2014/02/28

Parketarrak: jolas egoerak, euskaraz, asteazkenetik aurrera Zuloaga Plazan

Joan zen urtean hasitako bideari jarraituz, aurten ere "Parketarrak" izango ditugu auzoan. Martxoko asteazkenetan hasiko gara

Parketarrak: umeak  jolasean jartzeko jarduera gidatuak dira. Urtxintxa Eskolako hezitzaileek gidatuak. 
Bi jarduera dira, bi adin tartetako umeei zuzenduak ( biak Zuloaga Plazan):

  • 3-5 urte bitarteko haurrei (eta haien familiei), ZABU ZIBU, 16:30etik 17:30era 
  • 6-9 urte bitarteko haurrentzat., TXIRRINTXON, 17:30etik 18:30era
Aurten hiru aldiz izango ditugu "Parketarrak" auzoan: martxoan, maiatzean eta urrian.

Etorriko zarete, ezta? Primeran pasako dugu!!!

Asteazkena arte, orduan!

Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Parte Zaharreko Euskara Batzordeak eta Urtxintxa Eskolak “Parketarrak”

===

2014/02/19

Gaztelekuari buruzko bilerak: ostiralean, 19:00etan, gurasoena eta larunbatean 16:30ean gazte-erabiltzaileena

Aurreikusi bezala asteburu honetan egingo ditugu Gaztelekuari buruzko bilerak:
  • ostiralean (otsailak 21), 19:00etan, gurasoena eta...
  • larunbatean (otsailak 22), 16:30ean gazte-erabiltzaileena


Gaztelekua abenduaren 8an jarri genuen martxan, eta horrez geroztik probaldia egin dugu: larunbat arratsaldeetan irekita izan dugu. Probaldian gaztetxo ugari hurbildu da Gaztelekura, horietako askok bete du dagoeneko ‘ohiko erabiltzailearen fitxa’
Bilerotan Orain arteko esperientziatik ikasbideak atera eta aurrera begirako funtzionamenduaz hitz egin eta erabakiak hartuko ditugu


2014/02/04

Otsaileko 'Pinzatxuak' agenda eskura

Haur eta Gazteeentzako Otsailean Parte Zaharrean izango diren ekintzak eta ekitakdien eskaintza jaso dugu 'Pinzatxoak' agendan. Hemen duzu:

Jaisteko moduan hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/14-02_agenda_pintzatxuakpdf

2014/01/22

Usain txarraren jatorria

Donostian hego haizea dagoenean usain txarra jasan izan dugu azken hilabeteetan. Nongoa ote zen galdetzen genion gure buruari. EGUZKI taldeak bidalitako postan argitu digu. Interesgarria izateagatik bere lotura eskegiten dugu:
 http://eguzkidonostia.blogspot.com

2014/01/08

Gaztelekua martxan da, probaldia egiten ari gara

Auzoko gaztetxoei aisialdi libreko gune bat (ordu libreetan goxo egon eta lagunekin elkartzeko toki bat) eskaintzeko asmoz lanean hasi gara: Gaztelekua martxan jarri dugu. Otsailaren 22ra arte probaldia egingo dugu. Gero, esperientzia baloratu, ondorioak atera eta aurrera jarraitzeko asmoz, noski.

Probaldian urtarrilaren 11 eta 25ean eta otsailaren 1, 8, 15 eta 22an irekiko dugu Gaztelekua (Abenduaren 14an eta 28an eta urtarrilaren 4an ere irekita egonda). 16:30etik 20:30era. 16:30etik 18:30era 11-13 urtekoentzako eta 18:30etik 20:30era 14-16 urtekoentzat.

Gaztetxoen eta haien gurasoen artean, auzolanean, eraikitzen ari gara Gaztelekua. Toki autogestionatua baita. Gaztelekuaren izaera definitzeko, erabilera-baldintzak eta arauak zehazteko hainbat bilera egin ditugu azaroan eta abenduan; gurasoek gure aldetik eta gaztetxoek haien aldetik. Bilera horietan zehaztutakoaren berri hemen ikus dezakezue 

Gaztelekuko bazkide izan nahi duten gazteek eta haien gurasoek 'ohiko erabiltzaileen fitxa' bete behar dute, eta auzo elkarteko bazkide izan behar dute. Bazkide ez direnek ere, bazkide batek gonbidatuta, badute Gaztelekua erabiltzeko aukera. 

Gaztelekuko bazkide izateko aukera irekia duzue. Animatu!

Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Gaztelekura (larunbat arratsaldez) edo mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.comera.

Otsailaren erdialdean esperientzia baloratzeko eta aurrera jarraitzeko baldintzak zehazteko bilerak egongo ditgu. Parte hartu nahi baduzu mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.comera

Bestalde, Haraino astialdi taldeak ere erabiltzen ditu Gaztelekuko lokalak. Bi Ostiralean behin. Bi talde elkartzen dira, Harainoko hezitzaileek gidatuta. Bat 11-12 urte inguruko gaztetxoena, 18:00etan. Bestea 14-15 uteko gazteena, 19:30ean. Informazio gehiago Haraino astialdi taldearen webguneanhttp://haraino.wix.com/haraino

Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jarduerak eta Ekitaldiak: Urtarrila