2014/05/14

'Izarrak Plazara talentu lehiaketa' Intxaurrondon. Parte hartzeko gonbitea

Zabalik dago Izarrak Plazara talentu lehiaketan parte hartzeko epea. Izen-ematea maiatzaren 23an amaituko da eta informazioa eskuratu daiteke Intxaurrondo Kultur Etxean (e-posta) eta Plazara Goaz Elkartean (e-posta). Kanporaketa  egongo da maiatzaren 30ean eta finala ekainaren 7an jokatuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da 18 urtetik beherakoa izatea eta euskaraz aritzea, diziplina eszenikoa edozein dela ere. Hona  oinarriak.
 Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara taldeak antolatu du gaztetxoentzako lehiaketa hau, eta ongi pasatzea eta euskarazko sormen artistikoa bultzatzea ditu helburu. 
Donostiarrak ez ezik, beste herri eta eskualdetako gazteak ere parte hartzera gonbidatu dituzte

Informazio gehiago:
 


Zer da Izarrak Plazara talentu lehiaketa?

  • Izarrak Plazara talentu lehiaketa da. Helburua elkarrekin ondo pasatu eta sormen artistikoa sustatzea da. Esaterako: musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak. 

  • Ikuskizunak euskaraz izango dira, eta bakarka edo taldean parte har daiteke. Mistoak izatea baloratuko da.


  • 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. 1996eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotakoek.
  • Izena emateko mezua bidali helbide hauetako batera: plazaragoaz@gmail.com edo intxaurrondokulturetxea@donostia.org 

  • Epea: maiatzaren 23a arte da.


  • Hautaketa proba: maiatzak 30, 17:00. 


  • Lehiaketa eguna: ekainak 7, 17:00.


  • Epai-mahaia: Ainhoa Aierbe (aktorea eta kataria), Itsaso Gutierrez (musikaria) eta Edu Muruamendiaraz (dantzaria).


  • Sariak: 12 urte bitarteko irabazlea, 13-18 urte bitarteko irabazlea, Hizkuntzaren erabilera, Ikusleen saria, eta epai-mahaiaren Sari berezia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario