PRENTSA OHARRA
Donostiako Udal Gobernuak zera jakinarazi du publikoki, lehengo ekainaren
5ean Parte Zaharreko auzokoek burututako batzarrean egindako eskaera gehienak aintzat
hartu dituela, hain zuzen ere.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak gobernu taldearen ahalegina eskertu
nahi du eta, era berean, udaleko beste alderdiei dei egin nahi die onartutako
eskaera hauen alde egin dezaten.
Auzotarren eskaera hauek aurrera egiteko PP, PSE eta PNVren babesa
ezinbestekoa da, beraien esku baitago
garrantzitsuenetako batek aurrera egitea: Bulebarretik Abenidara arteko gunea bertako auzokoentzako aparkatzeko
gune bilakatzea, alegia.
Bestalde, auzokook bertako autoen erregistro bat egitea eta baimenik eskatu
gabe etxeraino hilean hiruzpalau aldiz
iritsi ahal izatea eskatu genuen. Erantzuna baiezkoa bada ere, ez da erabateko
baiezkoa.
Udal Gobernuak autoen erregistroa
egingo du eta hilean 4 aldiz atariraino
sartzea baimenduko du, baina murriztutako ordutegi baten barruan bada,
soilik. Gaueko 21:00etatik biharamuneko
goizeko 7:30era, igandea eta osteguna bitarte eta 15 minutuz.
Andia kaleko norabide aldaketa ere onartu du, honela
mendebaldeko kaleetako auzokoek (Mari, Kanpandegi…) aparkatu ezinik
dabiltzanean, ez dute San Martineraino joan beharrik izango Salamanca
Pasealekura itzultzeko.
Halaber, motorren aparkalekuak gune
irekiagoetara eramateko eskaera onartzea ere positibotzat jotzen dugu. San
Juan Kaleko aparkalekua, zehazki, Salamanca Pasealekua eta República Argentina
delakora eramango dute.
Udal Gobernuak, era berean, hartutako
erabakien jarraipena egiteko konpromisoa agertu du. Horretarako, udazken
hasieran mugikortasun teknikariekin eta auzokoekin bilera egingo du eta lehen
balorazioa eginda eta egoera aztertuta, dagozkion aldaketak egingo lituzke,
beharrezkoak balira.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearentzat auzokoen bizi baldintzak hobetzea
etengabeko eta lehen mailako helburua da eta, jakina, gure auzoa benetako
oinezko gunea izatea horietako bat da. Gure ustetan, neurri hauen jarraipena
eta egin daitezkeen hobekuntzak udalbatza osoak eta auzokoek partekatu
beharreko ahalegina izan behar dute.
Donostian, 2012ko
uztailaren 4an
No hay comentarios:
Publicar un comentario