2014/05/27

Auzo Etxea lortzeko lehen urratsa: Udala Kanpandegi kaleko eraikina auzotarren esku uzteko prest

Joan zen ostiralean eman zuten albistea. Hemen Irutxuloko Hitzan argitaratutako berriaren zenbait pasarte jasoko ditugu:
Bidebietako eta Parte Zaharreko auzoetxeak bideratzeko lehen pausoa eman dute
 Eusko Jaurlaritzari eskaera egin dio udal gobernu batzarrak, auzo horietako eraikin banari hezkuntza-atxikipena kentzeko. Hala, eraikin horiek auzotarren gozamenerako erabiliak izatea nahi dute, auzoetxe bihurtuz, auzotarrek eskatu moduan (...)
Zehazki, honako eraikinei dagozkien hezkuntza-atxikipenak kentzeko eskaera egin du udalak: Bidebietako Eskola Horia deritzon Institutuaren eraikina, eta Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren eraikin ohia.(...)
Parte Zaharreko auzotarrek, berriz, duela bi urte sortu zute Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, eta ordutik, gogor lan egin dute bizilagunen eskubideen alde. “Auzo elkarte baten lanetik haratago joan da Parte Zaharrean Bizi bi urte horietan. Egindako lanari esker, Haur Txokoa eta Gazte Topagunea lortu ditugu”, azaldu du Parte Zaharrean Bizi elkarteko Xabier Arberasek. Hala, Haur Txokoak 70 gurasoren auzolanari esker funtzionatzen duela azaldu du, eta Gazte Topagunean, berriz, 20 guraso aritzen direla txandaka lanean. “Praktikak erakutsi digu pertsonak garela aldaketarako tresna egokiena. Auzoan oinarritik eraikitzen hasi behar ginen”, gehitu du Arberasek. Hala, auzoetxea Parte Zaharrean proiektu sozial bat eraikitzeko beharrezkoa ikusten dute, eta hainbat elkartek bat egin dute eskaera egiteko: Herria, Kaiko Jai Batzordea, euskara elkartea…
Oraindik ez dakite eskaera noizko izan daitekeen onartua, baina Jakak lehenbailehen izatea nahi duela aipatu du. 

Parte Zaharreko auzoetxe bihurtu nahi duten Orixe ikastolaren egoitza ohia. (Argazkia: E. Zabala)
Iturria: Irutxuloko Hitza

No hay comentarios:

Publicar un comentario