. "Kaian bizi, jolas eta busti!!!"

Animatu. 
Eta deia zabaltzen lagundu.

Informazio gehiago: https://irutxulo.hitza.eus/2020/09/04/kaian-ezarritako-mugen-inguruko-azalpenaren-zain-daude-bizilagunak/

2020/09/03

"La ciaboga del desfase", por Piter Ansorena

Nos hacemos eco del artículo “La ciaboga del desfase” de nuestro vecino Piter Ansorena. Aborda cuestiones candentes sobre lo que acontece actualmente con relación al COVOD-19. Quienes le conocemos sabemos que nunca da “puntada sin hilo”. Con fina ironía y seriedad, expresa con claridad su opinión. Más allá del valor que nos merece a los demás, es indudable que anima a una reflexión personal y colectiva, por otra parte, muy necesaria, especialmente, en estos tiempos convulsos en donde surgen falsos profetas por todas partes.

LA CIABOGA DEL DESFASE 

José Ignacio Ansorena Miner 

La poeta-profeta Gloria Fuertes escribió: “La normalidad es una locura controlada”. Como para figurar en un libro de salmos laicos. Pero ¿cuándo pasó nuestra normalidad a ser una locura descontrolada? 

En los últimos meses se ha acusado a la juventud de ser responsable de la extensión del Covid-19. Que son inconscientes, tienen comportamientos inapropiados, extienden el virus entre los mayores... Pero los jóvenes no hacen sino repetir lo aprendido de nosotros. Son unos recién llegados a la vida y los mapas y guías que les hemos dado para moverse en ella son desastrosos.  Se da por normal que los chavales de quince años pasen la noche entera de juerga, que necesiten tomar alcohol u otras sustancias para pasarlo bien; que ese sea su principal objetivo, pasarlo bien; y que la mejor manera de conseguirlo sea el desfase



Los jóvenes no son culpables de nada. Los pobrecillos sufren la pérdida de principios educativos (los de casa, dejemos a los profesores en paz) en nuestra sociedad decadente. Se han convertido en el principal objetivo de los vendedores, los hemos hinchado para que sean buenos compradores y les hemos convencido de que necesitan lo que no necesitan.  Les hemos acortado la infancia y la adolescencia, como en las granjas avícolas de cría intensiva, para que los polluelos se conviertan rápidamente en pollos y pollas compradoras. Sorprende la cantidad de jóvenes que, a pesar de todo ello, siguen siendo trabajadores, juiciosos y solidarios.   

También se ha acusado al gremio de hostelería de estar en el origen de la  nueva extensión del virus. No es justo. Habría que hacer distingos, no son todos iguales. Algunas declaraciones de representantes del gremio han sido obscenas, porque les ha pasado como con la explotación de los bosques. Sabemos que, en nuestros territorios, conviene plantar hayas y robles. Pero su beneficio es de plazo largo. Algunos prefieren los pinos y eucaliptos, que traen ganancias más rápidamente. Cuando se producen grandes incendios, gritos de desesperación y todos hemos de pagar el desastre. La hostelería constituye un sector laboral dignísimo y necesario, que hace un gran servicio a la sociedad. Pero, entre nosotros, ha tenido un crecimiento desmesurado, a menudo despreciando los derechos de los vecinos, las rentas y los precios de los locales han subido hasta la estratosfera, muchos que deseaban fuertes beneficios en poco tiempo han invertido ahí... y el bosque se ha incendiado. 

Ahora deberemos comenzar con tareas que, antes de comenzar la pandemia dejamos sin realizar. No ha sido solo responsabilidad de los políticos, aunque nos suele gustar creerlo así. Ni de los ciudadanos. Ha sido consecuencia del empuje de los insaciables y del silencio de los demás. Va a haber tarea para todos. Los políticos deberán dejar de coser vistosos petachos en trajes ajados y, con mirada tan amplia como profunda, habrán de buscar arquitectos apropiados para construir el futuro sobre bases sólidas. También los ciudadanos deberemos pensar bien a quién damos nuestra confianza: tan solo al constructor que ofrezca buenos pilares.  A los charlatanes vociferantes, ni caso. 

Es momento para encaminar las relaciones económicas entre personas por nuevos caminos. Hemos visto qué da de sí llevar la codicia al extremo. Que aumente de forma desmesurada el número de pobres y el de ricos. Los que ganan miles de millones de euros, nunca realmente merecidos, viven en el mismo mundo que los más pobres. Lo que hemos llamado Derecho, en nuestra sociedad se ha transformado en Torcido, porque se asienta en bases profundamente injustas.  ¿Puede ser justo que una persona duerma en la suite de un hotel que cuesta 12.000 € por noche? Esta es una cuestión real. La locura descontrolada. Ese ha sido el modelo.   


Pronto se celebrarán la regatas de la Concha. Con ese motivo, en el barrio viejo de San Sebastián suele celebrarse la fiesta del desfase. No es la única. Me resuena la querida canción de  Txirri, Mirri eta Txiribiton que cantábamos hace tiempo: Itsas gaiztoan dihoan txalupak isurtzen duen kemenaz, jarrai ezazu zeure bidean, jarrai ezazu, ene laguna. Para hacerle caso necesitamos muy buenos timoneles, que cojan bien la ciaboga y nos ayuden a dejar atrás la pandemia del desfase.

2020/08/25

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Covid-19aren aurkako babes neurriak har ditzala bere atarietan turismo etxebizitzak, pentsioak eta ostatuak dituzten bizilagunentzat

Joan den uztailaren 6an, Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari idazki bat bidali genien auzo-komunitateetan aplikatu behar zituzten neurriei buruz galdetzeko. Izan ere, bertan, turismo-pisuen, pentsioen eta hostalen erabiltzaileek gainerako bizilagunekin elementu komunak dituztelako, Covid-19k kutsatzeko arriskuak gutxitzeko helburuakin.

2020ko abuztuaren amaieran, ia bi hilabete geroago, gure kale, auzo eta herrietan birusaren berragerpen garrantzitsu batekin, gure gestioen emaitza kezkagarria izan da: gure elkarteak eskatutako neurriak agintariek ez dituzte aztertu, ezta aplikatzea aurreikusi ere.

EUDELen eta ARARTEKOren parte-hartzea ere eskatu genuen, baina legezkotasun administratiboaren eta erakundeen arteko eskumenen armiarman sartuta gaude.

  • Donostiako Udalak erantzun du ez duela eskumenik auzo-komunitateetan neurriak antolatzeko, eremu pribatua baita, Jabetza Horizontalaren Legearen babesean.
  • Eusko Jaurlaritzak mota horretako establezimenduetarako barne-gomendioak aipatzen ditu, eta erabiltzaileei bakarrik eragiten die.
  • EUDELek esan du gaia oso garrantzitsua dela, baina ez duela eskumenik arlo horretan, eta Eusko Jaurlaritzari dagokiola.
  • ARARTEKOAK Administrazio Prozeduraren Legera jotzen du, eta gogorarazten digu administrazioek hiru hilabeteko epea dutela egindako eskaerak ebazteko. Eta eskaera Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeriora bidaltzeko iradokitzen digu.
  • Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak erantzun digu gai hori Eusko Jaurlaritzaren eskumena dela.

Oso larria da herritar gehienak babesik gabe egotea. Birusarekiko esposizio-maila handituz doa, datuek horrela adierazten dute. Eta ebidentzia argi eta garbi bat badago, hartutako neurri eta protokolo guztiak turismo-ostatuen erabiltzaileak babestera soilik bideratuta daude.

Eta galdera hau egiten diogu geure buruari: Eusko Jaurlaritzak nola pentsatu zuen, egonaldi-egun gutxi batzuetara jatorrizko herrialdera itzultzen diren pertsonei kutsadura-agerraldiak arakatzea? Nola bermatuko ditu bere komunitateetan era guztietako ostatu turistikoekin bizi diren milaka eta milaka pertsonen segurtasuna eta osasuna?

EUDELek ez du eskumenik izango, baina arazoak EAE osoari eragiten dio. Donostiako Udalak ez du eskumenik arlo honetan, baina alkatea EUDELen dago eta bere alderdikide da erakunde honen burua eta, seguru asko, EAEn gobernatuko duen alderdiarena.

 

Nahikoa da!. Eusko Jaurlaritza, dagoeneko neurriak eskatzen ditugu!

2020/08/12

Iniciativa vecinal para recuperar el uso y disfrute del Muelle y el Náutico

Tras conocer la prohibición del Gobierno Vasco del baño en el Muelle y el Náutico, vecinas y vecinos del Muelle y la Parte Vieja donostiarras y/o habituales usuarias de esos espacios, han puesto en marcha diferentes iniciativas: 

  1. Solicitar una reunión con la Dirección de Puertos del Gobierno Vasco.
  2. Recoger firmas de apoyo. 
  3. Y colocar pancartas de denuncia.   

Manifiestan que, como consecuencia de las medidas restrictivas puestas en vigor últimamente por el Gobierno Vasco, “se vive una situación insostenible, sin espacios de juego y ocio para la población infantil, con la prohibición de actividades de larga tradición en la vida del Puerto y aledaños: baño, pesca, etc.”

Y defienden la convivencia equilibrada de usos y espacios en el Muelle y el Náutico porque, “además de garantizar el derecho irrenunciable de la ciudadanía al disfrute de estos, mantiene viva su historia…”


En el enlace siguiente, se accede al formulario para firmar y apoyar una entrevista con la Dirección de Puertos y Asuntos Marítimos del Gobierno Vasco en Donostia "para abordar la problemática del Puerto y aledaños y colaborar en la búsqueda de soluciones."

Sólo hay que clicarlo, rellenar los espacios obligatorios y enviar el formulario.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe_zfh9qehOm2cKJvwTnz5BTrdBdES90kGelKTg2UKRR4Px2A/viewform?usp=sf_link

La prohibición del uso y disfrute de los espacios del Muelle y el Náutico cabría interpretarse también como parte del proceso de privatización, mercantilización y turistificación de la Parte Vieja, como parte de la agenda que los gobiernos de Donostia y de la Comunidad del País Vasco impulsan y planifican desde hace tiempo.

Sin embargo, deseamos que tan solo sean medidas coyunturales adoptadas por las consecuencias del Covid-19.



2020/07/16

Euskaraldia Parte Zahareko eragileen bilera. Asteazkenean (uztailak 22), 18:30ean. Arranon

Hemen auzoko euskara batzordearen mezua:

Kaixo denoi!

Aurten Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango dugu, eta Euskal Herri mailako ekimen eredugarri honen aurrean, nola ez auzoan ere martxan jarri gara.

Horretarako, auzoko eragileengana jotzen dugu, zeuek ere, gurekin batera, parte har dezazuen.

