Batzarrean landuko ditugun gaiei buruzko informazio zehatza duzu helbide honetan: https://drive.google.com/folderview?id=0B0NvtsihqZ1eTjNtU3dwMUpnenc&usp=sharing
2013/09/27
Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!
Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!
Pinzatxuak (urriko agenda) eta Parketarrak
Urriko Pinzatxuak (Haur eta gazteentzako jardueren egitaraua) hemen duzu:
Embed code
Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080
Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:
Embed code
Powered by
Issuu
Publish for Free
Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080
Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:
2013/09/24
Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza
Terrazak
baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari
dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen.
Egoera, gero eta okerragoa da
baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu
ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.
-GOTT
tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako
tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka,
instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez
du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki
osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-ATARIk,
suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri
(abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri
ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko
eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina
debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari
lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)
-LA
TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean
baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan
zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa
irakurtzeko hemen
klikatu).
Iturria:
Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza
2013/09/21
Haur Txokoaren inguruko bilera Irailaren 26an, parte hartzeko gonbidapena
Donostian, 2013ko irailaren 23an
Agur
bero bat:
Lerro
hauen bidez, BRETXAKO ERAIKINEAN martxan jarri nahi den HAUR
TXOKOAREN inguruko bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Auzoan euskaraz hitz egiten den tokiak ezagutzera eman ditzagun, mintzatu.com sarean.
Parte Zaharrean Bizi Auzo
Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen
zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak,
tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu”
esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo
luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea
eta trinkotzea.
Zer egin behar duzun? Ezagutzen
duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com
webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da: euskaraz
hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).
Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu
eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en
izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.
Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko
mapa etiketaz bete!
2013/09/15
"Herritarrak eta Partaidetza zuzena" jardunaldira gonbidatuta gaude
Udalak antolatu duen jardunaldi hau Urriaren 4an (ostirala, 16:00etatik 18:30era) eta 5ean (larunbata, 9:00etatik 18:30era) izango dira Miramar jauregian, eta partaidetza zuzenaren bidean pausuak emateko hausnarketa baliagarria izateko.
Auzo Elkarteetako bazkideak gonbidatuta gaude.
Hizlari gisa nahiz eztabaidetan ariko direnen artean daude Juan Jose Alvarez Instituto Gobernantza Demokratikoaren institutuko kidea, Martin Bühler Initiative and Referendum Institute-ko kidea, Fernando Pindado herri partaidetzan aditua, Iñigo Lamarca Arartekoa, Rafaela Romero PSE-EEko batzarkidea eta Stop Desahucios-eko ordezkariak.
Egitarau osoa irakurtzeko, klik egin hemen
Jardunaldi honetan izena emateko, kilk egin hemen
Oharrak:
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
2.- Ekainean hiriko elkarteekin partaidetza
prozesuak diseinatu eta garatzeko Udalak antolatu zuen ikastaroan erabilitako hainbat
dokumentu eskuragarri dituzu udalaren webguneko esteka hauetan:
2013/09/12
Terrazei araudi berriari osoko zuzenketa eta 142 emendakin aurkeztuko dizkio Parte Zaharrean Bizi Auzoa Elkarteak
Uztailaren amaieran Udalbatzak terrazen araudi berria onartu zuen. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak behin eta berriz erakutsi du gure desadostasuna egungo egoerarekin eta gure kezka araudi berriak egoera okertzeko bidean jartzen gaituelako.
Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu.
Hemen dituzu:
Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu
Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu.
Hemen dituzu:
Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu
Igandean Kizki Eguna Parte Zaharrean: parte hartu eta antolaketa lanetan lagundu!
Aurreko mezuetan esan bezala igande honetan Kizki Eguna ospatuko dugu auzoan.
Mezu honen bidez animatu nahi zaitugu, jaian parte hartzera ez ezik antolatzeko zenbait lanetan laguntzera ere:
Mezu honen bidez animatu nahi zaitugu, jaian parte hartzera ez ezik antolatzeko zenbait lanetan laguntzera ere:
- Ostiralean, hilak 13, arratsaldeko 18:00ean Auzo Elkartearen egoitzan, hitzordua kartelak kalean jartzeko.
- Igandean 10:00etan, Plaza Berrian (Konstin), zenbait lanetan laguntzeko: kizkiak saldu, janariarekin lagundu...
Bestalde, asteburu honetan Euskal Pilotaren Jaia ere izango da auzoan ( Duela 200 urte Donostian egiten ziren pilota jokoak biziberrituko dituzte). Pilotaren Jaiari buruzko informazio gehiagi hemen duzue.
2013/09/08
The Parranda Pubaren kasua. Salaketak eragina izan du
Abuztuaren 21ean Auzo Elkarteak idazki bat aurkeztu zuen udaletxean The Parrandaren Pubaren hainbat gehiegikeri eta arau hauste salatuz.
Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.
Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen
Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera
Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:
Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.
- Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
- Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
- San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
- Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi egin diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera
Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen
Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera
Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:
- argazkiak atera eta salatu!
- Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa
2013/09/03
Elkartearen Urteko Batzarra, Urriaren 2an
Urteko Batzarra
Aztergaiak:
- 2012-13 urtean egindakoa eta diru-kontuak: azaldu, aztertu eta onartu
- 2013-14 urterako egitasmoak eta aurrekontua: aurkeztu, eztabaidatu eta onartu
- Auzo Elkartearen egitura berritu eta indartu: Zuzendaritza Taldea, Lan Taldeak...
Parte
Zaharrean Bizitzeko baldintza egokiak
lortzeko lanean ari gara…
|
||
|
Gurekin
jardun:
|
Suscribirse a:
Entradas (Atom)