2013/09/27

Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!

Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!




Batzarrean landuko ditugun gaiei buruzko informazio zehatza duzu helbide honetan: https://drive.google.com/folderview?id=0B0NvtsihqZ1eTjNtU3dwMUpnenc&usp=sharing

Pinzatxuak (urriko agenda) eta Parketarrak

Urriko Pinzatxuak (Haur eta gazteentzako jardueren egitaraua) hemen duzu:

Embed code

Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080

Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:






2013/09/24

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza

Terrazak baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen. 
Egoera, gero eta okerragoa da baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala. Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.

-GOTT tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka, instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-ATARIk, suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri (abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-LA TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu).

Iturria: 

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza

2013/09/21

Haur Txokoaren inguruko bilera Irailaren 26an, parte hartzeko gonbidapena

Donostian, 2013ko irailaren 23an

Agur bero bat:

Lerro hauen bidez, BRETXAKO ERAIKINEAN martxan jarri nahi den HAUR TXOKOAREN inguruko bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Auzoan euskaraz hitz egiten den tokiak ezagutzera eman ditzagun, mintzatu.com sarean.


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak, tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu” esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea eta trinkotzea.

Zer egin behar duzun? Ezagutzen duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da:  euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).


Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.

Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko mapa etiketaz bete!



2013/09/15

"Herritarrak eta Partaidetza zuzena" jardunaldira gonbidatuta gaude


Udalak antolatu duen jardunaldi hau Urriaren 4an (ostirala, 16:00etatik 18:30era) eta 5ean (larunbata, 9:00etatik 18:30era) izango dira Miramar jauregian, eta partaidetza zuzenaren bidean pausuak emateko hausnarketa baliagarria izateko
Auzo Elkarteetako bazkideak gonbidatuta gaude.


Hizlari gisa nahiz eztabaidetan ariko direnen artean daude Juan Jose Alvarez Instituto Gobernantza Demokratikoaren institutuko kidea, Martin Bühler Initiative and Referendum Institute-ko kidea, Fernando Pindado herri partaidetzan aditua, Iñigo Lamarca Arartekoa, Rafaela Romero PSE-EEko batzarkidea eta Stop Desahucios-eko ordezkariak.

Egitarau osoa irakurtzeko, klik egin hemen
Jardunaldi honetan izena emateko, kilk egin hemen

Oharrak:
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
2.- Ekainean hiriko elkarteekin partaidetza prozesuak diseinatu eta garatzeko Udalak antolatu zuen ikastaroan erabilitako hainbat dokumentu eskuragarri dituzu udalaren webguneko esteka hauetan:

Parte hartze trebakuntza Donostiako elkarteei_2013 maiatza.pdf , Formacion en participacion_Asociaciones de San Sebastian_Mayo 2013.pdf , Aurkezpena_donosti.pdf , Presentacion K1 donostiara.pdf

2013/09/12

Terrazei araudi berriari osoko zuzenketa eta 142 emendakin aurkeztuko dizkio Parte Zaharrean Bizi Auzoa Elkarteak

Uztailaren amaieran Udalbatzak terrazen araudi berria onartu zuen. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak behin eta berriz erakutsi du gure desadostasuna egungo egoerarekin eta gure kezka araudi berriak egoera okertzeko bidean jartzen gaituelako.

Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu. 

Hemen dituzu:


Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu