Sagar biltze herrikoia kizkiarekin. 500 kizki-lagun baietz!
Parte hartu:
· Desafioan: etorri 12.30ean Plaza Berrira (Konstira), zure kizkia erosi (4 €), sagarra hartu eta altxa!
· Herri Bazkarian: 14:00etan, Trinitate Plazan
· Gainerako ekitaldietan:
Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua: 10:30ean
Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa: 11:30ean
Herri Kirolak: 12:00ean
Antolaketan lagundu nahi al duzu? Ongi etorria!
Etorri ostiral honetan (abuztuak 30) egingo dugun bilerara.
·
Goizeko 11:00etan
·
Arrano Elkartean (ikatz Kalean)
Zer da Kizki eguna?
Sagar biltze herrikoia kizkiarekin, eta
Desafioa: kizki hartuko duen jendea (kizki-lagunak) elkartzea,
aurreko urteko marka hobetzeko
Gurea 5. Kizki eguna izango da, eta iaz Hernanin lortutako marka (500 lagun)
hobetu nahi dugu. Aurreko urteetan Oiartzunen, Goizuetan eta Astigarragan
ospatu da Kizki Eguna
Kizkia altxa, sagarra hartu, kizkia erakutsi
eta sagarra bota; hori da erronka
Kizki egunari buruzko informazio
gehiago:
- Hernaniko kronika: http://www.kronika.net/index.php?Sec=01&Cod=32487&Act=07
- Sagardoaren lurraldea bloga: http://www.sagardoarenlurraldea.com/blog/2012/07/hernani-buscar%C3%A1-llegar-a-las-500-personas-recogiendo-con-kizkia/
- Naiz.info: http://www.naiz.info/fr/agenda/evento/iv-kizki-eguna
2013ko Kizki Egunaren egitaraua
- 10:30ean: Auzoan izandako sagardotegietara bisita gidatua
- 11:30ean: Jairen hasiera eta Sagardo dastaketa
- 12:00etan: Herri Kirolak
- 12:45ean: Desafioa
- 14:00etan: Herri Bazkaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario