2020/11/23

Ongi etorri EUSKARALDIA Parte Zaharrera

 

Alde Zaharreko programazioa aurrera doa.



Hurrengo emanaldia bertso saioa izango da: azaroaren 28an, larunbata, 19:00etan, Plaza Berrian.

50 lagunentzako tokia izanen du. azeuskarabatzazpi@gmail.com helbidean eman dezakezu zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia adierazita. Youtube bidez ere jarrai dezakezu.

Animatu eta parte hartu!

Hemen duzue programazio osoa.



2020/11/07

6 urte zain! Anbulatorio berria noizko?

(gaztelaniaz hemen, en castellano aquí)

Parte Zaharreko anbulatorio berria behin eta berriz atzeratzen ari den proiektua da. Ez dago zalantzarik, udalak beste lehentasunak ditu eta bitartean, gure auzoak zain eta zain jarraitzen du.

Udal hauteskundeetako programetan proiektu hau lehentasun gisa aurkeztu dute sarri askotan eta hurrengo legealdian egia bihurtuko zela agindu izan digute. Lanen amaiera data jartzera ere, behin eta berriz ausartu dira. Zenbat aldiz atzeratu dute, ordea?

 

 Azter dezagun hemeroteka. 2013an, Bilduren udal gobernuak Arrandegi eraikina erabilera publikorako berreskuratzea erabaki ondoren, 2015eko maiatzean, EAJ-PSEko udal gobernu berriak kontzesionariarekin berriz negoziatu eta aurreko akordioa geldiarazi egin zuen. Ondorioz, eraikinaren azaleraren ia %50 kontzesionariaren esku utzi zituen (3.200 m2). Bien bitartean, anbulatorioari 2.185 m2 esleitu zitzaizkion eta kirol ekipamenduei 1.240 m2.

Merkataritzarako esleitutako 3.200 m2 horietatik, lehen solairuan, 820 m2 utziko dira oso garbi ez dagoen erabilera baterako (“Tokiko produktua eta euskal gastronomia sustatzeko proiektu baterako gunea”), ostalaritzarekin zerikusia izango duen gune baterako, alegia. Oraingoan ere, auzoaren beharrak baztertu eta interes pribatuak nagusitu dira. Beharra handia dela ikusita, auzoko eragile askok eta askok behin baino gehiagotan salatu dugu ez dugula ez non bildu, ezta gure jarduera non aurrera eraman ere. Tamalgarria da.

2016ko uztailean, udalak adierazi zuen 2019rako aurreikusten zuela anbulatorioaren lanen amaiera.

Urteak aurrera joan ahala, epe muga behin eta berriz atzeratu dute. 2018ko irailean agindu zuten 2019ko Gabonak baino lehen anbulatorio berria amaituta egongo zela eta kontsultak 2020an hasiko zirela bertan egiten. Horrekin batera, baserritarrei buruz zera esan ziguten, 2019ko uda baino lehen, kokagune berrian arituko zirela lanean.

Atzerapen hauen guztien azken kapitulua orain gutxi iritsi zaigu prentsaren bidez. 2020ko urrian esan berri digute 2023ko maiatzean zabalduko direla anbulatorioa eta kiroldegia.

Idatzi honen bidez, gure egonezina eta kezka adierazi nahi dugu. Noiz arte egon beharko dugu anbulatorio berriaren zain? Ez da onargarria Parte Zaharrean bizi garenok zain eta zain jarraitu beharra.

2020/11/03

Osasungintza publikoa defendatu

 

“Osasungintza publikoa defendatu” plataformak kontzentrazioa deitu du biharko, azaroaren 4an, asteazkena, 19:00etan, Parte Zaharreko anbulatorioaren aurrean, osasun publikoaren alde.

Errebindikazioarekin bat egiten dugu eta kontzentrazioan parte hartzera animatzen ditugu auzoko bizilagun guztiak.

 


La plataforma “Osasungintza publikoa defendatu” convoca una concentración para mañana miércoles 4 de noviembre a las 19:00 horas delante del ambulatorio de la Parte Vieja en defensa de la sanidad pública

Estando de acuerdo con la reivindicación, animamos a todas las personas residentes del barrio a participar en la concentración.