2013/07/01

Terraza gehiago auzoan? Gainezka gaude


Urriko Auzo Batzarrean proiektatu genuen bideoa. Bertan egungo egoera (saturazioa, gehiegikeriak, segurtasuna araudien urraketa...) modu argian erakusten da, Ikusi eta zabaldu


2013/06/25

Aulkiak Lasala Plazan


Aspaldiko partez, Udalak Auzo Elkartearen  eskaera bati kasu egin dio. Lasala Enparantzan eserlekuak ipinten ari da. 
Auzo Elkarteak aspaldi eskatu zion Udalari auzoko plazetan eserlekuak jartzeko. Kasu egin digute bai, baina eskaera aintzat hartu dutela hitzez ere adierazteka eskertuko genuke.
 Bretxan eta Lasalan jarri dituzte, baina gehiago jartzeko beharra bada oraindik; bai plaza horietan, baita beste hainbat kale eta plazatan ere.

 

2013/06/02

Gaur, Ekainak 2, ZATOZ…



Gaur, Ekainak 2, ZATOZ…

            Parte Zaharrean Bizi nahi dut flash-moben (bideoaren) grabaziora


12.30etan,

  • ·         Bretxan
  • ·         Kaian

13:00etan

  • ·         Trinitate Plazan
  • ·         Boulebarreko kioskoan

13:15ean Plaza Berrian (Konstin)

Ateri egingo du!!!

2013/05/28

Ekainaren 2an: ZATOZ!



Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea orain dela urte bete sortu zen eta gure lehen urteurrena ospatzeko modurik egokiena ikus entzunezko parte hartzaile baten grabaketa izan zitekeela erabaki genuen. Auzoa bizia eta sortzailea denez gero, “artista” asko bizi dira bertan eta haiekin harremanetan jarri ginen auzotarrok ekimen honi forma emateko. Zinegileak, aktoreak, musikariak, dantzariak eta auzotar asko lanean jarri eta Alde Zaharrean ditugun behar eta arazoak nola islatu lantzen hasi ginen. Ikus entzunezko alaia egin nahi genuela garbi genuen, koloretsua eta parte hartzailea. Auzoak zer duen hobetzeko eta zer eskaintzeko erakutsiko duena, dena musikak eta irudiak lagundurik.

Grabazio eguna iritsi da, ekainaren 2an, igandea, izango da eta gauza handirik argitu nahi ez badugu ere, lau jende errenka edo multzo abiatuko dira igande eguerdi honetan Konstituzio Plazara (Plaza Berrira) beste hainbeste tokitatik. Lau multzo horiek lehen esandako behar edo arazo horiek irudikatuko dituzte dantzak eta musikak lagundurik. Lau errenka hauek Konstituzio plazan (Plazan Berrian) elkartuko dira grabazioa bertan bukaera emanez.

Badago beraz, Alde Zaharrean zer ikusi eta entzun igande honetan, eguerdian. Auzoak sortutako ikus entzunezko xumea bezain dibertigarria.

2013/04/20

Terrazak, arau haustearen adibide bat (ez-eredugarria)

Behin baino gehiagotan salatuegin ditugu terrazen inguruko arau hausteak eta gehiegikeriak. Bada oraingo honetan adibide ez-eredugarria erakutsiko dizuegu:

 Taberna honek mahai altuekiko terrazatxo bana jartzen du auzoko bi kaletan: bat kale Nagusian, legala eta bestea Portu kalean (irudian ikusten dena) arauz kanpokoa (Aurten urte bakoitia izanda, ezin dira mahaiak eta aulkiak jarri Portu kaleko alde horretan. ta harbelak ere ezin dira jarri)
 Gure elkarteak gehigikeria hauek salatzen (jendaurrean eta udalaren aurrean) jarraituko du.
 Salakaeta lan horretan lagundu nahi baduzu, bidali zure salaketa (ahal bada argazki edo bideo batez lagunduta) gure e-posta helbidera: partezaharreanbizi@gmail.com

Gure haurren prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera. Gurasoen Kafe Tertulia


Parte Zaharren Bizi auzo elkartean Euskara Batzordea sortu dugu. Batzordeak auzoko beste hainbat eragilerekin elkarlanean “euskararen erabilera dinamizatzeko” egitasmo bat jarri du martxan.

Hasteko auzoko haur eta gurasoentzako bi ekimen antolatu ditugu (Orixe Ikastolako Euskara Batzordearekin batera) apirila-maiatzerako:

• Gurasoentzako kafe-tertulia bat: umeen euskararen ezagutzaz eta erabileraz hitz egiteko. Saioa apirilaren 24an (asteazkena), arratsaldeko 6:00etan, Orixe Ikastolako Zuloaga eraikineko jangelan

• Paketarrak egitasmoa: jolas-saio dinamizatuak3-6 urte bitarteko haurrekin eta hauen gurasoekin alde batetik, eta 6-9 urteko haurrekin bestetik. Launa saio, maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an (asteazkenak).

Asteazkeneko Gurasoen Kafe Tertuliari buruzko informazio gehiaho hemen duzu:

2013/04/18

Terrazei buruzko auzo batzarra, 2013ko apirilaren 17an

Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak apirilaren 17a, asteazkenerako,
auzotar-batzarra egin zuen (San Telmo Museoan, 19 orduetan).

Batzarrerako helburu nagusia zen aurkeztea eta aztertzea Donostiako udal
gobernuaren egindako terrazen gaineko udal-ordenantza berriaren
proposamena. Baita horren aurrean Auzo Elkarteak proposatzen duena.
Hauek dira gure elkartearen proposamenaren ildo nagusiak:
1.- Zaraten mapa egitea.
2.- Oinezkoen igarotze-maila neurtzea
3.- Parte Zaharra terrazez saturaturiko gune izendatzea.
4.- Terrazen osagai guztiak barruan gorde beharra ezartzea  .
5.- Terrazak gaueko 12:00etarako jaso behar izatea
6.- Araudia zorrotz bete dadin, Udalak bitartekoak jartzea.

Bi porposamenak aztetzeaz gain, egungo egoerari (saturazio handia eta gero ta arauz kanpoko jokabide gehiago) aurreegiteko moduaz aritu ginen