Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.
- Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
- Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
- San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
- Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi egin diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera
Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen
Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera
Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:
- argazkiak atera eta salatu!
- Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario