2021/04/13

559 PISU TURISTIKO, GUTXIENEZ, LEGEZ KANPO GERATU BEHARKO LIRATEKE DONOSTIAKO UDALAREN PLAN OROKORRAREN ARABERA

Epaitegiek pisu turistikoen ordenantza bertan behera utzi ostean, Donostiako Udalaren errejistroan jasota dauden erabilera turistikoko 1272 pisuetatik %43,9 lehen solairutik gora kokatzen dira. Sinatzen dugun eragile sozialek errealitate hori salatzen dugu, eta Udal Gobernuari eskatzen diogu ez dezala aldatu Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) etxebizitza horiek legeztatzeko.