 UZTAILAREN 22
AN ARRATSALDEKO 18:30ETAN ARRANON EGINGO DEN BATZARRERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU

Aurtengo euskaraldiak eragileengan fokoa jarriko du, beraz ezinbestekoa da eragileen parte hartzea.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan

Alde zaharreko euskara batzordea




2020/07/08

COVID-19: SEGURTASUNA AUZO KOMUNITATE GUZTIETAN


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die neurriak har ditzatela, lehenbailehen, Covid-19ren kutsatze-arriskuak gutxitzeko, gainerako bizilagunekin elementu komunak dituzten etxebizitza turistiko, pentsio, ostatu eta ostalarien komunitateetan. 

Eta eskaeraren kopia bidali die EUDELi eta ARARTEKOARi, xede horrekin esku har dezaten, bai eskatzen ditugun segurtasun-neuriak har daitezen, bai EAEko udalerri guztietara zabal daitezen. 

Hau da egindako eskaera:

Pese a que el estado de alarma finalizó a las 0 horas del día 20 de junio, el riesgo de contagio y la posibilidad de que se produzcan nuevos rebrotes está presente.
Por ello, ante el reinicio de las actividades económicas, las autoridades fueron preparando una serie de recomendaciones y normas de obligado cumplimiento tanto sectoriales como generales para aplicarlas en el día a día. Se puede acceder a estos protocolos de seguridad y guías de buenas prácticas desde diferentes páginas[1]. Y así lo hemos hecho, buscando unas medidas específicas, higiénicas y organizativas, que ayuden a la prevención de riesgos en el caso de las actividades turísticas a las que se accede desde elementos comunes en Comunidades de Vecinos. Nos referimos a los pisos turísticos, pensiones, hostales y hostels a los que para acceder a ellos se utilizan timbres, escaleras, ascensores, puertas de los edificios donde habitan vecinos.
Hemos buscado esas medidas y no las hemos encontrado. Sí existen guías de buenas prácticas para los establecimientos y trabajadores del sector turístico, directrices y recomendaciones para albergues y hostels, guías de buenas prácticas para establecimientos hosteleros, directrices y recomendaciones para la reducción del contagio en hoteles y apartamentos turísticos... Pero, en todos los casos, en todos, se habla de la actividad turística y de las medidas a tomar de puertas del establecimiento para adentro: medidas generales del centro, medidas de protección para el personal y para los clientes, requisitos de limpieza y desinfección, requisitos de mantenimiento, etc. ¿Es un olvido que hay establecimientos hoteleros que utilizan espacios comunes con el resto del vecindario; espacios por los que cada 2 o 3 días van rotando nuevos turistas y de los que nada se dice en las guías publicadas?
Ante esta carencia, Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea quiere conocer qué medidas considera el Ayuntamiento y el Gobierno Vasco se debieran contemplar y, en el caso de que no se hayan previsto ninguna, solicita ponerlas en marcha, urgentemente, para minimizar los riesgos de contagio por Covid-19 en todas las Comunidades de Vecinos donde viviendas turísticas, pensiones, hostales y hostels compartan elementos comunes con el resto del vecindario. 
Donostia, a 6 de julio de 2020



[1] departamento de salud de la CAV, de Osalan o del Ministerio de Industria, Turismo y Comercio

2020/06/16

"Auzoa, auzo" gida argitaratu du PZB auzo elkarteak

Elkarteak 4.000 gida baino gehiago banatu ditu Parte Zaharreko etxebizitza guztietan.
Gidan errespetatu beharreko joko-arauak jasotzen dira.
Auzotarrok jakin dezakegu gure eskubideak zeintzuk diren, eta egunero auzoan sortzen diren arazoen aurrean nola jokatu.

Gida euskaraz hemenPDF formatuan. Gida gaztelaniaz hemenPDFn.


ISSUUn euskaraz ikusteko hemen

ISUUn gaztelaniaz ikusteko hemen


2020/06/15

Auzoko tokiko merkataritza bultzatzeko kanpaina babesten dugu


Donostiako Udalak "tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina" bat jarri du abian, erosketa-bonuen sistema baten bidez. Bonu horiek "online" bidez erosiko dira, kanpainari atxiki zaizkion Donostiako saltokietan trukatzeko (ikus laukia).

Gure auzo elkartea, Parte Zaharrean Bizi, aspaldidanik ari da salatzen gure auzoa turismo- eta ostalaritza-konplexu handi bat bihurtu dela, eta bizilagunok gure eguneroko erosketak egiten genituen ohiko tokiko merkataritza tradizionala tabernek, jatetxeek, hotelek eta souvenir dendek ordezkatu dutela.

Badakigu, alarma-egoera baino lehen, Alde Zaharreko tokiko merkataritzak eta hurbileko merkataritzak zailtasunak izan bazituztela: Internet bidezko erosketak, alokairu handiko lokalak, erretiroagatiko jarduera-segidarik eza, Udalak orain arte merkataritza-mota horri laguntzarik ez ematea (ostalaritza eta azalera handiak sustatuz). Kontua da, arrazoi batzuk edo beste batzuk direla medio, azken urteotan ikusi dugula, ezinbestean, nola itxi diren saltoki asko eta nola ordeztu dituzten frankiziek, turismoari zuzendutako dendek eta ostalaritzarako biltegiek.

Koronabirusa izan daiteke geratzen zaigun tokiko merkataritza urriari akabera emango diona. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu tokiko merkataritzaren susperraldia babestea, bereziki larria den une honetan.

Baina ez dugu begi onez ikusten Udalak laguntza horiek (zuritze hutsa iruditzen zaigu gehienez, 1.600€ko laguntza ematea, hori ez baita krisia gainditzeko aski) tokiko merkataritzako enpresei ez ezik, frankizia edo inbertsio-taldeetako turismo eta ostalaritzako enpresei ere emango zaizkiela erabakitzea, nahiz bertakoak, nahiz nazioartekoak izan. Merkataritza tradizionalari eusten laguntzea ez da bateragarria hura ordezkatzen ari direnei ere laguntzearekin, ezin dira "tokiko merkataritzaren" zaku berean sartu.

Hala eta guztiz ere, Parte Zaharrean Bizi elkarteak kanpaina babestea erabaki du, beharrezkotzat jotzen baitu tokiko merkataritza bultzatzea, eta bat dator Udalarekin "plataforma global handien bidezko merkataritza elektronikoaren mehatxuaren aurrean, sektoreari babesa ematea, …" garrantzitsutzat jotzen duenan. Guk beste mehatxu batzuk ere gehituko genituzke, hala nola hiriko gobernuaren beraren erabakiekin zuzenean lotuta dauden azalera handiak ugaritzeko eta/edo handitzeko baimena.

Ondorioz, auzotarrek datorren urteko martxoaren 14a baino lehen erosketaren bat egiteko asmoa badute (kontsumitzeagatik ez da kontsumitu behar, noski), bonuak erostera animatu nahi ditugu, eta bonu horiek tokiko saltokiei benetan laguntzeko izan daitezela. Azken batean, bonuekin, edo bonurik gabe, gure aukera tokiko merkataritzan erostea ezan dadila.

Informazio gehiago, Udaletxeko web orrian: https://www.donostia.eus/home.nsf/0/9757DF78AFC8D351C1258574003B527B?OpenDocument&idioma=eus  

Erosketa-sistema
www.donostiamarketplaza.eus web orrian sartu eta zein establezimendutarako erosi nahi den aukeratu behar da. 20 €-ko balioa du, eta erosleak 14 € besterik ez du ordaintzen. Beste 6 euroak Donostiako Sustapenak ordainduko dizkio establezimenduari. Gehienez, bost bonu eros daitezke, dela establezimendu baterako, dela gehiagotarako, baina bonu bakoitza erosi den establezimenduan soilik erabil daiteke.

Bonuak maiatzaren 27tik abuztuaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira (ala agortu arte). Bonuak 2021eko martxoaren 14ra arte aldatu ahal izango dira.


2020/05/07

Parte Zaharra zaratarik gabe, bideoak grabatuko dituzu?

Parte Zaharra zaratarik gabe bizitzea nolakoa den erakusten duten adibideak behar ditugu, alarma egoera dela-eta isiltasuna dagoela aprobetxatuz. Horretarako erabili zuen mugikorrak.

Zuen bideoak bidali:
proyectos@noismart.com
Whatsapp: 688 775 245

2020/05/06

Osasunaren eta espazio publikoaren defentsan, donostiarren eskubide kolektiboa delako


Parte Zaharra, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Gros, Ulia, Egia, Amara Berri eta Aieteko auzo elkarteak, Bera-Bera Elkartea eta Bizilagunekin Plataformako elkarteak beherago irakur daitekeen Manifestua argitaratu dugu. Eta berariaz eskatu zaie alkateari eta hiriko kaleetan osasuna eta segurtasuna bermatzeko ardura duten zinegotziei, donostiarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko hartu nahi dituzten neurri eraginkorrak publikoki zehaztu ditzaten, arlo horretan ditugun oinarrizko eskubideak urra ez daitezen.


Osasunaren eta espazio publikoaren defentsan, donostiarren eskubide kolektiboa delako

Koronabirusak eragindako krisia dela eta, erakundeek herritar guztien osasuna babestera bideratutako erabakiak hartu behar dituzte, lehentasunez.

Krisi honen ondorioek (osasun, ekonomia, gizarte… ondorioek) luze iraungo dute, eta “normaltasun berriak” herritar guztiengan eragina izango du eragina.

Osasun-alarma indarrean dago oraindik, jarraitzen dugu; eta ordu gutxi batzuk daude paseatzera ateratzeko. Datozen asteetan pertsonen arteko distantziak bermatzen jarraitu behar dugu, gure osasuna babesteko.

Hedabideen bitartez izan dugu ostalaritzako presio taldeek estatuan abian jarri duten kanpainaren berri: terrazen espazioa handitzea, ordutegia luzatzea eta ordenantzak malgutzea eskatzen ari dira.

Osasun arrazoiak direla medio aforoak murriztuko direnez, terrazak handitu nahi dituzte; metro koadro gehiago nahi dituzte. Espazio publikoa abandonatuta balego bezala, erabilerarik gabeko espazio bat balitz bezala, norbaitek kolonizatu eta bere mahaiak hantxe jarri zain balego bezala.
Espazio publikoa guztion espazioa da, ez soilik joan-etorrietarako bide bat; orobat da eskubide kolektibo bat, ezinbestekoa elkarrekin erlazionatzeko, pertsonen arteko harremanak sortzeko, komunitatearen, auzoaren, parte garela sentitzeko.

