2012/06/27

Terraza gehiago? EZ, Gainezka Gaude!!!

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak terrazen auziari buruz duen iritzia helarazi die udaleko arduradun politikoei (Udal Gobernuari, zein oposizioko hiru alderdiei).
Egoera neurrira ekartzeko, ordena jartzeko, arauak betearazteko eta gehiegikeriei muga jartzeko eskatu die. Hori da, auzoaren bizi-kalitatea zaintzeko eta auzotarren segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea.

Auzo Elkarteko lan talde batek gaia landu du eta egungo egoerari buruz txosten hau prestatu du, hemen duzue
·    Gehiegikeriak eta arau-hausteak biltzen dituen eranskina
·    gehiegikeriak eta arau-hausteak Konstituzio Plazan jasotzen dituen beste eranskin bat
·    Salatutakoa erakusten duten argazkiak:

Kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hemen ikus dezakezue:
Hesiak, loreontziak, arbelak...


  • Parte Zaharrean, gaur egun…
    … 6.000 lagun Bizi gara, eta
    ·   2.200 terraza-plaza daude             
      640 Konstituzio Plazan
    ·   117 taberna eta jatetxe
    ·   18 elkarte gastronomiko
    Espazio publikoa denona da! denok erabiltzeko!
     



2012/06/17

Udalaren erantzuna Auzotarren proposamenei


Auzotarrak Parte Zaharraren egoera aztertzen
Argazkia: donostia.org
Udazkenean (udalak bultzatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen ekimenaren barnean) bi batzar egin genituen Pate Zaharrean. Lehenengoan auzoaren egoeraren diagnosia egin eta hobetu beharreko alderdiak identifikatu genituen. Bigarrenean egoera hobetzeko proposamenak egin genituen. Diagnosia eta proposamenak jaso zituen Udal Gobernuak eta erantzutekotan geratu zen.
Bi saio horietan hitz egindakoa hemen duzue laburtuta



Erantzuna aurkezteko ekitaldia,
Argazkia: Irutxuloko Hitza


 Bada, Udal Gobernuaren erantzuna prest dago, ekainaren 16an aurkezteko ekitaldia egin zuten (hemen Irutxuloko Hitzaren kronika) eta parte hartu genuenok laster jasoko dugu dokumentua gure helbide elektronikoan.

Aztertutakoan horren berri emango dugu






Erantzunak:

Auzotarren diagnostikoa eta proposamena zein Udalaren erantzunak biltzen dituen aldizkari hau presatu du Udalak:
Erantzunekiko aldizkaria PDF formatuan euskaraz jaisteko klik egin hemen, gaztelerazkoa jaisteko hemen

Erantzunen erakusketa:


Auzo/Herria
Lekua
Ekainak 18-30
Parte Zaharra
Bretxa Azoka
Astelehenetik larunbatera:
8:00 – 21:00

Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarraren akta

Auzo Batzarra deitzeko kartelak zintzilik jartzen





Ekainaren 5en Mugikortasunari buruz egin genuen Auzo Batzarraren akta hemen duzue: gazteleraz edo euskaraz




2012/06/01

Mugikortasunari buruzko Auzo Batzarra, Ekainaren 5ean

Udalak Mugikortasunari buruzko araudi bat onartu du duela gutxi. Oposizioak araudi horren kontrako hainbat mozio aurkeztu dituzte
Auzotarrak egoera nahasian gabiltza, ez dugu informazio argirik. Dirudienen, hainbat arau martxan jarri dira, beste hainbat nonbait ez.
  • Informazio argia eta zehatza, behar dugulako
  • Araudi horri buruzko iritziak eta ekarpenak baditugulako
Auzo Batzar bat egingo dugu:
  • Ekainaren 5ean, asteartea. 19:00etan
  • San Telmo Museoan
Informazio gehiago, hemen:

2012/05/28

Zorionak Ramon!!! Ramon Agirre auzotarrak parte hartu du Canneseko zinemaldia irabazi duen pelikulan.

Michael Hanekeren Amour filmak irabazi zuen atzo Cannesko Zinema Jaialdiko film onenaren saria. Ramon Agirre aktore donostiarrak hartu du parte film horretan.  ZORIONAK RAMON!!!
Atzo Berriak egin zion elkarrizketa hemen irakur dezakezue: http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-05-27/030/001/_Hanekeren_ondoan_denak_bihurtzen_dira_izar_baita_neu_ere_.htm

2012/05/22

2012ko Urteko Batzarraren Kronika Laburra

Ekainaren 3an, Auzo Elkartearen Urteko Batzarra egin genuen. Hogeita bost bat lagun elkartu ginen San Telmo Museoko Tailerrean.
Batzarreko gai nagusiak hauek izan ziren:
  • Elkarteak ordura arte egindakoa ibilbideaz informazioa ematea
  • 2012ko Urteko Egitasmoa aurkeztea eta onartzea
  • 2012rako aurrekontua aurkeztea eta onartzea. Honen barruan, bazkide-kuota zenbatekoa izango den erabakitzea
  • Elkartea ezagutzera emateko eta udaleko taldeekin kontaktuan jartzeko asmoak aurkeztea eta onartzea
Batzarra giro onean garatu zen, eta esan eta onartutakoen laburpena ondoko dokumentuan dituzue:

2012/05/11

Euskaraz Oasuntsuago!


Anbulatoriotan Familia mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko  kanpaina martxan jarri dute OEEk(osasungoa euskalduntzeko erakundea) eta BAGERAK.
Nahi duenak bere kasa egin dezake, baina nahi izanez  gero, eskaera egiteko hitz ordua jarri dute...
  • Maiatzaren 17an 
  • 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
  • Anbulatorioan

Mediku Euskaldunak Parte Zaharreko anbulatorioan:
  • Eskibel, Marian FAMILIA-MEDIKUA
  • Ojanguren Ulacia, Juan FAMILIA-MEDIKUA
  • Yetano Laguna, J. Miguel FAMILIA-MEDIKUA
  • Zabaleta Pagalday, Mercedes PEDIATRA
  •  
Informazio gehiago:
http://zuzeu.com/2012/05/09/eskatu-familia-medikua-edota-pediatra-euskalduna/