Ostegunean… Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa, Hitzaldia eta Solasaldia:
Proiekzioa: ‘Gernika Lemoizen’( dokumental
laburra).
Hitzaldia: ‘Laboa
eta ikonoen eraikuntza’ eta Solasaldia hizlaria eta entzuleen
artean
Hizlari
eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi
(Idazlea eta dokumentalaren ekoizlea)
San
Jeronimoko Ekitaldi
Aretoa (Liburutegi Nagusia)
'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean
Gernika Lemoizen.
Lemoizen 2013an grabatutako lan
honetan Laboaren Gernikaren interpretazio bat saiatu da: Manuela Carretta
dantzariak bere koreografiarekin eta Irati Gorostidik bideo trataerarekin
egiten dutena.
Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntza.
Mikel Laboarekin (1934-2008) ez
ohikoa den fenomeno bat gertatu da: bera da zenbait euskal kantu eta musika
ezagunenetakoen sortzailea eta, aldi berean, abangoardian eta esperimentazioan
txertatu litezkeen obren egilea. Bi arloak ez dira erraz uztartzen eta, nahita
edo nahi gabe, egoera gatazkatsuan ipintzen gaitu bere ondarea erabiltzerakoan.
Gernika - Teaser from Irati on Vimeo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario