Joan den urriaren 22an
Zuzendaritza-Batzordearen eta lantaldeen kudeaketa eta 2014ko aurrekontuak
onartu ziren.
2015eko egitasmoei buruz, bereziki datozen
urteei begira, hausnartu zen parte-hartzerako eta elkartearen helburuak
burutzeko ditugun zailtazunak. Eta uste osora iritsi zen: elkarteak garai
berrietara moldatu behar da; parte-hartze eredu berriak entseatzea; antolaketa
indartzea; egitura funtzionala hobetzea; elkartea auzoan ikusgai bihurtzea;
gure presentzia iritzi publikoan hobetzea; eta beste gizarte-eragile batzuekin
eta auzoko pertsonekin erlazioak era iraunkorrean mantentzea.
Antolakuntza berria proposatu zen, lan ildoka bi ardatzen inguruan:
- Auzo ekipamenduak: Bretxa, Haur Txoko, Gazteleku, Auzoetxe,…
- Auzo bizi kalitatean, helburu zehatzeko proiektuen inguruen behin behineko taldeak sortuz: Zarata, hondakinak, turismoa, esparru publikoa, patioak, mugikortasuna,…
Eta Zuzendari-Batzorde berria hautatu zen:
- Lehendakaria, Rafa Azkona.
- Diruzaina, Goto Egaña.
- Idazkaria, Marta Barandiaran.
- Era guztietako tramiterako ordezkari legala, Xabier Arberas.
No hay comentarios:
Publicar un comentario