Arduragabekeria galanta da bezeroek distantzia sanitarioa bete dezaten terrazen tamaina handitzea eskatzea, eta, aldi berean, sektoreak ez ikusiarena egitea terrazak handituz espazio fisikoa murrizteak hiriko biztanleen eta auzo eta kaleetan ibili behar dugunon osasuna eta segurtasuna bermatzeko eragingo dituen eragozpenei.

Ez da onargarria erabilera pribatuaren mesedetan terrazak handitu nahi izatea, espazio publikoa murriztuz –lehen ere nahiko mugatua baitago–. Are gutxiago, kontuan hartuta espazio gehiago okupatzeko asmoak herritarren osasun eta segurtasunerako eskubidea urratzen duela.

Ez al dira jabetzen ostalaritzako establezimenduen barruan ezartzen den distantzia sanitarioa errespetatu beharra dagoela kalean ere? Atarietatik sartu-irtenak egiteko 1,5 metro behar ditugula bizilagunek, eta terrazek tarte hori errespetatu beharko dutela (gaur egun ordenantzak baimentzen dituen 60 cm-en ordez)? Tartea utzi behar dela kalean bi lagunek elkar gurutzatzean distantzia sanitarioak errespetatu ahal izateko, horretarako terrazetako mahaiak kendu beharko balira ere?

Udalaren erantzukizuna da interes orokorra defendatzea eta herritarren osasuna zaintzea. Haren betebeharra da gure kale eta auzoetan pertsonen arteko distantzia errespetatu ahal izango dela bermatzea. 

Hori guztia kontuan hartuta, behean sinatzen dugun auzo elkarteek Donostiako Udalari eskatzen diogu:
1.                 Ez ematea terrazek espazio gehiago okupatzeko baimenik.
2.                 Ez ematea ostalaritzako ordutegiak luzatzeko baimenik.
3.                 Ez malgutzea espazio publikoa okupatzeko ordenantzak.
4.                 Bermatzea oinezkoentzako espazioak dagokien distantzia sanitarioa errespetatzen dituela.

Donostian, 2020ko maiatzaren 6an

AGIRI HONEN SINATZAILEAK:

PARTE ZAHARREAN BIZI AUZO ELKARTEA,
AAVV LANTXABE-AIETE,
AAVV IZBE-Intxaurrondo
AAVV Harripe Herrera-Altza
AAVV Egia Bizirik
AAVV Hondarpe-Gros
AAVV Amara Berri
AAVV Ulia
Agrupación de Comunidades Bera-Bera
Eta Bizilagunekin plataforma

2020/04/26

¡No queremos que nuestras calles se conviertan en bares al aire libre!


Desde hace días se oía el runrún. Ahora se ha confirmado. Los grupos de presión hosteleros, quieren aumentar el espacio de las terrazas, ampliar su horario y flexibilizar las ordenanzas.
Lo justifican en que las medidas para evitar el contagio del coronavirus van a conllevar una reducción del aforo de sus locales y una difícil situación para sus negocios. Ante el cúmulo de incertidumbres tras el confinamiento, es posible que así sea para la hostelería. Como probablemente ocurrirá también con cualquier otro sector: industrial (PYMES y grandes empresas), servicios, comercio, cultura, deportes, financiero, administración, sanitario, medioambiental, agrario, cuidados (residencias, domicilios…), etc. 
Todos vamos a quedar tocados y todos vamos a tener que adaptarnos a las medidas sanitarias que nos impongan. Como de hecho ya están los miles y miles que han quedado en la calle por ERTEs o han sido simplemente despedidos. Como de hecho ya hay un “ejército de invisibles”, que no tienen quien les represente, porque esas mujeres se dedicaban a la limpieza o porque han dejado de cuidar a miles de personas mayores en sus domicilios, sin contratos que les amparen. Son miles las personas que no tienen ya ingresos ni para comer, como estamos comprobando en todos los barrios de la ciudad. Sí, habrá que repensarse, aprender, reinventarse, pero no a costa de hacerse dueños de más espacio público en nuestros barrios. Esta pandemia nos ha interpelado a todos. También a la patronal de la hostelería que lleva diez años sin querer firmar un convenio que mejore las condiciones laborales de sus trabajadores.
Seguimos confinados en nuestras casas, soñando, sobre todo, con el día en que podamos bajar a la calle, a pasear, a ver el mar, ir al muelle, o a Urgull… para encontrarnos con nuestros amigos y vecinos, para preguntarles qué tal están, para contarnos anécdotas, para poder pasarnos un brazo por la espalda (¿cuándo lo podremos hacer?). Y, sí, algunos también soñamos con el día que podamos tomarnos un pote y un pintxo, o comer en un restaurante, al igual que ir a la peluquería, a una charla, a una concentración, a comprar un libro o ropa, a un concierto, a un partido, al cine, etc. Pero, no soñamos, precisamente, con ver que el espacio de las terrazas aumente, que las pocas plazas públicas que nos quedan se reduzcan aún más, que las estrechas calles de la Parte Vieja empequeñezcan aún más y que, en definitiva, nuestras calles se conviertan en bares al aire libre. 
El espacio público, el espacio de todos, es un derecho colectivo y no solo es necesario para trasladarse de un sitio a otro. También es necesario para interrelacionarse, para establecer lazos entre personas, para crear sentimientos de pertenencia a la comunidad, al barrio. Y la ocupación masiva actual del espacio público por parte de la hostelería lo dificulta. La Parte Vieja tiene la consideración de zona saturada de establecimientos hosteleros desde hace 20 años, pero ello no fue impedimento para que el Ayuntamiento autorizara que la actividad hostelera creciera en la calle con las terrazas. ¡Y todavía quieren más!
El coronavirus ha dejado en evidencia las debilidades de nuestro modelo de sociedad. Estamos consumiendo solo lo necesario y se ha producido una crisis sin precedentes. Desde la reclusión en nuestras casas nos estamos preguntando por nuestro sistema de valores, ponemos en duda muchas cosas de nuestro modelo económico, productivo y social. Lo hemos leído en artículos y en WhatsApp. ¿Vamos a repetir los mismos errores? Pues es lo que los grupos de presión hosteleros pretenden, la huida adelante por la misma senda. Nos hablaban de su fortaleza, de la importancia del sector por su peso en el PIB, de la riqueza que crean. Pero no de la precariedad, los horarios y los salarios del sector. La pandemia ha dejado en evidencia, igualmente, sus debilidades. La hostelería que ha trabajado con el cliente del barrio, con los de casa, sufrirá, pero es probable que salga antes adelante porque tiene una clientela fiel. Quienes se subieron a la burbuja de “Pintxolandia”, bajando calidades, repartiendo platos, encareciendo precios, deslumbrados por el dinero del turista, lo tendrán más difícil por el momento. Dar más metros cuadrados no es la solución. No podemos salir de esta crisis para volver a la misma situación anterior al estado de alarma e, insistimos, repetir los mismos errores.
Por último, la Asociación de Vecinos recuerda que la distancia sanitaria que se vaya a establecer dentro de los establecimientos hosteleros debe respetarse también fuera, en la calle. Para entrar y salir de nuestros portales los vecinos necesitaremos 1’5 metros libres, que las terrazas deberán respetar (y no los 60 cm que la ordenanza permite). Y para transitar por las calles necesitaremos que haya un espacio libre mínimo de 3 metros para, en fila india, poder cruzarse de una manera segura con quien venga en la otra dirección. Ni qué decir del espacio necesario para, respetando la distancia de seguridad, poder quedarnos a saludar y charlar con los amigos y conocidos. 
Es responsabilidad del Ayuntamiento garantizar la salud de la ciudadanía y su primera obligación es readecuar el tamaño de las terrazas con ese fin, pero no para ampliar los metros de ocupación, sino para reducirlos.
¡Ni un metro más de espacio público para la hostelería!

