2014/04/25

Ikusi beharreko dokumentala.


 Ikusi eta zabaldu, merezi du eta. Gaur bertan entzun dugu berria Teleberrian. Aste Santuan iaz baino %30 turista gehiago pasa izan dira turismo bulegotik Donostian. Denok poztu behar dugu, berri positiboa omen delako. Baina turismoaren hankundeari ez al diogu mugarik ipini beharko? Mugarik gabeko turismoa bultzatu behar dute gure agintariek? Dirua iristen da baina zer galtzen dugu? Non dago oreka?



Bye bye Barcelona hiri batez eta turismoarekiko harremanazko dokumentala da. Bertan Bartzelona eta Bartzelonako biztanleen arteko, turismo eta turisten arteko bizikidetzaz entzun eta ikusiko dugu. Auzokoen eskutik, turismo jendetsuak erakartzen dituen kalte larriak azaltzen ditu dokumentalak. Osoa ikus dezakezu dokumentala edo atalka edo nahi duzun abiaduran. Haren helburua turismoarekin denok irabazten dugulako usteari kontrapuntua izatea da. Galtzen dugunaz dokumentala da.

Gaztelerazko azpituluak daude. 

2014/04/22

Irutxuloko Hitzaren alde, harpidetza egin ezazu

Donostiarrontzako hedabide garrantzitsua da Irutxuloko Hitza, ezinbestekoa gure iritziz. Auzoetako eta Hiriko informazioa egoki, argi eta objektiboki ematen digu; eta euskaraz. Parte Zaharreko auzotarrei interesatzen zaizkigun gaiak inon baino hobeto islatu ohi ditu Hitzak

Baina, zoritxarrez, diruz ez dabiltza ondo. Ahalegin handia egiten ari dira aurrera jarraitzeko, eta hala ere... Hiriko eragileengana jo dute laguntza eske: harpidedunak behar dituzte. Izan ere gutako askok jaso eta irakurri izan dugu Irutxuloko Hitza harpidetza ordaindu gabe: Berriako harpidedunak garelako, nonbait doan jaso dugulako... Orain arte eutsi diote, baina... hemendik aurrera harpidedunak behar dituzte.

Harpidedunak lortzeko laguntza eskatu digute. Eta guk pozik hartuko dugu parte kanpaina horretan. Irutxuloko Hitza behar-beharrezkoa iruditzen zaigulako.

Horregatik, auzo elkarteko kideoi eta auzotarroi gonbitea luzatzen dizuegu: Harpidetu gaitezen! Baietz 15 harpidetza berri baino gehiago lortu!

Harpidetza egiteko, jo harpidetza@hitza.info e-posta helbidera edo 902 820201 telefonora.
Harpidetza egiten baduzu, mesedez, guri ere esaiguzu (mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.com era); honela jakingo dugu jarritako helburua noiz bete dugun
Harpidedun berriek sei botila sagardo jasoko dituzue opari eta aste-buruko egonaldiaren zozketan parte hartuko duzue.



Harpidetza egiteko datu hauek eman beharko dituzu:
  • Izen-abizenak
  • NA zkia
  • Lanbidea
  • Jaioteguna
  • Helbidea
  • Herria 
  • Posta Kodea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa (baldin baduzu)
  • Kontu Korrontearen zenbakia (20 digitoak)
Bestela PDF hau jaitsi eta bete dezakezu eta postaz bidali (Hitza Harpidetza. Martin Ugalde Kultur Parkea z/g. 20140 Andoain, Gipuzkoa)

2014/04/04

Auzo Elkartearen Urteko Batzar Nagusia. Apirilaren 10ean (osteguna)




2014ko apirilaren 10ean (osteguna)
19:00etan, San Telmon


Aztergaiak:
·   2013ko ekintzen balantzea eta 2014rako egitasmoa aztertu eta ontzat eman
·   2013ko diru-kontuak eta 2014rako aurrekontua aztertu eta ontzat eman
·   Barne antolaketa
o  Auzo Elkartearen ohiko lan taldeak eta barne-egitura indartzeko proposamena aztertu eta erabaki
o  Zuzendaritza Talde berria aukeratu
Auzo Elkartearen barne-egitura indartzeko proposamena
Auzo Elkartearen jarduera sendotze aldera, egungo lan taldeak indarberritzea eta barne-egitura indartzeko zenbait lan-taldetxo sortzea proposatzen dugu
Talde horietan parte hartzera animatzen zaituztegu:
Ohiko lan taldeak:
·    Oinarrizko Zerbitzuak. Bizi-kalitatea hobetzeko: garbitasuna, plazak eta parkeak, terrazak zarata, zama-lanak...
·    Haur eta Gazteak. Haurtxokoa eta Gaztelekua, haur eta gazteentzako jarduerak...
·    Euskara eta Kultura Hizkuntza dinamizaziorako egitasmoa, kultur-jarduerak...
Barne-egitura indartzeko lan-taldetxoak:
·    Ordezkari- era bozeramaile-lanak: auzoko eragileekiko harremanak, hedabideekikoak ...
·    Barne-komunikazioa: e-posta mezuak, bloga, twiter eta facebock; boletinak...
·    Idazkaritza: bazkideen-errolda, bilera-deiak, aktak...
·    Diruzaintza: kuotak, diru-kontuak...
·    Mantenimendu-lanak: egoitza, Haurtxoko eta Gaztelekuko lanen koordinazioa

Asanblea General Anual
Jueves 10 de abril, 19:00, San Telmo
• Balance de actividades de 2013 y plan de actuación para 2014, analisis y aprobación
• Cuentas de 2013 y presupuesto 2014 examinado y aprobado, analisis y aprobación
• Organización intena
o Propuesta de fortalecer los grupos de trabajo actuales y de reforzar ka estructura  interna de la Asociación Vecinal, análisis y decisión.
o Elección del nuevo equipo directivo.
 
Zatoz
Merezi du-eta!
 


2014/03/21

Argi gehiago ipiniko du Udalak

Abenduan Zuloaga enparantzan argi gehiago ipintzea eskatu genion Udalari. Ilundu eta gero, pizten den argia oso ahula baita parkean jolasten jarraitzeko.


Baiezko erantzun azkarra eman du Udalak. Pozten gara eta eskertzen dugu. Honela izan dadin guztietan. Hona hemen erantzuna:

2014/03/19

Mapa elektromagnetikoa

Antenarik ez! taldeak Donostiako erradiazio elektromagnetikoaren mapa bidali du. Parte Zaharrean jasotzen diren neurriak kezkagarriak dira. Hona hemen berriaren lotura

 http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.html


El grupo Antenarik ez! ha enviado el mapa de radiación electromagnética en Donostia. Los niveles que se emiten en la Parte Vieja son preocupantes. Para leer la información:
 http://antenarikez.blogspot.com.es/2014/03/erradiazio-elektromagnetikoen-mapak.html

2014/03/13

Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen. Parte Zaharrean: Astelehenean, hilak 17; 19:00etan, San Telmon

Auzoak eta Herriak Donostia indartzen
Bilera irekia Alkate eta Zinegotziekin: 2011n egin genituen proposamenekin zer egin duten azaltzeko
Txertatutako irudia 1
Parte Zaharrean: Astelehenenan, martxoak 17, 19:00etan, San Telmon

2011ko Udazkenean Donostiako Udalak "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen I" prozesua jarri zuen abian.
Auzoetan bilerak egin eta auzotarren proposamenak eta eskaerak jaso zituzten. Erantsitako artxiboetan dituzue bilera horietan atera ziren ideiak:

Orain proposamen horiekin zer egin duten eta zer ez duten egin azaltzera datoz. Alkatea eta Udal Gobernuko kideak.
Bilera irekiak dira, denok gaude gonbidatuta. 
Asteleheneko saio hau "Auzoak eta Herriak Donostia indartzen II" prozesuaren 1. fasea izango da. Aurten beste bi fase izango dira:
  • 2. faseaMaiatzean: Analiasia eguneratu eta lehentasunak ezartzeko; hori da auzoko egungo egoera aztertu, eskaera eta proposamen eguneratuak edo berriak egiteko, eta horein artean lehentasunak finkatzeko
  • 3. fasea, Urria-AzaroanUdal Gobernuaren erantzun publikoa; hori da egindako proposamen horietatik udal gobernuak jakinarazi zeintzuk hartuko dituen aintzat eta nola sartuko dituen 2015eko aurrekoentuetan

Informazio gehiago webgune honetan: http://auzoetaherriak.donostia.org/index.php/eu/


hemen:


2014/03/10

Parketarrak: ordutegia egokitu egin dugu ...

Parketarrak, ordutegia egoki egokitu egin dugu: 
 iaz bezala 17:00etan eta 18:00etan hasiko gara.
(Eta asteazkenean eguraldi ona izango dugu!!!)
  • 3-5 urte bitarteko haurrei (eta haien familiei), ZABU ZIBU, 17:00etatik 18:00etara 
  • 6-9 urte bitarteko haurrentzat., TXIRRINTXON, 18:00etatik 19:00etara