Parte Zaharrean Bizi Auzo
Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen
zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak,
tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu”
esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo
luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea
eta trinkotzea.
Zer egin behar duzun? Ezagutzen
duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com
webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da: euskaraz
hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).
Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu
eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en
izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.
Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko
mapa etiketaz bete!
No hay comentarios:
Publicar un comentario