Parte Zaharren Bizi auzo
elkartean Euskara Batzordea sortu dugu. Batzordeak auzoko beste hainbat
eragilerekin elkarlanean “euskararen erabilera dinamizatzeko” egitasmo bat
jarri du martxan.
Hasteko auzoko haur eta gurasoentzako bi ekimen antolatu ditugu
(Orixe Ikastolako Euskara Batzordearekin batera) apirila-maiatzerako:
• Gurasoentzako kafe-tertulia bat: umeen
euskararen ezagutzaz eta erabileraz hitz egiteko. Saioa apirilaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 6:00etan, Orixe Ikastolako Zuloaga eraikineko jangelan
• Paketarrak egitasmoa: jolas-saio
dinamizatuak3-6 urte bitarteko haurrekin eta hauen
gurasoekin alde batetik, eta 6-9 urteko haurrekin bestetik. Launa saio,
maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (asteazkenak).
Asteazkeneko Gurasoen Kafe Tertuliari buruzko informazio gehiaho hemen duzu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario