Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako
'Aulki Hutsak' dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen
dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film
jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek
aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura
Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta
aurtengoa seigarren edizioa izan da.
Bada, 'Aulki Hutsak' filma auzoan ikusteko aukera dugu bihar (19:00etan San Telmon). Izan ere 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz' egitasmoaren barnean biharko filmaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatua baitugu.
Iker Barandiaran kazetariak (filmaren egile eta protagonistetako bat) egingo du aurkezpena eta gidatuko du solasaldia
2014/10/29
Ostiralean… Gaztetxoentzako Proiekzioak Gaztelekuan
Parte
Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoa
Gaztetxoentzako Jarduerak (10-13 Urte)
Ostiralean…
Proiekzioak Gaztelekuan
Urriak 31
18:00-19:30
|
Kutsidazu
bidea Ixabel telesaila
Atal
pare bat
|
||
Pipi Galtzaluze telesaila
Atal bat edo bi
|
|||
Azaroaren 14an beste proiekzio-saio bat
|
|||
Gainera,
larunbatean...
Jarduerak Gaztelekuan
Azaroak 8
16:30-18:30
|
SUKALDARITZA EGUNA
Fruituak erabiliz, sukaldaritza egiteko beste era bat
erakutsiko da, dibertigarri eta ezberdina.
|
Azaroak 15
16:30-18:30
|
KAMISETA TINTATZEKO TAILERRA
Kamiseta zuri zahar bat erabiliz, kamiseta koloretsuak
egingo dira, tinta ezberdinak erabiliz.
|
2014/10/27
'Aulki Hutsak', heriotza eta doluari buruzko dokumentala. Ostegunean, San Telmon
Parte Zaharrean Bizi,
Euskaraz! Egitasmoaren barnean, Helduentzako jardueren artean, 'Aulki Hutsak' dokumenta ikusteko eta horri buruzko solasaldia egiteko aukera izango dugu. Iker Barandiaranek (Kazetaria eta dokumentalaren protagonistetako bat) gidatuko du solasaldia.
- Ostegun honetan, urriak 30, 19:00etan
- San Telmoko Heziketa Tailerrean
Zer da 'Auki Hutsak'
Heriotzari buruzko dokumentala da. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.
Dokumentalak bi sari jaso berri ditu, joan den astean Bilbon egin den
Festival Internacional de Cine Invisible delakoan, euskarazko lan onenarena eta ikusleen boto gehien jaso duena
Ostegun honetakoaz gain, honakoak ere izando ditugu datzozen asteetan.
Azaroak 13
Osteguna, 19:00etan
San Jeronimoko Ekitaldi Aretoa
(Liburutegi Nagusia)
|
Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa: ‘Gernika Lemoizen’( dokumental laburra). Hitzaldia: ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’eta Solasaldia hizlaria
eta entzuleen artean
|
Azaroak 26
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Auzoko
Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
Abenduak 4
Osteguna, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Ikusi,
entzun eta solasean jardun
Proiekzioa,
Euskarari buruzko film laburrak, Euskaraz
Bizi Nahi Dut Lehiaketan sarituak: dokumentalak: ‘Garai Berriak’, ‘Heda Nazazu’, ‘Kontu Txikiak’, ‘Egunero’,
‘Musika Airean’...
Solasaldia,
mintzagaia: ‘Euskararen inguruko pertsuasio-estrategiak’
|
Abenduak 10
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
|
Auzoko
Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
|
2014/10/25
Donostiako Auzo Elkarteen agerraldia, hiria lau barrutitan banatzeko asmoaren aurka
Hiriko 20 auzo-elkarte kritiko agertu gara Donostia lau barrutitan banatzeko asmoarekin. Herritarrekin eztabaidatu ez izana salatu dugu.
Hona hemen Hirutxuloko Hitzak eman duen albistetik hartutako hainbat pasarte:
Albistea osorik irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2014/10/22/ez-gaude-ados-herritarrekin-eztabaidatu-gabe-hiria-lau-barrutitan-banatzearekin/
Elkarteen prentsa oharra hemen
Eta manifestua hemen
Hona hemen Hirutxuloko Hitzak eman duen albistetik hartutako hainbat pasarte:
“Ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”
Argazkia: Hirutxuloko Hitza |
Datorren asteko udalbatzarrean, oposizioko alderdiek adostutako barrutien araudiari lehen onarpena emango diote. Araudi horren bidez hiria lau barrutitan banatzea adostu dute, eta Altzako barrutia legealdia amaitu aurretik jarri nahi dute abian.
Gaur, ordea, hiriko 20 auzo elkartetako hainbat ordezkari bildu dira udaletxean euren iritzia emateko. Ez daude ados hiria barrutietan banatzeko prozesuarekin, eta herritarrak ez dituztela kontutan hartu salatu dute: “Herritarren partaidetza funtsezkoa da hiriari, eta zehazki gure auzoei eragingo dieten erabakiak hartzeko garaian. Horregatik, ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”, adierazi du Eider Obeso, Morlanstarrak auzo elkarteko kideak. “Hiria barrutietan banatzea derrigorrezkoa dela diote, 2003ko lege batek hala behartzen duela, baina harrigarria iruditzen zaigu, orain arte neurririk hartu ez izana eta hauteskundeen atarian gaudenean, presaka araudi bat prestatzea”, gaineratu du Felix Perez, Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak.Albistea osorik irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2014/10/22/ez-gaude-ados-herritarrekin-eztabaidatu-gabe-hiria-lau-barrutitan-banatzearekin/
Elkarteen prentsa oharra hemen
Eta manifestua hemen
2014/10/22
Ostiralean eta Larunbatean... jarduerak Gaztelekuan, Gazte eta Gaztetxoentzako
- Gaztetxoentzako
Urriak 25,
larunbata,
18:30-20:30
|
Musikari buruzko proiekzioak
|
- Gaztetxoentzako (11-13 urte bitartekoak)
Urriak 24, Ostirala,
18:00-19:30
|
Proiekzioa
Bostak
telesaila
|
Martin
telesaila
Atal bat edo bi
|
Urriak
25, larunbata,
16:30-18:30
|
MALABARE EGUNA (Tailerra)
Malabareekin
ibiltzeko aukera izango da.
|
Datozen asteotan jarduera gehiago, egitaraua hemen:
2014/10/15
PARTE ZAHARREAN BIZI, EUSKARAZ! Egitasmoa. URRIAREN 16ko EKITALDIA BERTAN BEHERA
Urriaren 16rako aurreukistako ekitaldia bertan behera gelditu da, ustekabeko arrazoiak direla medio.
Bertan
behera, ustekabeko arrazoiengatik
|
Auzoko Kulturgileekiko
Topaketa-Solasaldiak
Iñaki Beobiderekin (Antzerkian,
diskogintzan, liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena)
|
Barkatu eragozpenak
Datozen ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hemen behin betiko egitaraua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)