¡Por una nueva regulación de las terrazas en Donostia para preservar el espacio público como un derecho colectivo!

2020/04/01

COVID-19: turismo ostatua ixteko eskaera, gainerako bizilagunekin zerbitzu komunak partekatzen dituzten atarietan


Parte Zaharrean Bizi, Egia, Ulia, Herrera, Altza, Aiete, Intxaurrondo, Bera-Bera auzoetako auzo-elkarteak, Bizilagunekin plataforma, Iruña eta Bilboko Hirigune Zaharretakoak, eta Espainia elkarteen 36 federazio (guztira, 600 baino gehiago), atzo, martxoak 31, Osasun Ministerioari eskatu genion: martxoaren 23ko eta 30eko ministro-aginduak aldatzea, eta auzo-elkarteetako beste egoiliar batzuekin zerbitzu komunak partekatzen dituzten turismo-ostatu guztiak (turismo-etxeak, hostalak eta pentsioak) ixteko agintzea, larrialdi-egoeran COVID-19 delakoaren osasun-arriskua zabaltzeko iturri izan baitaiteke.

Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Garraio Ministerioak, martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren bidez, 1. eta 2. artikuluetan, turismo-ostatuaren zerbitzua irekitzeko baimendu zien funtsezko jarduera eta lekualdatzea duten taldeei, hala nola, osasun-zerbitzuak eta mantentze-lanetako langileak, edo beste pertsona batzuk artatzeko lekualdatu behar diren pertsonak, estatuko segurtasun-kidegoetatik edo hornidura- eta garraio-lanak egiten dituztenak.

Baimenak ez du kontuan hartzen turismorako etxebizitza baimendu batzuk bizitegitarako etxebizitzak direla, turismo etxebizitza bihurtutako bizilagunen komunitateetan. Ez eta, pentsio eta ostatu askoren ondoan, ez dutela sarbide independenterik, bizitegi-erabilerako etxebizitzetan elementu komunetarako sarbidea partekatuz gainerako bizilagunen ondoan (ataria, sarrera, eskailera-burua, igogailua, eskailerak, etab.).

Osasunaren ikuspegitik, neurri hori zentzugabekeria da. Koarentena- eta isolamendu-garaian, arriskua duten biztanleekin etengabe harremanetan dauden pertsonei baimena ematea, gainerako bizilagunekin zerbitzu komunak dituzten apartamentu turistikoak, hostalak eta pentsioak eskuratu ahal izateko, guztiz temerarioa da.

Gainera, COVID-19 izurriteak eragindako osasun-krisi betean, kezka adierazi nahi dugu etxebizitza turistikoek (horietako asko legez kanpokoak dira) alarma-dekretuak ezartzen dituen mugikortasun-kontrolak eta -murrizketak erabiltzen eta saihesten jarraitu behar dutelako, baita jarduera gauzatzeko salbuespen mugatuak ere.
Alarma-egoerak ezartzen duen mugigarritasun-murrizketaren ondorioz, bizilagunen artean benetako kezka sortu da: turismo-pisuak, turismoaren diru-sarrerak gutxitzen direnean, jarduera klandestinoen, legez kanpokoen, debekatuen edo delituzko jardueren gune bihurtzen dira, eta osasun-arrisku larria sortzen dute bizilagunentzat, gure komunitateetako eremu komunetan pertsona ezezagunak dabiltzanean.
Hoteletan, aparta-hoteletan, ostatuetan eta pentsioetan plaza hutsak daude, aparteko sarrera dutenak, ostatua behar duten pertsonei laguntzeko.


