Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea orain dela
urte bete sortu zen eta gure lehen urteurrena ospatzeko modurik egokiena ikus
entzunezko parte hartzaile baten grabaketa izan zitekeela erabaki genuen. Auzoa
bizia eta sortzailea denez gero, “artista” asko bizi dira bertan eta haiekin
harremanetan jarri ginen auzotarrok ekimen honi forma emateko. Zinegileak,
aktoreak, musikariak, dantzariak eta auzotar asko lanean jarri eta Alde
Zaharrean ditugun behar eta arazoak nola islatu lantzen hasi ginen. Ikus
entzunezko alaia egin nahi genuela garbi genuen, koloretsua eta parte
hartzailea. Auzoak zer duen hobetzeko eta zer eskaintzeko erakutsiko duena,
dena musikak eta irudiak lagundurik.
Grabazio eguna iritsi da, ekainaren 2an,
igandea, izango da eta gauza handirik argitu nahi ez badugu ere, lau jende
errenka edo multzo abiatuko dira igande eguerdi honetan Konstituzio Plazara
(Plaza Berrira) beste hainbeste tokitatik. Lau multzo horiek lehen esandako
behar edo arazo horiek irudikatuko dituzte dantzak eta musikak lagundurik. Lau
errenka hauek Konstituzio plazan (Plazan Berrian) elkartuko dira grabazioa
bertan bukaera emanez.
Badago beraz, Alde Zaharrean zer ikusi eta
entzun igande honetan, eguerdian. Auzoak sortutako ikus entzunezko xumea bezain
dibertigarria.