2017/01/29

ALOKAIRUEN IGOERA, TURISMOA ETA GENTRIFIKAZIOA



Datozen lerrotan pisu alokairuei, turismoa eta gentrifikazioari buruzko (SUSTATU eta TecniTasan argitaratuak) hainbat gogoeten berri ematen ditugu.
Alokairuen igoera eta Airbnb
Alokairuen prezioa %17 igo ziren 2016an Donostian, Idealista atariak urtero egin ohi duen azterketaren arabera (eguneraketa erantzunetan: beste txosten bat argitaratu da gaur, igoera %22an jartzen duena). 2015eko artikulu honek aipatzen zuena bete dela dirudi: AirBNB zerbitzuaren ugaritasunak gentrifikazioa ekar dezake. Mapa batean AirBNB-k Donostian eskaintzen duena ikusirik, ez da harritzekoa.
Donostia Airbnb
Merkatuaren prezioak baldintzatzeko adinako eskaintza egiten zaie turistei AirBNB-m? Airdna.co webguneak Airbnb-tik eskaintzen diren etxebizitzen datuak erauzi eta udalerrika sailkatuak ematen dizkigu. Donostian, adibidez, 1.400 espazio (pisu, etxe, logela, ...) eskaintzen dira, eta goiko mapak erakusten du non.
Beste hiri batzuetan antzeko eragina ote?
Bilbon 569 aurkituko ditugu, Gasteizen 89Baionan 440 edota Donibane Lohizunen 430 (Iruñean ezin jakin, akatsa ematen baitu webguneak).

Airbnb eta gentrifikazioa

Airbnb ideia aparta da. Logela bat edota pisua libre daukan edonork alokairuan jarri ditzake, ia beti turistentzat eta egun gutxi batzuetarako. Horrela, turistek hotelak baino toki merkeago edota aproposagoak topatu ahal dituzte, eta etxe/logela jabeek diru-sarrera gehigarriak lortu. Baina Airbnb hazten joan den heinean hainbat arazo sortu dira.
Airbnb eta gentrifikazioa
Batetik, hotelek lehiakide gisa hartzen dute jada eta haren aurkako lobby lana egiten dihardute, negozioa egiteko modu hau arautzea eskatuz gobernuei. Bestetik, zenbait ikerketak azaleratzen dute higiezinen agentziak Airbnb erabiltzen hasi direla: turistei pisuak alokatuz diru gehiago lortzen dute alokairu arruntekin baino. Horrela, hirian alokatzeko zeuden pisu kopurua murriztu egiten da, eta berauen prezioa igo. Airbnb-ren AEBetako hiru hiriren datuak aztertu dituzte hemen: San Frantziskon Airbnb-k lortzen dituen irabazien %40a hainbat etxe eskaintzen dituzten erabiltzaileei esker da; Los Angelesen irabazien %89a higiezinen agentzia bidez ei dator; eta New Yorken irabazien %40a hiru etxebizitza, edo gehiago, eskaintzen dituzten erabiltzaileek sortzen dute.
Eta, noski, lobby bat edo bestearen presioen ostean, hainbat hiri Airbnb-ren jarduera arautu nahian dabiltza. San Francisco da horietariko bat. Gaur bertan hainbat gairen inguruko bozketa dago deitua, tartean "F proposamena". F proposamen honek (hemen legearen kritika zorrotz bat irakur daiteke) hainbat muga jartzen dizkio epe laburreko alokairuari, besteak veste:
  • Epe motzeko alokairua mugatuta dago urtean 75 gautara.
  • Etxebizitzaren jabeak hiruhilero alokairu-jardunaren berri eman behar dio administrazioari.
  • Herritarrek auzokideak zelatatu eta salatu ditzakete. 
  • Kartzela zigorrak aurreikusten ditu legeak baita ere.

Proposamenaren alde zein aurka lobby lan ugari egiten dihardute eta publikoak dira egindako diru-ekarpenak. Airbnb-k zortzi milioi euro jarri ditu. Eta proposamenaren alde hotel-taldeak azaldu dira.

Airbnb eta arautzea, fenomeno globala


Ez pentsa fenomeno amerikarra soilik denik Airbnb eta arautzearena. Teknologiari esker sortu diren negozio berriak arautzen ditugu Europan baita ere, ikusi besterik ez dago Uber nola debekatu duten Frantzian edota Espainian.
Egia da Airbnb-ek hotelei kalte egiten diela. Eta egia dam era berean, turistei gero eta etxebizitza gehiago eskaintzean alokairu arrunterako gutxiago, eta garestiagoak, geratzen direla. Diru gehiago irabazteko aukera honen hurrengo pausua mobbing-a izan daiteke, Bartzelonari buruzko artikulu honetan jasotzen den moduan. Bertan, alokairuan bizi zen jendea auzo merkeetatik bidaltzeko ahaleginetan dabiltza, ondoren hotelak edota turistentzako alokairu pisuak egiteko. Auzoaren eraberritze prozesu honetan prezioak asko igotzen dira, esklusiboagoak bilakatzen dira. Gentrifikazioa bezala ezagutzen da gertaera hau, eta gurean ere gertatzen dihardu, maiatzean Edu Lartzagunenek Berrian idatzi moduan.
TecniTasaren informazioa
El precio de la vivienda en alquiler repunta en casi todas las comunidades autónomas, según TecniTasa EUROPA PRESS Publicado 17/01/2017 13:03:39CET Barcelona, Madrid y Pamplona se sitúan como las regiones más caras MADRID, 17 Ene. (EUROPA PRESS) - El precio de la vivienda en alquiler ha registrado un repunte generalizado en casi todas las comunidades autónomas, según se desprende del informe anual de TecniTasa sobre los precios máximos y mínimos del alqui ...

Leer más: 
http://www.europapress.es/economia/construccion-y-vivienda-00342/noticia-precio-vivienda-alquiler-repunta-casi-todas-comunidades-autonomas-tecnitasa-20170117130339.html


No hay comentarios:

Publicar un comentario