Horregatik guztiagatik, aipatzen diren auzo elkarteek erabaki dugu idazki bat igortzea Osasun Ministerioari, honako hau eskatuz:


1. Funtsezko zerbitzu gisa kentzea turismo ostatuko edozein modalitate (turismo etxea, ostatua edo pentsioa), baldin eta bertan bizi direnen eta ostatu turistikoen erabiltzaileen artean elementu komunak badaude.

2. Ministeritza-agindu bidez espresuki adieraztea ostatu-zerbitzua, alarma-egoerak iraun bitartean, egoiliarrek eta erabiltzaileek elementu komunak ez dituzten ostatuetan eman behar dela.

3. Espresuki adieraztea bidezkoa dela turismoko ostatuak ixtea, haien izena edozein dela ere, egoiliarren eta erabiltzaileen artean elementu komunak badituzte.

4. Orain arte, ofizialki 9.000 pertsona hil direla Espainiako Estatuan, COVID-19 gaixotasuna dela eta. Gaixotasun hori oso kutsakorra da, eta, gizakien bizia dagoenean, erakundeei dagokie herritarren osasuna zaintzea.

2020/03/19

Aupa Piter!


Konfinamendu garaian, ezin ohi bezala jai egunetako goizetan diana jotzen ibili auzoko kaleetan barna.
Hala eta guztiz ere ez dio zitari huts egin Jose Inazio Ansorena txistulariak.
Aupa Piter!

Oharra: auzotar batek grabatutako bideoa, WhatsAppez jaso dugu.

2020/03/14

Koronabirusa, ZAINTZA_SAREa eratu dute zenbait auzotarrek.

Auzotar talde batek ekimen bikain hau jarri du martxan: COVID-19a dela eta arrisku gehien duen jendeari laguntzeko asmoz ZAINTZA-SAREa eratu dute. Laguntza behar duenak 617754839 telefonora deitu edo pzzaintzasarea@riseup.net idatz dezake.
  •  Janaria edo medikamenduak erosteko
  • Umeak zaintzeko
Lagundu nahi dutenei ere haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.


Un grupo de vecinos ha puesto en marcha una magnífica iniciativa: crear una red de cuidadi con el objetivo de ayudar a la gente más vulnerable con motivo del COVID-19.
Quien necesite ayuda puede llamar al 617754839 o escribir a pzzaintzasarea@riseup.net

Tambien animan al vecindario a participar en la red solidaria








2020/03/01

Parte Zaharreko 15 eragileren adierazpena: Udalak Kijera Gaztetxea itxi eta auzobizitzarako ekipamendurik gabe utzi gaituela salatzeko.


Parte Zaharreko 15 eragileren adierazpena:

Udalak Kijera Gaztetxea itxi eta auzobizitzarako ekipamendurik gabe utzi gaituela salatzeko.

Auzo Erantzuna.

Gaztelaniaz: https://labur.eus/PZ-Ots29-Gazt




Gure auzoan behar handiak ditugu

Alde Zaharrak dituen behar eta gabeziak ez dira oraingoak. 2019ko otsailaren 23ko adierazpenean hauxe esaten genuen:
Parte Zaharrak, pairatzen ari den bilakaera dela-eta (turistifikazio masiboaren ondorioak, auzotarren alde egitea eta biztanleen galera, adinez zahartzea…), bere izaerari eta auzo-bizitzari eutsi eta indartzeko premia larria du eta horretarako, besteak beste, adin ezberdinetako auzotarrok  elkartzeko, eztabaidatzeko, sortzeko eta harremanak saretzeko ekipamenduak behar ditu.
Ez dugu erreferentziazko gune egonkorrik auzo-bizitza bideratzeko ezta auzogintza, kulturgintza eta heziketa ez formal zein informaleko jarduerak garatzeko ere. Gune horien bila egindako ibilbidea luzea da eta beti oztopo berarekin egin dugu topo, erantzun bera eman digute behin eta berriz: Alde Zaharrak ez duela honelako eskaintza berma dezakeen eraikinik. (…)
Eta egunez egun auzoak bizi duen egoerak okerrera egiten segitzen duela uste dugu. Etxebizitzen prezioek gora eta gora jarraitzen dute, turismoari eskainitako eraikin osoak ugaritzen ari dira, betiko denda eta  taberna ugari itxi beharrean, negozio pribatuak irentsitako espazio publikoa gero eta handiagoa, eraikin publikoetan ez dago sekula auzo erabilerarako tokirik (Bretxa, San Telmo, Moilako Portaviones eraikina, Santa Teresa…). Gentrifikazioaren gaitzak jota dago auzoa.

