2013/11/10

TELP tailerra, Parte Zaharreko hezitzaileontzat. Matrikula irekia



TELP tailerra:
Euskaraz eroso nonahi eta noiznahi sentitzeko,
hizkuntza-jokaera asertiboetan trebatu
(Parte Zaharreko hezitzaileontzat)


Nori zuzendua:
Haur eta Gazteekin dihardugun helduak (gurasoak, irakasleak, kirol- edo astialdiko hezitzaileak...)
Euskaraz bizi nahi, eta nahi hori erosoago gauzatu ahal izateko trebetasunak garatu nahi ditugunak
Haur eta gazteen aurrean euskararen erabiltzaile aktibo eta koherente agertu nahi dugunak
Zergatik
·         Haur eta gazteen hizkuntza-jokabidea interesatzen zaigulako. Gure seme-alabak, ikasleak... euskararen erabiltzaile aktibo izan daitezen nahi dugulako
·         Helduon hizkuntza-jokabideak eragin handia duelako umeen hizkuntza jokaeran. Gugandik ikas dezakete-eta hizkuntza-erabiltzaile aktiboak (eta proaktiboak) izaten
·         Geuk ere hizkuntza erabiltzaile proaktibo izate aldera, aurrerapausoak eman ditzakegulako. Eta, horretarako, jokabide proaktiboetan trebatu gaitezkeelako.

matrikula egiteko, bete fitxa hau: 

TELP tailerrari buruzko informazioa bideo honetan:





Zertarako?
Zenbat aldiz gertatu ote zaigu elkarrizketa bat euskaraz hasi eta gaztelaniaz hitz eginez amaitzea, mintzakideak hartara eraman gaituelako, edo besterik gabe geu ohartu gabe eta pisuzko arrazoirik gabe?
Nori ez zaio gertatu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasitakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta, deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin  gaztelaniaz hitz egiten hasi eta euskaraz badakiela ondoren konturatzea?
          Zergatik sentitzen gara deseroso horrelako egoeren aurrean?
          Zergatik gertatzen zaizkigu horrelakoak?
          Nola konpondu ditzakegu egoera horiek?
          Gure esku al dago konponbidea bilatzea?
Zer da?
          TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerrari esker horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartuko zara eta naturaltasunez eta eroso nola jokatu ikasiko duzu.
          TELP tailerrak ez dizu ez dakizunik erakutsiko; TELPak, duzun ezagutza beste modu batera antolatzen erakutsiko dizu. Begirada berri bat zeureganatzen lagunduko dizu eta zure hobetzeko aukerak ikusteko lagungarri izango zaizu.
          Egin nahi duzun hori nola egin erakutsiko dizu, pauso txikiak emanez, oso urrutira hel zaitezen
Nola?
Metodologia partehartzailea, praktikan oinarritua, egokitua eta malgua
Noiz?
Azaroaren 23an eta 30ean, larunbatak. 9:30ean
Non?
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen egoitzan (Bretxako Arraindegia eraikinean, Haurtxokoaren ondoan)
Izena emateko:
(Azaroaren 11tik aurrera) http://partezaharreanbizi.blogspot.com (matrikula doan)
Tailerren gidaritza:
Antolatzaileak:
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea eta Parte Zaharreko Euskararen Egunerako Batzordea
Babeslea:
Donostiako Udala, Euskara Zerbitzua


Oharra, Ekimenaren testuingurua:
2013 urtean zehar Parte Zaharreko Haur eta Gazteen Hizkuntza Dinamizaziorako egitasmoaren barneko ekintza da hau.
Haur eta Gazteekin dihardugun helduak (gurasoak, irakasleak, kirol- edo astialdiko hezitzaileak...) trebatu nahi dituena, hizkuntza jokaera proaktiboan. Jokaera horrek haur eta gazteen jokabideetan eragin onuragarria izango duelakoan
Orain arte garatu ditugun beste ekimenen osagarri: Parketarrak, gurasoen kafe-tertulia, HezHiz tailerra Orixeko zenbait ikaslerekin...
TELP ikastaroa irakasleen formaziorako GARATU eta IRALE programetan eskaini da. Aurten ere IRALEren baitan eskaini da
Bi bideo esanguratsu:
·         TELP ikastola Oñatiko Txantxiku ikastolan: http://www.youtube.com/watch?v=udiOZ-boKaM

No hay comentarios:

Publicar un comentario