Azkeneko bileran Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuen zinegotziarekin izan zen, joan zen ostegunean. Gai askori buruz hitz egin genuen eta dirudienez horietako batzuk onbideratzeko neurri zehatzak hartuko dira datozen egunotan:
* Garbitasuna:
- Pixa kalean eta garbitasuna Santo Tomas Festan: Irailean (estropaden inguruan) hasitako kanpainari jarraipena emateko eta Santo Tomas egunari begira gaiari erantzun zabala eta egokia emateko eskaera aurkeztua genuen. Bileran gaiari helduko diotela (Santo Tomas egunean ez ezik, beste hainbat festa-egun eta aste burutan ere) etz besteak beste abenduaren 21erako honelako neurriak hartuko direla
- Komun kimikoak (100) jarriko dira hiriko hainbat gunetan: Boulevardean (Bretxa eta Kiosko ondoan), Gipuzkoa plazan, Konstituzio plazan, Okendo plazan, Sarriegi plazan, Trinitate plazan, Abuztuaren 31 kalean (San Vicente elizaren parean) eta Portaletasen.
- Era berean, feria ospatzen den inguruetako komun publikoak irekita egongo dira, ohiko ordutegiak mantenduz: Trinitate plaza, Boulevard (aparkamendua), Santa Catalina plaza
- Zaborra: Zakar gutxiago sortze aldera udalak edalontzi berrerabilgarriak banatuko ditu. Gainera olioa eta beira jasotzeko kontenedoreak jarriko dituzte
- Sentsibilizazio-kanpaina ere egingo da. Kartelak jarriko dira kaleetan eta
- Hau guztiaren berri emateko pretsa-aurre bat emangu du udalak bihar eguerdian. Auzo Elkartekoei prentsa aurrean parte hartzera gonbidatu gaitu, elkartea izan baita neurri hauen eragile. Prentsa aurrean parte hartzeko asmoa dugu.
* Harlauza irristakorrak: zenbait kaletan haurlausa irristakorrak badira eta jendea erori egiten da, arazoari konponbidea jartzeko eskatu genuen. Jakinaren gainean daudela eta konponbide bila ari direa adierazi ziguten.
* Sarriegi plazan eman diren gertakariez ere hitz egin zen. Plaza biziberritzeko beharra zegoela eta horri begirako hainbat neurri aztertzekotan geratu ziren
No hay comentarios:
Publicar un comentario