Abenduan Zuloaga enparantzan argi gehiago ipintzea eskatu genion Udalari. Ilundu eta gero, pizten den argia oso ahula baita parkean jolasten jarraitzeko.
Baiezko erantzun azkarra eman du Udalak. Pozten gara eta eskertzen dugu. Honela izan dadin guztietan. Hona hemen erantzuna:
2014/03/21
Argi gehiago ipiniko du Udalak
2014/03/19
Mapa elektromagnetikoa
Antenarik ez! taldeak Donostiako erradiazio elektromagnetikoaren mapa bidali du. Parte Zaharrean jasotzen diren neurriak kezkagarriak dira. Hona hemen berriaren lotura
http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.htmlEl grupo Antenarik ez! ha enviado el mapa de radiación electromagnética en Donostia. Los niveles que se emiten en la Parte Vieja son preocupantes. Para leer la información:
http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.html
2014/03/13
Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen. Parte Zaharrean: Astelehenean, hilak 17; 19:00etan, San Telmon
Auzoak eta Herriak Donostia indartzen
Bilera irekia Alkate eta Zinegotziekin: 2011n egin genituen proposamenekin zer egin duten azaltzeko
Parte Zaharrean: Astelehenenan, martxoak 17, 19:00etan, San Telmon
2011ko Udazkenean Donostiako Udalak "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen I" prozesua jarri zuen abian.
Auzoetan bilerak egin eta auzotarren proposamenak eta eskaerak jaso zituzten. Erantsitako artxiboetan dituzue bilera horietan atera ziren ideiak:
- Saioen akta, euskaraz edo gaztelaniaz
- Argitaratu zuten egunkaria, euskaraz edo gaztelaniaz
Orain proposamen horiekin zer egin duten eta zer ez duten egin azaltzera datoz. Alkatea eta Udal Gobernuko kideak.
Bilera irekiak dira, denok gaude gonbidatuta.
Asteleheneko saio hau "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen II" prozesuaren 1. fasea izango da. Aurten beste bi fase izango dira:
- 2. fasea, Maiatzean: Analiasia eguneratu eta lehentasunak ezartzeko; hori da auzoko egungo egoera aztertu, eskaera eta proposamen eguneratuak edo berriak egiteko, eta horein artean lehentasunak finkatzeko
- 3. fasea, Urria-Azaroan: Udal Gobernuaren erantzun publikoa; hori da egindako proposamen horietatik udal gobernuak jakinarazi zeintzuk hartuko dituen aintzat eta nola sartuko dituen 2015eko aurrekoentuetan
Informazio gehiago webgune honetan: http:// auzoetaherriak.donostia.org/ index.php/eu/
hemen:
2014/03/10
Parketarrak: ordutegia egokitu egin dugu ...
Parketarrak, ordutegia egoki egokitu egin dugu:
iaz bezala 17:00etan eta 18:00etan hasiko gara.
(Eta asteazkenean eguraldi ona izango dugu!!!)- 3-5 urte bitarteko haurrei (eta haien familiei), ZABU ZIBU, 17:00etatik 18:00etara
- 6-9 urte bitarteko haurrentzat., TXIRRINTXON, 18:00etatik 19:00etara
2014/03/03
Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jardueren Agenda: 2014ko martxoa
Hemen duzue martxoko "Pintzatxuak" (Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jardueren Agenda)
Edo Hemen: Link issuu.com/pintzatxoak/ docs/14-03_pintzatxuak_agenda? e=7485769/6930075
Edo Hemen: Link issuu.com/pintzatxoak/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)