Parte Zaharreko AUZOKO egitasmor ako jendea behar dugu
Kaixo lagun,
Mezu
honen bidez, Auzoko egitasmoan zure parte hartzea eskatu nahi dizugu.
Orain dela hiru urte AUZOKO egitasmoa Antiguan martxan jarri genuen
Donostiako beste auzoetara zabaltzeko asmoarekin. AUZOKO egitasmoaren helburu nagusia,
euskaratik urrun bizi direnen eta euskaraz bizi nahi dugunon arteko
topaguneak sortzea da. Bertan modu ludiko batez euskara ez dakienak
euskarara hurbiltzea nahi dugu eta lagunen arteko topagune horren
bitartez euskarari beste bide bat zabaldu.
Hau
horrela, iaz Intxaurrondon beste talde bat martxan jarri genuen,
Plazara Goaz euskara elkartearekin batera, eta orain gure asmoa Parte
Zaharrean martxan jartzea da. Horregatik zuzentzen gara zuregana, Parte
Zaharreko topagune honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugulako.
3-4
euskaldun lortu nahiko genituzke, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara
Elizaran ikastetxeko lokaletan (Santa Maria elizaren ondoan) biltzeko.
Lagun gehiagok izena eman ezkero maiztasuna txikiagoa izango litzateke
(hamabostean behin adibidez).
Informazio gehiago atxikita duzu eta nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezke ere 943467181 telefonoan.
Mila esker eta laster arte,
Zuriñe Gonzalez Agirre
BAGERA Elkartea
---
No hay comentarios:
Publicar un comentario