EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO
AUZITEGI NAGUSIAREN 1/2020 EPAIAREN BALORAZIOA, DONOSTIAKO UDALAREN
ORDENANTZARI BURUZKOA, TURISMOKO ETXEBIZITZA ERABILTZEA ETA OHIKO ETXEBIZITZAN
GELAK ALOKATZEA ARAUTZEN DUENA
Ez dago pozik egoteko
arrazoirik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren (JANen) epaiaren
ondoren.
Donostiako Administrazioarekiko
Auzien 3. Epaitegiaren bi epai kritiko aurkeztu ziren, zehazki, 2019-11-27ko
215/2019 eta 2019-12-9ko 223/2019 epaiak. Epai horiek zalantzan jartzen zuten
turismo-etxebizitzei buruzko udal-ordenantza. Epai horien arabera, udal-ordenantza
bat ezin da Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPN) ezarritako irizpidearen
aurka joan, alegia, hirugarren sektoreko jarduerak (turismo-pisuak) lehenengo
solairuetara (edo horiekin parekatutakoetara) mugatzen direla eta goiko
solairuetan ezin direla egon.
JANen epaian, auzitegiak ez dio
zuzenean erantzuten alderdi demandatzaileak eskatutakoari (turismo-pisuen
Ordenantzaren baliogabetasuna edo, bestela, artikulu jakin batzuena), baizik
eta HAPOren artikulu zehatz bat (8.4 artikulua) zalantzan jartzen du, demandan
eskatu ez zena.
8.4 artikuluak HAPOn
“aurreikusi gabeko” erabilerei eta HAPOn ezarritakoa une horretan aurreikusita
ez zeuden erabileretara zabaltzeko aukerari egiten die erreferentzia. Artikulu
horren arabera, udal-ordenantzek eraikinen erabilera analogiaz garatu, osatu
eta/edo doitu lezakete. Eta hori (HAPOk horretarako aukera ematea) da
epaimahaiak deusez jo duena. Epaian dio ordenantzak ez direla hirigintzako
erabilerak ezartzeko baldintzak eta lurzoruaren eraikigarritasuna ezartzeko
tresna arau-emaileak (Art. 75.3) ez erabileren definizioa (Art. 53). Bere
ustez, 8.4 artikulua “desplanifikazioa” gaitzen duen araua da, hirigintzako
erabileren sistematizazioa eta erregulazioa aldatzen duen ordenantza baten
bidez ahalbidetzen baitu, plangintza orokorraren edo bereziaren araua aldatu
gabe. Beraz, horregatik guztiagatik, JANk baliogabetzat jotzen du HAPOko 8.4
artikulua eta, ondorioz, turismoko etxebizitzei buruzko ordenantza.
Segurtasun juridikorik ezaren
egoera kezkagarria da, Udalak turismo etxebizitzak irekitzeko lizentziak eman
dituelako, deuseza den ordenantza baten arabera. Alkateak iragarri du epaia
errekurrituko dela eta, momentuz, turismo etxebizitzen ordenantzak indarrean
jarraituko duela. HAPOa aldatzeko denbora irabazteko modu bat.
Adierazitakoagatik, gobernu taldeak ez ditu HAPOren mugak mantendu nahi, baizik
eta aldatu egingo du, deusez deklaratutako ordenantzara egokitu dadin.
Horregatik guztiagatik,
kezkatuta gaude. Kezkatuta gaude Udalak nola egin zuen aurrera turismo-pisuen
erregulazioa (gaizki egindako lana, baliogabetutako ordenantza baten bidez),
eta kezkatuta gaude funtsarekin, HAPOn iragarritako aldaketekin.
Duela ia bi urte onartu zen
ordenantza; beraz, epai horiek aukera bat izan beharko lukete onartu zena
birpentsatzeko, hirian gertatzen ari denaren balantzea egiteko, baliogabetutako
ordenantzaren azalpen zatian iragarritakoa betetzen ari den ikusteko (ingurumena
babestea, hiriko bizilagunen atsedenerako eskubidea, etxebizitzetarako
hirigintza-erabilera hirigintza-antolamenduan ezarritako moduan gordetzeko
beharra, hiriaren dinamizazio ekonomiko eta sozialean interesa, eremu jakin
batzuetan gentrifikazio-prozesuak saihestea, etab.).
Parte Zaharrean Bizi Auzo
elkarteak balantzea egina du eta horregatik eskatzen dugu Udalak HAPOn egiten
dituen aldaketek hiru alderdi kontuan har ditzatela:
- Argiak eta, aldi berean, kuantifikagarriak izan behar dute hiriko eremu bat saturatutzat edo ez betetzat jotzeko irizpideak. Irizpideak ezin dira ez ilunak ez subjektiboak izan.
- Orain Indarrean dagoen HAPOren irizpideari eutsi behar zaio, bizitegitarako etxebizitzen gainean hirugarren sektoreko jarduerarik egon ez dadin. Edo, aldaketarik bada, Bilbon onartutakoaren antzekoa (turismo-pisuak lehen solairura mugatzen dira, eta bat atari bakoitzeko).
- Argi utzi behar da turismo-pisuen jarduera hirugarren sektoreko jarduera bada (Ordenantzak onartzen duen bezala, eta hala uste du gure elkarteak), bete beharreko baldintzak hirugarren sektoreko jarduerenak izan behar direla (intsonorizazioari edo irisgarritasunari dagokienez), eta ez bizitegi-erabilerako etxebizitza batenak.