Joan zen astean 'Aulki Hutsak' film dokumentala ikusteko aukera izan genuen ('Parte Zaharean Bizi, Euskaraz!' egitarauaren barnean). Film benetan interesgarria eta hunkigarria San Telmora hurbildu ginenon iritziz.
Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako dokumentala da 'Aulki Hutsak', heriotza eta doluaren gaiak lantzen
dituena. Filmak bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film
jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek
aukeratutako filmarena
Bada, orain (Artemaneko kideei esker) zenbait DVD ditugu maileguan, etexera --pataxadaz ikusi ahal izateko-- eramateko moduan. Maileguan eskatzeko e-posta mezu bat bidali behar duzu partezaharreanbizi@gmail.com-era. Astebeteko epea izangu duzue filma etxean edukitzeko
Filmaren tailerra, hemen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario