Donostiako hiri-barnealdetik Metroa eraikitzeko proiektuaz arduraturik,
Batzar informatiboa antolatu da datorren uztailak 1 asteazkenean, AmaraBai
Amarako Auzo Elkartean, arratsaldeko 7etan. Donostiako Metroaren proiektuaren
aurkako alegazioak zabaldu dira azken egunetan (informazioa honako lotunean
eskuragarri: http://uploadpie.com/U5Beu). Alegazioak
aurkezteko epea ostiralean amaituko da. Hortaz, AmaraBai Auzo Elkarteak
deitu duen batzar informatibora etortzeko eta zuen inguruan deialdi honen berri
ematea eskatzen dizuegu.
AmaraBai Auzo Elkartearen helbidea: Amara kalea, 17.
Donostiako AHTren
aurkako taldeko bidalitako informazioa: Donostiako Metroaren egitasmoaren
aurkako alegazioak
Eusko Jaurlaritzak Donostiako
hiri-erdialdean barrena eraiki nahi duen Metroaren egitasmoa informazio
publikora atera du datorren uztailak 3 ostirala bitarte.
Hori dela eta, Metroaren egitasmaoren
aurkako alegazio txosten hau helarazi nahi diegu Donostiako bizilagunei eta
talde sozial guztiei, hain zuzen ere egitasmo hori bertan behera utzi dadin
eskatzeko alegazio hauek izenpetzeko –baita egokiak iruditzen zaizkizuen bestelako
alegazioak egiteko ere.
Metroaren Proiektuaren dokumentazioa
Easo plazako Euskotren geltokian “Euskal Trenbide Sarea-ETS” izeneko erakundeak
daukan bulego txikian kontsultatu daitekeela informatzen dugu, goizeko
8’30etatik eguerdiko ordu 2ak bitarte (lanegunetan, larunbatak ezik).
Alegazioak aurkezteko epea uztailak 3 ostiralean amaituko da. Horiek esandako
bulegoan aurkeztu daitezke, edota bestela Eusko Jaurlaritzaren Inguramen eta
Lurralde Antolaketa sailak Gasteizen duen helbidera posta zertifikatuaz bidali
(Donostia kalea, 1. Lakua - Gasteiz)
Beraz, Metroaren auziaz aurduraturik
Donostiako AHTren aurkako taldeko kide batek landu dituen alegazio hauek
aztertzeko eta zuen inguruan informazio honen berri emateko eskatzen dizuegu.
Alegazioak ikusi
No hay comentarios:
Publicar un comentario