Gonbitea: https://www.youtube.com/watch?
2014/12/19
Auzoko Musikari Gazteekiko Topaketa Solasaldia, abenduak 23, asteartea, 19:00etan
2014/12/08
Asteazken honetan... Xabier Etxanizekin topaketa-solasaldia, Ramon Agirrek gidatua
2014/11/30
Ostegunean… Proiekzioa (Euskaraz Bizi Nahi Dut Lehiaketan saritutako film laburrak) eta solasaldia (‘Euskararen inguruko pertsuasio-estrategiak)
Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Abenduko Pintzatxoak.
2014/11/22
Asteazkenean... Ramon Agirrerekin topaketa-solasaldia, Xabier Etxanizek gidatua
Eta Euskararen eguneko egitaraua Parte Zaharrean:
2014/11/20
Auzoko Dendetan, Tabernetan eta abarretan ere Euskaraz! Eta #ereeuskaraz lehiaketan parte hartzeko gonbitea
Udalak ‘Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz‘ kanpaina martxan jarri zuen duela zenbait aste. Eta horri heldu diote auzoko denda eta taberna askok. Horietan eranskailua hau ikusiko duzu
Establezimendu horietan bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna dute eta hori jakinarazteko eranskailu bat jarri dute. Horrela identifikatu egin dira.... Gainera, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa ere hartu dute eta euskaraz egin nahi duen bezeroari aukera hori bermatuko diote”.Auzoko zein establezimenduk eskaintzen dizun euskarazko arreta jakin nahi baduzu, web-orri honetan ikusiko duzu
Auzotarrok ere badugu kanpaina honetan laguntzeko modurik:
- Peganitarik ez duen eta euskaraz egiten duen dendari edo tabernariari ezagutzen baduzu, kanpanainarekin bat egin dezan proposatu diezaiokezu. Izena ematea oso erraza da,nahikoa da inprimaki hau betetzea: http://www.euskaraz.net/inprimakia/lehena.php
- Euskaraz aritzeko konpromisoa hartu duten denda eta estblezimendu horien berri zabal dezakegu mintzatu.com-en bitartez (mundu zabalera zuzendutako webgunea eta telefonorako aplikazioa)
Gainera, #ereeuskaraz lehiaketa martxan jarri dute, honelakoa da:
Lehiaketan edonork parte har dezake eta 50 €ko txartel bat irabazteko aukera izango da. Guztira 10 sari emango dira.
Lehiaketan parte hartzeko bi bide daude:
- Alde batetik, @euskaraz sare sozialen bidez, hau da twitter eta facebook erabiliz. Horretarako, parte hartu nahi duenak @euskaraz “atsegin eman” behar du edo laguna izan behar du, eta horrez gain twitt edo facebook post bat egin behar du, #ereeuskaraz traola erabilita.
- Bestetik, identifikatutako establezimendu batera joan, euskaraz hitz egin eta bertan egongo den txartel bat betetzea nahikoa izango da lehiaketan parte hartzeko.
2014/11/11
Telefonoarekin argazki onak egiten ikasteko TAILERRA. Gazteentzat
Telefonoarekin argazki onak egiten ikasteko TAILERRA. Gazteentzat. (Euskaraz)
Azaroaren 15ean eta 22an (larunbatez).
16:30-18:30.
Gaztelekuan (Bretxan, zinearen ondoan)
Argazkiak ateratzeko balio duen telefonoa eramatea ezinbestekoa
Euskara izango da tailleraren hizkuntza; bai azalpenetan, baita elkarrizketetan ere
Izena emateko: http://ttiki.com/89356===
Antolatzailea: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
Laguntzailea: Donostiako Udala, Euskara Zerbitzua
2014/11/08
OSTEGUNEAN… Proiekzioa eta Hitzaldia: ‘Gernika Lemoizen’ eta ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’
Ostegunean… Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa, Hitzaldia eta Solasaldia:
Proiekzioa: ‘Gernika Lemoizen’( dokumental
laburra).
Hitzaldia: ‘Laboa
eta ikonoen eraikuntza’ eta Solasaldia hizlaria eta entzuleen
artean
Hizlari
eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi
(Idazlea eta dokumentalaren ekoizlea)
San
Jeronimoko Ekitaldi
Aretoa (Liburutegi Nagusia)
'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean
Gernika Lemoizen.
Lemoizen 2013an grabatutako lan
honetan Laboaren Gernikaren interpretazio bat saiatu da: Manuela Carretta
dantzariak bere koreografiarekin eta Irati Gorostidik bideo trataerarekin
egiten dutena.
Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntza.
