Neguan 5,30etan ilunabartzen da eta
dagoeneko argiaren gabezia nabaria da Zuloaga
enparantzan, jolas-gunearen argi artifiziala gutxiegi baita. Hori dela eta,
Udalari tenporizadorearekin argi gehiago ipintzea eskatu diogu jolas-orduetan
ilunantzean ez egoteko eta, jolas-orduak bukaturik, argi indarra alferrik ez
gastatzeko.
2013/12/27
Zuloaga enparantzan argi gehiago behar dugu
2013/12/18
Ezin da anbulantzia pasa!
Toldoak gehitu direla edonork egiazta badezake ere
(hirigintza-arauak Parte Zaharrean toldorik eta apalik eskegitea galarazten
duenean) Udalak ez du ezertaz jabetu nahi.
Despistatuaren planta egiten du, zaintza, ikuskatze eta
zigortzeko betebeharrak alde batera utziz. Ez hori bakarrik, Parte Zaharrean
Bizik ez betetzeak idatziz salatu dituenean ez du erantzun edo etorkizuneko
Ordenantzaren zain dagoela erantzun digu Udalak (apalak eta toldoak Parte
Zaharrean eskegitea galarazten dituzten erizpideak etorkizuneko Ordenantza
horrek ez dituela aldatuko jakinik).
Esterlines kalean, 3 establezimenduk toldoak
(Boga-boga eta Intza), publizitate-arbel bat (Intza) eta bandera bat euskarrian
(“tu casa está aburrida”) ipini dituzte eta hauek zabalduta daudenean Anbulatoriora
ez dute anbulantzia iristen uzten. 2 aldiz, San Jeronimo kalera pazienteak
hurbildu behar izan du anbulantzian sartu ahal izateko!
Larrialdi-ibilgailuetako pasabidea ez da bermatzen eta hori, larria da oso. (ikusi salaketa)
2013/12/12
Donostiako mapa erradioelektrikoa
Donostiako mapa erradioelektrikoari buruzko
artezlan interesgarria aurkeztu zen asteartean, abenduak10, liburutegi
zaharreko kriptan. Telefonia mugikorreko antenen igorpenak neurtu dituzte eta
emaitzak plano batean marraztu dira. Europako Kontseiluaren Parlamentuko
ebazpenak gomendatutakoa (zentimetro koadroko 0,1 mikrowatt) gainditzen
dituzten neurketak gorriz margoturik agertzen ziren. Egoera kezkagarria da oso,
Parte Zaharra eta Zentroa (eta Donostiako zonalde gehiago) kolore horretan
ikusten baitziren. Azterlanaren arduradunak emandako datu bat aipatzearren: San
Juan kalean egindako neurketa 3,9 mikrowat/zm2-koa izan zen,
gomendatutakoari askogatik gaina hartuz.
Hurrengo urratsa, Udalak
telekomunikazio-antenak erregulatuko dituen ordenantza berria, osasunerako
arriskuak sahiestuko dituena prestatzea izan beharko da.
Artezlana argitaratu bezain
laster helaraziko dizuegu. Momentuz, informazio zabalagoa irakur daiteke honako
helbide honetan: http://gaur.donostia.org/udalak-lantalde-berri-bat-eratu-du-osasun-publikoaren-alorrean-prekauzioa-bermatuko-duen-antenen-ordenantza-berri-bat-egiteko/
El martes día 10 se presentó en la cripta de
la antigua biblioteca un interesante estudio sobre el mapa radioeléctrico de
Donostia. Se han medido las emisiones de antenas de telefonía móvil y los
resultados se han trasladado a un plano. Aquéllos que sobrepasaron las
recomendaciones europeas (0,1 microvatios por centímetro cuadrado) se pintaron
en rojo. El resultado es preocupante ya que la Parte Vieja y Centro aparecían
pintados en ese color. Por indicar uno de los datos que el encargado de
eleborar el proyecto dió: en la calle San Juan la medición realizada marcó 3,9 microvatios/cm2,
superando con mucho lo recomendado.
El paso siguiente es realizar una nueva
ordenanza que regule dichas antenas y reduzca los riesgos para la salud.
En cuanto se publique el estudio
os lo haremos llegar. Se puede leer una información más completa en el
siguiente link: http://gaur.donostia.org/es/el-ayuntamiento-crea-un-grupo-de-trabajo-para-redactar-una-nueva-ordenanza-de-antenas-que-garantice-la-precaucion-en-salud-publica/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)