 

Auzoak Kijera Gaztetxea eta Kaialde eraikina behar ditu

Egoera honen erdian, Kijera Gaztetxea, bere neurrian, auzoak ekipamenduetan dituen gabezia kronikoei erantzuten aritu da azken bi urteotan.
2018ko irailaz geroztik, Kijera Gaztetxearen inguruan sortutako ekimenak eta dinamikak auzotarron zenbait premia (gazteonak, bereziki) asetzen ari ziren eta Alkatea zesioaz hitz egiteko prest agertu zenetik elkarrizketa bideari ekin genion. Horretarako, auzoko hainbat eragilez osatutako mahaia izan da udalarekin elkartu eta akordioa lantzeaz arduratu dena.
Azken hilabeteotan auzoko lan mahaiaren eta udal ordezkarien artean sortutako elkarrizketa prozesuan emandako pausoak kontuan hartuta, zesio-akordiorako baldintzetan adostasunera ailegatzen ari ginela ematen zuen, ekimen eta dinamika horiek kontsolidatzeko aukera irekitzen ari zela baitzirudien.
Bide malkartsua zirudiena, beraz, leuntzen ari zela ematen zuen 2019ko uda hasieran eta akordio duin baterako baldintzak izan zitezkeela pentsatzen hasi ginen auzoko eragileok; egia esan, zesio akordioaren zirriborro baten inguruan adostasuna lortua genuela zirudien.

Udal Gobernuak hitza jan du. Elkarrizketa eta lankidetza zapuztu

Auzotarron batzarraren ordezkariok bilera eskatu genion Udal Gobernuari Kijera Gaztetxean sortu berria zen arazo baten berri eman eta irtenbide egokiena elkarren artean bilatzeko. Bilera abenduaren 23an egin genuen, alkatetzako bi ordezkari eta lan mahaiaren zenbait kide elkartu ginen.
Bileran, egoeraren berri eman genien udal ordezkariei eta arazoaren ebazpena udalaren esku uztea egokiena zela ikusi genuen. Udalaren esku hartzea errazteko Kijera Gaztetxearen giltzak utzi genizkien udal ordezkariei eta haiek baieztatu eta berretsi zuten arazoa konpondutakoan giltzak bueltatuko zizkigutela. Gainera, Kijera Gaztetxeko kideak haien ohiko dinamikei berrekin ahal izango zietela eta Kaialde eraikinaren zesioa aztertzeko prozesuarekin aurrera jarraituko genuela ziurtatu ziguten agendan aurreikusita genuen urtarrilaren 14ko bileran, hain zuzen.
Urtarrilaren 14ko bileran, Gabinete Buruak adierazi zigun udalaren jarrera erabat aldatu zela eta ordurarte adostear zegoen eraikinaren zesioa bertan behera geratzen zela. Kaialde eraikinak egitura arazo larriak zituela adierazi zigun eta arazo horiek ezinezko egiten zutela Kijera Gaztetxeak bertan jarraitzea eta bukatutzat ematen zuela azken hilabeteetan lantzen aritu ginen zesio-akordioaren bidea. Halaber, esan ziguten arazo tekniko horiek zeintzuk ziren zehaztasunez azalduko zizkigutela otsailean egingo genuen bilera batean (udal teknikariak behin betiko txostena amaitutakoan) eta aipatutako txostena otsaileko bilera horretan erakutsiko zigutela.
Udalaren erabaki horrek eta bozeramaleak erakutsitako jarrerak proiektu horren inguruan piztutako espektatibak zapuztu egin ditu. Izan ere, bat-batean, udal ordezkariek (Gaztetxea hutsik zegoela eta giltzak eskuan zituela aprobetxatuta)  urratutako bideak itxi, itxaropenak zapuztu eta lankidetza-dinamika deuseztatu dituzte.
Kolpe bakarrean auzoa ezer gabe utzi dute eta, zoritxarrez, aurreikuspenik ezkorrenak bete dira, egindako bidea pikutara bidaliz.

Alkatetzak ez gaitu agindutako otsaileko bilerara deitu

Otsailak 29 ditu gaur, hileko azken eguna da, eta alkatetzak ez gaitu agindutako bilerara deitu. Hitza jan dute, berriz ere. Agindutakoaren kontra giltzak itzuli ez zizkigutenean bezalaxe.
Egoera larria da. Kijera Gaztetxea eta Kaialde eraikina galduta auzo bizitzarako tokirik gabe gelditzen da Parte Zaharra.

Aipatutako arrazoiak hitz hutsak dira, ez digute txosten teknikorik erakutsi

Giltzak ez itzultzeko eta zesio-bidea ixteko ustezko arrazoiak teknikoak omen dira. Txosten tekniko batek hori erakusten omen du, baina urtarrileko bileran ez ziguten behin-behineko txostena erakutsi nahi izan, eta behin betikoa erakusteko eta eraikinaren arazoak zehaztasunez azaltzeko agindu ziguten bilera ez dute deitu. Ez deitu, ez besterik esan ere.  Sinestu behar al diegu?

 

Udalari dei egiten diogu

Honenbestez, dei egiten diogu Udal Gobernuari okertutako bidea zuzendu eta abenduaren 23ko bileran hitz emandakoa bete dezan, Kijera berriz ere irekitzeko aukera eman eta lehenbailehen adostear genuen zesio-akordioa sina dezan.

Donostia, 2020ko otsailaren 29a

Parte Zaharreko eragile hauek (15) :
       Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
       Guardetxea
       Herria Elkartea
       Kresala Kultur Elkartea,
       Orixe Ikastolako Guraso Elkartea
       Haurguneko Gurasoak
       Kijera Gaztetxea
       Alde Zaharreko Gazte Asanblada
       Kale Lagunak Kirol Taldea
       Hotel + Ez
       Haraino astialdi taldea
       Arrano Beltza Euskaltokia
       Kai Harripe elkartea
       Euskal Jaien Batzordea