Hona hemen artikuluaren hainbat pasarte:
Turismoa udako industria nagusiena da. Guanyem Barcelonak egungo turismo
eredua masibo eta harraparitzat jo du eta honen aurka “turismo
jasangarria” aldarrikatu du. Baina posible al da? Diagonal egunkariak egungo turismo eredua eta honen eraginak aztertu ditu.
...
Turismoak lau motako eraginak dakartzala dio: ingurumenari dagozkionak, ekonomikoak, soziokulturalak eta eskala txikiagokoak.“Nabarmentzekoa da turismoaren eraginez lekuko jarduera ekonomiko tradizionalak bertan behera uzten ari direla, eta gastu publiko handia egiten dela atzerritarren inbertsioak erakartzeko”, azaldu du Fernandez Mirandak.
Oinarrizko baliabideak garestitu egiten direla gehitu du, baliabideak gain-ustiatzen direlako.“Bizitza eredu kontsumistaren esportazioa” ematen da, eta honek gizarteen nortasuna, baloreak eta bizitzeko era tradizionalak mehatxatzen ditu.
Turismoaren inguruan “mito faltsu” bat dagoela ere adierazi du Fernandez Mirandak: enpleguaren sorrerarena. Turismoak sortzen dituen enpleguak “aldi baterakoak, prekarioak eta kalitate txarrekoak” direla salatu du.
Artikulu interesgarria benetan, osorik irakurtzeko: http://www.argia.com/albistea/posible-al-da-beste-turismo-eredu-bat
Artikuluan, bestalde, Bartzelonan turismoak duen eragin kaltegarria salatzen duen bideoa ere estekatuta ageri da. hemen duzue Bye Bye Barcelona dokumentala
http://youtu.be/mSAPqGijeiY
No hay comentarios:
Publicar un comentario