Auzo Elkarteak hedabideetara bidalitako pretsa-oharra duezue hemen
PRENTSA
OHARRA
Gaueko aisialdiak eta neurriz kanpo turismoak sortutako zaratak eta
eragozpenak jasan ditugu uda honetan, (Donostian ez ezik Bilbo.Iruñea eta beste
zenbait hirian ere). Jakin dugu, bestalde, hiri horietako batzuetan arazoari
aurre egiteko neurriak hartzen hasiak direla: tabernak edo turismorako ostatalekuak
irekitzeko baimen berririk ez ematea, esaterako. Estatuko hiri handienetan
(Madrilen eta Bartzelonan) ez ezik Euskal Herrikoetan ere: Iruñean eta, joan
zen astean, Bilbon. Euskal hiri horietan ostalaritza establezimenduen ratioa
biztanleko Donostiakoa baino txikiagoa da, nabarmen.
Donostian, duela 15 bat urte, Parte Zaharra “Alde Saturatua”
(Gainezkaturiko Aldea) izendatu zuen Udal Gobernuak, 166 biztanleko taberna bat
baitzegoen. Hala izanda ere, amarru eta trikimailuen bidez araudiari izkina-eginez
(negozioari bestelako izendapena jarriz, lizentzia aldatuz edo zabalduz ...)
taberna gisako establezimendu berriak ireki dira eta orain Parte Zaharrean 100
biztanleko 3,45 establezimendu ditugu; 29 biztanleko bat, alegia (Iruñean mugak
ezarri dituzte 55 biztanleko 1 izanda).
Egoera honetara iristeko, zer gertatu da azken urteotan?
Parte Zaharreko zarata-maila ezagutzeko Udalak joan zen urtean egindako
ikerlanak argi erakusten du: zarata maila arauz kanpokoa da eta auzotarren
atsedena eragozteko modukoa (udan zein neguan, aztertutako une eta gune
guztietan). Honek auzotarron osasunerako arriskua nabarmena dakar. Gainera
espazio publikoaren erabilera pribatizatzen joan da eta auzoa aisialdirako
parke tematikoa bihurtzen ari zaigu
Turismorako ostatalekuak ugaritzen ari dira (une honetan, gutxienez, 177
apartamentu eta 53 pentsio daude; gutxienez diogu legez kanpo dihardutenak
zenbatzen zaila delako). Ugaritze honek arriskua dakar: auzoan bizi nahi
dutenek etxea bertan aurkitu dezaten eragozten baitu.
Lan-mahai bat eratu behar da, egoera aztertu eta irtenbideak bilatuko
dituena, auzoak etorkizuna izan dezan (auzo bizi gisa, eta ez turismorako
eszenatoki moduan). Neurriak hartzen ez badira, auzoak –auzo gisa- desagertzeko
arriskua du.
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Udal Talde guztiekin bilerak egin ditu,
auzotarron bizi-kalitatearen galeraren aurreko kezka azaltzeko eta irtenbideen
bila lanean jartzeko gonbitea luzatzeko; oinarri gisa “Gutxieneko neurrien proposamena”
helarazi diegu (honekin batera bidaltzen dizueguna).
Dokumentu
horretan, ostalaritza-lizentziak emateko moratoria ezartzea eta egungo araudiak
zorrotz bete daitezela eskatzen dugu.
Oharra:
“Egungo arautegiko puntu nagusiak” eta “Ostalaritzak auzoan okupatutako tokia” izeneko
dokumentuak ere eskura dituzue.
Donostia, 2015-09-12
No hay comentarios:
Publicar un comentario