Terrazak
baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari
dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen.
Egoera, gero eta okerragoa da
baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu
ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.
-GOTT
tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako
tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka,
instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez
du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki
osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-ATARIk,
suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri
(abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri
ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko
eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina
debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari
lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-LA
TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean
baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan
zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa
irakurtzeko hemen
klikatu).
Iturria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario