Hemen duzue maiatzeko Pinzatxuak (auzoan haur eta gazteentzako izango diren ekintzen egitararaua: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/2014-05_agenda_pintzatxuak?e=7485769/7646549
Eta hauetaz gain... Parketarrak ere maiatzean
2014/05/01
Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Maiatzeko Pinzatxuak
2014/04/30
Xabier Etxaniz Rojok irabazi du 'Zilarrezko Euskadi Saria', 'Sirena hotsak' liburuagatik
Xabier Etxaniz Rojo idazlea eta auzotarra izan da aurtengo 'Ziarrezko Euskadi Saria'ren irabazlea. 'Sirena hotsak' liburua izan da saritua
Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteak ematen du Zilarrezko Euskadi saria, Liburuaren Egunaren harira. Lehen Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina bi urte dira jada saria emateko irizpidea aldatu zutela. Kalitatezkoak diren liburuei bigarren aukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren, merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.
Zorionak Xabier!

| Argazkia: IrutxulokoHitza |
Parketarrak, kalean euskaraz jolasteko egitasmoa, MAIATZEAN berriz ere Parte Zaharrean
2013ko maiatzean hasitako ibilbideari jarraituz, eta martxoan bezala, maiatzean ere PARKETARRAK egitasmoa izango dugu auzoan. Maiatzaren 7an hasita, asteazkenero (maiatzaren 14, 41 eta 28an)
Egun horietan jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko Zuloaga plazan (eguraldi txarra eginez gero Haurtxokoan). Hauek dira burutuko diren bi programak:
- ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Gogoratu parte hartu ahal izateko haurrak helduren batekin etorri behar dutela
- TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Parte Zaharreko Euskara Batzordeak eta Urtxintxa Eskolak jarri dugu martxan egitasmoa
Urrian 'Parketarrak' egitasmoaren hirugarren txanda izango dugu, 2014ko azkena.
Animatu zaitezte zuen seme-alabekin hurbiltzera.
Eta 3 eta 5 urte bitarteko seme-alabak badituzue, hauekin batera jolas egoeretan sartzera!
Asteazkena arte
El Servicio de
Euskera del Ayuntamiento de San Sebastian, la comisión de Euskera de la Parde
Vieja y Urtxintxa
Eskola hemos puesto en marcha un proyecto denominado
“Parketarrak”. El principal objetivo del proyecto es aumentar el uso del
euskera en los parques y en la calle. Para ello, el 7, 14, 21 y 28 de mayo, se realizarán juegos en la Plaza Zuloaga con la ayuda de dinamizadoras. Estos son los dos programas
que se realizarán:
- ZABU ZIBU: 17:00-18:00 para familias con niños y niñas de 3-5 años. Recordar que los niños deben venir acompañados por un adulto.
- TXIRRINTXON: 18:00-19:00 para niños y niñas de 6-9 años.
2014/04/25
Bertan behera geratu dira obrei buruzko 28ko eta 29ko bilerak.
28rako eta 29rako aurreikusita zeuden informazio-bilerak bertan behera gelditu dira jakinarazi digu Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako
Zuzendaritzak
"Lanak egiteko planifikazioa eta modua aldatu denez, bizilagunei sor ditzaketen arazo eta behin behineko aldaketak aldatu egin dira. Horregatik, bilera hurrengo astean egingo dela aurreikusi da. Deialdi berria bidaliko zaizue."

Ikusi beharreko dokumentala.
Ikusi eta zabaldu, merezi du eta. Gaur bertan entzun dugu berria Teleberrian.
Aste Santuan iaz baino %30 turista gehiago pasa izan dira turismo bulegotik
Donostian. Denok poztu behar dugu, berri positiboa omen delako. Baina turismoaren
hankundeari ez al diogu mugarik ipini beharko? Mugarik gabeko turismoa bultzatu
behar dute gure agintariek? Dirua iristen da baina zer galtzen dugu? Non dago
oreka?
Bye bye Barcelona hiri batez eta
turismoarekiko harremanazko dokumentala da. Bertan Bartzelona eta Bartzelonako
biztanleen arteko, turismo eta turisten arteko bizikidetzaz entzun eta ikusiko
dugu. Auzokoen eskutik, turismo jendetsuak erakartzen dituen kalte larriak
azaltzen ditu dokumentalak. Osoa ikus dezakezu dokumentala edo atalka edo nahi
duzun abiaduran. Haren helburua turismoarekin denok irabazten dugulako usteari
kontrapuntua izatea da. Galtzen dugunaz dokumentala da.
Gaztelerazko azpituluak daude.
2014/04/22
Irutxuloko Hitzaren alde, harpidetza egin ezazu
Donostiarrontzako hedabide garrantzitsua da Irutxuloko Hitza, ezinbestekoa gure iritziz. Auzoetako eta Hiriko informazioa egoki, argi eta objektiboki ematen digu; eta euskaraz. Parte Zaharreko auzotarrei interesatzen zaizkigun gaiak inon baino hobeto islatu ohi ditu Hitzak
Baina, zoritxarrez, diruz ez dabiltza ondo. Ahalegin handia egiten ari dira aurrera jarraitzeko, eta hala ere... Hiriko eragileengana jo dute laguntza eske: harpidedunak behar dituzte. Izan ere gutako askok jaso eta irakurri izan dugu Irutxuloko Hitza harpidetza ordaindu gabe: Berriako harpidedunak garelako, nonbait doan jaso dugulako... Orain arte eutsi diote, baina... hemendik aurrera harpidedunak behar dituzte.
Harpidedunak lortzeko laguntza eskatu digute. Eta guk pozik hartuko dugu parte kanpaina horretan. Irutxuloko Hitza behar-beharrezkoa iruditzen zaigulako.
Horregatik, auzo elkarteko kideoi eta auzotarroi gonbitea luzatzen dizuegu: Harpidetu gaitezen! Baietz 15 harpidetza berri baino gehiago lortu!
Harpidetza egiteko, jo harpidetza@hitza.info e-posta helbidera edo 902 820201 telefonora.
Harpidetza egiten baduzu, mesedez, guri ere esaiguzu (mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.com era); honela jakingo dugu jarritako helburua noiz bete dugun
Harpidedun berriek sei botila sagardo jasoko dituzue opari eta aste-buruko egonaldiaren zozketan parte hartuko duzue.
Harpidetza egiteko datu hauek eman beharko dituzu:

- Izen-abizenak
- NA zkia
- Lanbidea
- Jaioteguna
- Helbidea
- Herria
- Posta Kodea
- Telefonoa
- Posta elektronikoa (baldin baduzu)
- Kontu Korrontearen zenbakia (20 digitoak)
Bestela PDF hau jaitsi eta bete dezakezu eta postaz bidali (Hitza Harpidetza. Martin Ugalde Kultur Parkea z/g. 20140 Andoain, Gipuzkoa)
2014/04/04
Auzo Elkartearen Urteko Batzar Nagusia. Apirilaren 10ean (osteguna)
2014ko
apirilaren 10ean (osteguna)
19:00etan,
San Telmon
|
|
Aztergaiak:
|
|
·
2013ko ekintzen balantzea eta 2014rako egitasmoa
aztertu eta ontzat eman
·
2013ko diru-kontuak eta 2014rako aurrekontua aztertu
eta ontzat eman
·
Barne antolaketa
o Auzo Elkartearen
ohiko lan taldeak eta barne-egitura indartzeko proposamena aztertu eta
erabaki
o Zuzendaritza Talde
berria aukeratu
|
|
Auzo Elkartearen barne-egitura
indartzeko proposamena
Auzo Elkartearen
jarduera sendotze aldera, egungo lan taldeak indarberritzea eta barne-egitura
indartzeko zenbait lan-taldetxo sortzea proposatzen dugu
Talde horietan
parte hartzera animatzen zaituztegu:
Ohiko lan taldeak:
· Oinarrizko Zerbitzuak. Bizi-kalitatea hobetzeko:
garbitasuna, plazak eta parkeak, terrazak zarata, zama-lanak...
· Haur eta Gazteak. Haurtxokoa eta Gaztelekua, haur eta gazteentzako jarduerak...
· Euskara eta Kultura Hizkuntza dinamizaziorako egitasmoa,
kultur-jarduerak...
Barne-egitura indartzeko lan-taldetxoak:
· Ordezkari- era bozeramaile-lanak: auzoko
eragileekiko harremanak, hedabideekikoak ...
· Barne-komunikazioa: e-posta mezuak, bloga, twiter eta
facebock; boletinak...
· Idazkaritza: bazkideen-errolda, bilera-deiak, aktak...
· Diruzaintza: kuotak, diru-kontuak...
· Mantenimendu-lanak: egoitza, Haurtxoko eta Gaztelekuko
lanen koordinazioa
|
|
Asanblea
General Anual
Jueves 10 de abril, 19:00, San Telmo
|
• Balance
de actividades de 2013 y plan de actuación para 2014, analisis y aprobación
• Cuentas
de 2013 y presupuesto 2014 examinado y aprobado, analisis y aprobación
•
Organización intena
o Propuesta de fortalecer los
grupos de trabajo actuales y de reforzar ka estructura interna de la Asociación Vecinal, análisis y
decisión.
o Elección del nuevo equipo
directivo.
|
Zatoz
Merezi
du-eta!
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)