Jaisteko moduan hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/
2014/02/04
Otsaileko 'Pinzatxuak' agenda eskura
Haur eta Gazteeentzako Otsailean Parte Zaharrean izango diren ekintzak eta ekitakdien eskaintza jaso dugu 'Pinzatxoak' agendan. Hemen duzu:
Jaisteko moduan hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/ docs/14-02_agenda_ pintzatxuakpdf
Jaisteko moduan hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/
2014/01/22
Usain txarraren jatorria
Donostian hego haizea dagoenean usain txarra jasan izan dugu azken hilabeteetan. Nongoa ote zen galdetzen genion gure buruari. EGUZKI taldeak bidalitako postan argitu digu. Interesgarria izateagatik bere lotura eskegiten dugu:http://eguzkidonostia.
2014/01/08
Gaztelekua martxan da, probaldia egiten ari gara
Auzoko gaztetxoei aisialdi libreko gune bat (ordu libreetan goxo egon eta lagunekin elkartzeko toki bat) eskaintzeko asmoz lanean hasi gara: Gaztelekua martxan jarri dugu. Otsailaren 22ra arte probaldia egingo dugu. Gero, esperientzia baloratu, ondorioak atera eta aurrera jarraitzeko asmoz, noski.
Probaldian urtarrilaren 11 eta 25ean eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an irekiko dugu Gaztelekua (Abenduaren 14an eta 28an eta urtarrilaren 4an ere irekita egonda). 16:30etik 20:30era. 16:30etik 18:30era 11-13 urtekoentzako eta 18:30etik 20:30era 14-16 urtekoentzat.
Gaztetxoen eta haien gurasoen artean, auzolanean, eraikitzen ari gara Gaztelekua. Toki autogestionatua baita. Gaztelekuaren izaera definitzeko, erabilera-baldintzak eta arauak zehazteko hainbat bilera egin ditugu azaroan eta abenduan; gurasoek gure aldetik eta gaztetxoek haien aldetik. Bilera horietan zehaztutakoaren berri hemen ikus dezakezue
Gaztelekuko bazkide izan nahi duten gazteek eta haien gurasoek 'ohiko erabiltzaileen fitxa' bete behar dute, eta auzo elkarteko bazkide izan behar dute. Bazkide ez direnek ere, bazkide batek gonbidatuta, badute Gaztelekua erabiltzeko aukera.
Gaztelekuko bazkide izateko aukera irekia duzue. Animatu!
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Gaztelekura (larunbat arratsaldez) edo mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.comera.
Otsailaren erdialdean esperientzia baloratzeko eta aurrera jarraitzeko baldintzak zehazteko bilerak egongo ditgu. Parte hartu nahi baduzu mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.comera
Bestalde, Haraino astialdi taldeak ere erabiltzen ditu Gaztelekuko lokalak. Bi Ostiralean behin. Bi talde elkartzen dira, Harainoko hezitzaileek gidatuta. Bat 11-12 urte inguruko gaztetxoena, 18:00etan. Bestea 14-15 uteko gazteena, 19:30ean. Informazio gehiago Haraino astialdi taldearen webgunean: http://haraino.wix.com/haraino

Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jarduerak eta Ekitaldiak: Urtarrila
2013/12/27
Zuloaga enparantzan argi gehiago behar dugu
Neguan 5,30etan ilunabartzen da eta
dagoeneko argiaren gabezia nabaria da Zuloaga
enparantzan, jolas-gunearen argi artifiziala gutxiegi baita. Hori dela eta,
Udalari tenporizadorearekin argi gehiago ipintzea eskatu diogu jolas-orduetan
ilunantzean ez egoteko eta, jolas-orduak bukaturik, argi indarra alferrik ez
gastatzeko.
2013/12/18
Ezin da anbulantzia pasa!
Toldoak gehitu direla edonork egiazta badezake ere
(hirigintza-arauak Parte Zaharrean toldorik eta apalik eskegitea galarazten
duenean) Udalak ez du ezertaz jabetu nahi.
Despistatuaren planta egiten du, zaintza, ikuskatze eta
zigortzeko betebeharrak alde batera utziz. Ez hori bakarrik, Parte Zaharrean
Bizik ez betetzeak idatziz salatu dituenean ez du erantzun edo etorkizuneko
Ordenantzaren zain dagoela erantzun digu Udalak (apalak eta toldoak Parte
Zaharrean eskegitea galarazten dituzten erizpideak etorkizuneko Ordenantza
horrek ez dituela aldatuko jakinik).
Esterlines kalean, 3 establezimenduk toldoak
(Boga-boga eta Intza), publizitate-arbel bat (Intza) eta bandera bat euskarrian
(“tu casa está aburrida”) ipini dituzte eta hauek zabalduta daudenean Anbulatoriora
ez dute anbulantzia iristen uzten. 2 aldiz, San Jeronimo kalera pazienteak
hurbildu behar izan du anbulantzian sartu ahal izateko!
Larrialdi-ibilgailuetako pasabidea ez da bermatzen eta hori, larria da oso. (ikusi salaketa)
2013/12/12
Donostiako mapa erradioelektrikoa
Donostiako mapa erradioelektrikoari buruzko
artezlan interesgarria aurkeztu zen asteartean, abenduak10, liburutegi
zaharreko kriptan. Telefonia mugikorreko antenen igorpenak neurtu dituzte eta
emaitzak plano batean marraztu dira. Europako Kontseiluaren Parlamentuko
ebazpenak gomendatutakoa (zentimetro koadroko 0,1 mikrowatt) gainditzen
dituzten neurketak gorriz margoturik agertzen ziren. Egoera kezkagarria da oso,
Parte Zaharra eta Zentroa (eta Donostiako zonalde gehiago) kolore horretan
ikusten baitziren. Azterlanaren arduradunak emandako datu bat aipatzearren: San
Juan kalean egindako neurketa 3,9 mikrowat/zm2-koa izan zen,
gomendatutakoari askogatik gaina hartuz.
Hurrengo urratsa, Udalak
telekomunikazio-antenak erregulatuko dituen ordenantza berria, osasunerako
arriskuak sahiestuko dituena prestatzea izan beharko da.
Artezlana argitaratu bezain
laster helaraziko dizuegu. Momentuz, informazio zabalagoa irakur daiteke honako
helbide honetan: http://gaur.donostia.org/udalak-lantalde-berri-bat-eratu-du-osasun-publikoaren-alorrean-prekauzioa-bermatuko-duen-antenen-ordenantza-berri-bat-egiteko/
El martes día 10 se presentó en la cripta de
la antigua biblioteca un interesante estudio sobre el mapa radioeléctrico de
Donostia. Se han medido las emisiones de antenas de telefonía móvil y los
resultados se han trasladado a un plano. Aquéllos que sobrepasaron las
recomendaciones europeas (0,1 microvatios por centímetro cuadrado) se pintaron
en rojo. El resultado es preocupante ya que la Parte Vieja y Centro aparecían
pintados en ese color. Por indicar uno de los datos que el encargado de
eleborar el proyecto dió: en la calle San Juan la medición realizada marcó 3,9 microvatios/cm2,
superando con mucho lo recomendado.
El paso siguiente es realizar una nueva
ordenanza que regule dichas antenas y reduzca los riesgos para la salud.
En cuanto se publique el estudio
os lo haremos llegar. Se puede leer una información más completa en el
siguiente link: http://gaur.donostia.org/es/el-ayuntamiento-crea-un-grupo-de-trabajo-para-redactar-una-nueva-ordenanza-de-antenas-que-garantice-la-precaucion-en-salud-publica/
Suscribirse a:
Entradas (Atom)