Mikel Laboarekin (1934-2008) ez
ohikoa den fenomeno bat gertatu da: bera da zenbait euskal kantu eta musika
ezagunenetakoen sortzailea eta, aldi berean, abangoardian eta esperimentazioan
txertatu litezkeen obren egilea. Bi arloak ez dira erraz uztartzen eta, nahita
edo nahi gabe, egoera gatazkatsuan ipintzen gaitu bere ondarea erabiltzerakoan.
Gernika - Teaser from Irati on Vimeo.
2014/11/07
'Aulki Hutsak' dokumentala etxean ikusi nahi duenak maileguan eska dezake
Joan zen astean 'Aulki Hutsak' film dokumentala ikusteko aukera izan genuen ('Parte Zaharean Bizi, Euskaraz!' egitarauaren barnean). Film benetan interesgarria eta hunkigarria San Telmora hurbildu ginenon iritziz.
Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako dokumentala da 'Aulki Hutsak', heriotza eta doluaren gaiak lantzen
dituena. Filmak bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film
jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek
aukeratutako filmarena
Bada, orain (Artemaneko kideei esker) zenbait DVD ditugu maileguan, etexera --pataxadaz ikusi ahal izateko-- eramateko moduan. Maileguan eskatzeko e-posta mezu bat bidali behar duzu partezaharreanbizi@gmail.com-era. Astebeteko epea izangu duzue filma etxean edukitzeko
Filmaren tailerra, hemen:
2014/11/03
Auzoko Musikagile Gazteekiko Topaketa Solasaldia, larunbatean. Eta Gazte eta Gaztexoentzako ekitaldi gehiago; 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean
'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean Gazteentzako eta Gaztetxoentzako zenbait ekitaldi izango ditugu datozen asteotan
Larunbatean, hilak 8, 'Auzoko Musikagile Gazteekiko Topaketa Solasaldia', 18:30etan, gaztelekuan
Gainera, Gazteentzako jarduera gehiago, 'Larunbatetan Gaztelekuan...' :
Eta Gaztetxoentzako:
Antolatzailea: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen Euskara eta Kultura batzordea
Laguntzailea: Donostiako Udala, Euskara Zerbitzua
2014/11/01
Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Azaroko Pinzatxuak.
Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Azaroko
Pinzatxuak
Gainera, "Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!"
egitasmoaren barnean Haurrentzako, Gaztetxoentzako eta Gazteentzako jarduerak.
Hauek:
* Haurrentzako (8-11 urte)
Azaroak 29, 11:00etan, Gaztelekuan: Euskarazko filmaren emanaldia
* Gaztetxoentzako
* Gazteentzako:
2014/10/29
'Aulki Hutsak' dokumentalak, bi sari nazioarteko Cine Invisible jaialdian. Bihar auzoan ikusteko aukera
Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako
'Aulki Hutsak' dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen
dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film
jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek
aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura
Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta
aurtengoa seigarren edizioa izan da.
Bada, 'Aulki Hutsak' filma auzoan ikusteko aukera dugu bihar (19:00etan San Telmon). Izan ere 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz' egitasmoaren barnean biharko filmaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatua baitugu.
Iker Barandiaran kazetariak (filmaren egile eta protagonistetako bat) egingo du aurkezpena eta gidatuko du solasaldia
Bada, 'Aulki Hutsak' filma auzoan ikusteko aukera dugu bihar (19:00etan San Telmon). Izan ere 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz' egitasmoaren barnean biharko filmaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatua baitugu.
Iker Barandiaran kazetariak (filmaren egile eta protagonistetako bat) egingo du aurkezpena eta gidatuko du solasaldia
Ostiralean… Gaztetxoentzako Proiekzioak Gaztelekuan
Parte
Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoa
Gaztetxoentzako Jarduerak (10-13 Urte)
Ostiralean…
Proiekzioak Gaztelekuan
Urriak 31
18:00-19:30
|
Kutsidazu
bidea Ixabel telesaila
Atal
pare bat
|
||
Pipi Galtzaluze telesaila
Atal bat edo bi
|
|||
Azaroaren 14an beste proiekzio-saio bat
|
|||
Gainera,
larunbatean...
Jarduerak Gaztelekuan
Azaroak 8
16:30-18:30
|
SUKALDARITZA EGUNA
Fruituak erabiliz, sukaldaritza egiteko beste era bat
erakutsiko da, dibertigarri eta ezberdina.
|
Azaroak 15
16:30-18:30
|
KAMISETA TINTATZEKO TAILERRA
Kamiseta zuri zahar bat erabiliz, kamiseta koloretsuak
egingo dira, tinta ezberdinak erabiliz.
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)